Category: Harrera

AHT: Bizik Alain Rousset, Iñigo Urkullu, eta Maria Chivite-ren etorrera oztopatzen du

Astelehen honetan, martxoaren 20an, Donibane Garazin, Biziko 12 ekintzailek Euroeuskaldearen Biltzar Nagusiaarentzat Donibane Garazin elkarretaratu diren Alain Rousset, Iñigo Urkullu, eta Maria Chivite etorrera oztopatu dute. Militanteen aburuz, bilkura hau XXen egitea zinezko probokazioa da, Ipar Euskal Herriko gizarte zibilak eta Euskal Elkargoak behin eta berriz adierazi baitute hautetsi hauek sutsuki defendatzen duten AHT GPSO …

Continue reading

#105 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan Etxebizitzaren eta klima eta justizia sozialaren arteko loturak  landuko ditugu Bizi! mugimenduko Etxebizitza Habitata lantaldeko kidea den Mathilde Etxelekurekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2023/04/23-03-13-BIZIRIK.mp3

Garaipena! Ipar Euskal Herrian, hemendik aitzina, 5.000 haurrek baino gehiagok apairu begetarianoa badute astero jantegian!

Biziko Hitza Hitz batzordeak plazerrekin jakitera eman du Ipar Euskal Herriko 30 Herriko Etxeetako 5000 haur baino gehiagok hemendik aitzina apairu begetarianoa badutela astero jantegian! Klimaren eta haurren osasunaren aldeko garaipen hau Bizik hainbat hilabetetan ikasleen plateren karbono aztarna murrizteko eraman kanpaina zorrotzaren ondorioa da. Aitzinatze berriei bide ematen die. Bederatzi hilabete baino gehiago daramatza …

Continue reading

50 pertsona inguru azken 60 urteetan Ipar Euskal Herrian izan diren borroka ekologistak berriz bizitzeko, Bizirekin

Mahai ingurua, 6 hamarkaden aurkezpen orokorrarekin eta irabazle izan diren mobilizazioetan parte hartu duten militanteen lekukotasunarekin iragan da. Hizlariek oroitarazi digute borrokak, hala nola 2 X 2 bidearen eta hazi transgenikoen kontrakoak, edo beste batzuk, ez direla sekula betirako irabaziak. Horregatik, nola irabazi dugun gogoratzea garrantzitsua da! Bagira dinamikaren barnean, , lurraldeko eragileei galdegina izan …

Continue reading

Metamorfosi ekologikoa: Herriko Etxeen erantzunak kargualdi erdiarentzat eta herritar galdekatzea

Ipar Euskal Herriko kolektibitateek  egin metamorfosi ekologikoaren arloko ekintzak biltzen ari da Biziko Hitza Hitz batzordea. Begirale ekologikoek lehen erantzunak argitaratzen dituzte eta herritarrei dei egiten diete ihardesteko,  beren Herriko Etxeko hautetsiei herriaren egoeraren berri ematea galdatuz. 2020an 46 zerrendek gehiengoa lortu zuten beren Herriko Etxean Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu ondoren! Larrialdi klimatikoaren aitzinean, Hitza …

Continue reading

#104 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan Hego Euskal Herrian pil-pilean den Energia Berriztagarrien gaia ezagutuko dugu Ainhara Plazaola, ELA Sindikatuko Ingurumen arloko arduradunarekin.  Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2023/03/23-02-13-BIZIRIK.mp3

Bizi “Digital Cleanup 2023” egunean

Digital Cleanup Day mundu mailako ekitaldi bat da, Digital arduratsuaren Institutuak  eta frantses Estatu mailako World Cleanup Day-ak bultzatua. Ekitaldi honen helburua? Teknologia digitalaren gero eta eragin handiagoaz kontzientziatzea eta ekintza zehatzak hartzea. Bizin taldean mobilizatzen gira! Biziren Digitala lantaldeak hiru sentsibilizazio tailer antolatzen ditu  martxoaren 16an, ostegunarekin, teknologia digitalak ingurumenean duen eraginaren eta gure …

Continue reading

Bizikutzu 45 – 2023ko martxoa

“Nork iragar zezakeen (…) klimaren krisia gure herrian uda honetan ere ondorio ikusgarriekin? Emmanuel Macron 2022/12/31 Editoriala Gobernuak garaipen sozialak (gaur erretretak dira) banaka-banaka desegiten dituelarik… Beste batzuk herria egiten dute, elkarrekin lurralde burujabea eraikiz. Eta sareak nahasten dira gure eguneroko biziko arlo guztietan, Euskal Herriak arropa berriak jantzi ditzan. Mugikortasun eztiak eta tokiko tren-zerbitzuak …

Continue reading

Mahai-Ingurua – Azken 60 urteetako mobilizazio eta mugimendu ekologistak Ipar Euskal Herrian

Ostiralean, martxoaren 10ean, 20:00etan Kordelierren karrikako 20., Baionan Mahai ingurua, 6 hamarkaden aurkezpen orokorrarekin eta irabazle izan diren mobilizazioetan parte hartu duten militanteen lekukotasunarekin. Bagira, lurraldeko eragileei galdegina izan zaie lekukotasun baten ekartzerat.Lurraldeko eragile gisa, Bizik hitzaldi horren bidez, Iparraldeko azken 60 urteetako mugimendu eta mobilizazioen aurkezpen orokorra ezagutaraziko du eta 4 borroka eta garaipen …

Continue reading

Energia xahutzea: RLPIan publizitate argiduna debekatzeko ekintza

Larunbat goiz honetan, otsailaren 18an, goizeko 7:00etan, Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 25 militantek hainbat iragarki taula itzali eta 52 afixarekin estali dituzte. Ekintza honen bitartez, Bizi!, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’agression publicitaire elkarteek energia xahutze hori salatu eta publizitate argidunaren debekatzea eskatzen dute ondoko Herriarteko tokiko publizitate araudian. …

Continue reading