Larunbat honetan, martxoaren 24an, Bizi!k deiturik, 110 pertsonek ekintza sinboliko bat bururatu dute Europako biribilgunean, Biarritzen. Bertan Europa-Kartzela gaitzetsi dute eta Geriza-Immigrazioa lege proiektuaren kentzea galdatu dute. Goizeko 11:00etarik landa bertan ezarri dute europar bandera handi bat, non ohiko izar horiak ordezkatuak ziren alanbre ziztadunetaz, eta ondotik, biribilgunearen inguruan itzulika egon dira Europa-Kartzela, Geriza Immigrazioa …
Category: Solidarité Migrants
Mar 20 2018
Migratzaileen alde, Cédric Herrou-rekin, larunbat honetan Biarritzen
Bizi!k antolatzen du picketing elkarretaratze bat larunbat honetan, martxoaren 24an, 11:00etan (*) Europako biribilgunean, Geriza-Immigrazioa lege proiektuaren kentzearen galdatzeko eta Europa-Kartzela salatzeko. Ekintza hori iraganen da hitza hartuko duen Cédric Herrou-ren presentziarekin. Parada izanen da Collomb legearen kentzea eta migratzaileekiko harrera eta elkartasuna indartzeko xedea duen “Eux, c’est nous ! EtorkiZUna” kanpainaren presentatzeko. Cédric Herrou, …