Biziren EtorkiZUna lan taldeak antolatzen du ostegunean, azaroaren 5ean 19:00etan Bideo Hitzaldi bat “Klima Aldaketa eta Migrazioak” tituluarekin. Nazioarte mailako hizlariek parte hartuko dute: gai hortan aditua den François GEMENNE belgikarrak eta Tchad-eko militantea den Hindou OUMAROU IBRAHIM-ek. Gaualdi horren karietara parada baliatuko da Ipar Euskal Herrian etorkinei harrera egiteko eta elkartasuna erakusteko web gune …
Category: Solidarité Migrants
May 28 2020
Biharko Euskal Herria eraikitzeko etorkinekilako elkartasuna gaurdanik indartu dezagun
Euskal Herria, harrera lurraldea Bizi ari da web gune bat plantan emaiten etorkinen harreran parte hartzen duten Ipar Euskal Herriko egitura guzien esku uzteko, eta laguntzaile edo emaitza egile potentzial guziei egitura ezberdinen eta haien beharren berri emaiteko. Halere gaur egungo egoerak sortu ditu presazko behar batzu berehalako laguntzak behar dituztenak. Ezohiko behar horiei erantzuteko …
Feb 19 2019
Moriba Koivogui kasua: ez dugu etsiko!
64 Departamendua, Baionan, Euskal Herrian bizi den Moriba Koivugui ginear umezurtz gaztearen kontra errabiaturik ari da duela urte bat. Jakin behar da eginak izan diren bi hezur neurketek, bere nortasun dokumento ofizial guziek eta bere aitaren eta amaren heriotze agiriek frogatzen dutela adingabea eta umezurtza dela. Departamenduak, publikoki eta hainbat aldiz gaitzetsiak izan diren …
Feb 18 2019
Moriba-ri sustengo bideoa
Feb 13 2019
Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du
Prentsa Agiria Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du Kasazio errekurtsoa eta elkarretaratzea ostegun honetan otsailaren 14an, 18:30etan Departamenduaren Baionako Egoitza Nagusiaren aitzinean Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izan da. Erabakiak dio Moriba adinduna dela eta dudan ezartzen du …
Feb 11 2019
Etorkinekin elkartasuna: elkarretaratzea Baionan, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan
Prentsa Agiria Etorkinekin elkartasuna, haiek, gu dira! Elkarretaratzea, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan, Departamenduaren Egoitza Nagusiaren aitzinean, Baionan Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izanen da. Justizia konbentzitzeko Moriba ez dela ez umezurtz eta ez adingabea, 64 Departamenduak plantan eman dituen gehiegikeri eta …
Jan 31 2019
Zer gordetzen du 64 Departamenduak?
Bizi!k susmatzen ditu justiziaren hutsegite batera eramaten ahal duten jukutriak Ostegun honetan, urtarrilaren 31n, Bizi! mugimendua agertu da 64 Departamenduko Paueko Egoitza Nagusira, bertan gaitzesteko Departamenduak Moriba Koivogui, Baionan eskolatua den ginear umezurtz gaztearen aurka erakutsi duen gehiegikeria. 64 Departamenduak dudan ezartzen duelarik gazte hau umezurtz dela, eta instituzioak diolarik azken honek aitortu lukeela 22 …
Jan 07 2019
Isard COSeko zuzendariak hitzeman du Bizirekin bilduko zela
Urtarrilaren 7a astelehen hontan, Bizi euskal mugimenduko 25 aktibistek Isard COSen bulegoak okupatu dituzte Pauen, adingabeko atzerritar bakartuetaz 64 departamenduarentzat egiten dituen ebaluazio batzuk salatzeko. 2 txostenetan aurkitzen diren akats, gezur, manipulazio eta prozeduren ez errespetatzeak biltzen eta analisatzen dituen txosten bat banatu ditu bertan Bizik. 2018ko irailaren 27an 2 ginear gazteetaz egin ebaluaketak dira …
Jan 07 2019
Adingabeko atzerritar bakartuak: Isard COSen bulegoak okupatzen ditu Bizi!k Pauen eta 64 departamenduko kontseilua galdezketatzen du
Urtarrilaren 7ko astelehen hontan, Bizi euskal mugimendu altermundialistako 25 aktibistek Isard COSen bulegoak okupatzen dituzte Pauen, bere zuzendaritza baita 64 departamenduko kontseilua publikoki galdezketatzeko. Isard Cosek adingabeko atzerritar bakartuetaz 64 departamenduarentzat egiten dituen ebaluazioak salatu nahi izan dituzte. Partikulazki 2 ginear gazteenak, departamenduko eta ASE64 egituren babespean kokatuak zirelarik, Baionako helduen presondegian sartuak izan baitziren, …
Jul 14 2018
Uztailaren 14an: 200 pertsona ibiltzen dira Hendaiako etorkinen erretentzio zentrora
Baionatik Hendaiaraino Bizik antolatutako etorkinekilako elkartasunezko ibilaldian 200 pertsonatik goitik parte hartu dute uztailaren 13 eta 14an. Etapaz etapa, pasarazten zen lekuko-makil batek bazuen barnean Cédric Herrou militanteak idatzitako mezu bat, Hendaiako Erretentzio administratibo zentroaren aitzinean irakurria izan dena. Honek hobengabeen presondegiratzea eta gizatasunaren eta haurridetasunaren baloreen ukoa salatzen zuen. Ibiltariek, une honetan legebiltzarrean eztabaidatzen den Geriza-Immigrazioa …