2022ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. 4. edizio honen egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak, musika eta haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokin iraganen da (Baionako Tonneliers karrikako 23 bis-ean). Ipar Euskal Herria den, “harrera lurraldean” eta “migrazio ibilbidean”, elkarte eta kolektiboek erbesteratu eta migratzaileekin lan egiten dute, …
Category: Solidarité Migrants
Nov 17 2022
Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldearen Gaualdia: taldearen aurkezpena eta kide berriei harrera!
Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldeak abenduaren 1ean, ostegunez, lagunarteko gaualdia antolatzen du, 19:00etatik 22:00etara Patxokian (*) Egitarauan: taldearen aurkezpena, 2023ko geriza-immigrazio lege egitasmoaren deszifraketa eta bistan dena musikaz inguratutako hurrupaldia! Denak ongi etorriak zarete, beraz, ez duda, etor zaitezte Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldearen ezagutzera eta elkarrekin momento hau partekatzera! Klima-aldaketaren eraginez (idorteak, …
Nov 02 2022
Hitzetatik ekintzetara! Mugarik ez, denen zirkulazio libroaren alde!
Hitzetatik ekintzetara! Mugarik ez, denen zirkulazio libroaren alde! Indarrean den kontrol sistema eta mugen hestea salatzeko Hendaia eta Irun arteko zubian muga ireki dugu, astearte honetan, azaroaren 1ean. Bizi!, LAB, Diakité, La Cimade, Etorkinekin, CGT, Sud, EELV, EHBAI eta beste hainbat erakundeetako kideak barne, jende andana bildu da Hendaia eta Irun arteko mugako zubira abiatu …
Jun 18 2022
Ekintza – Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna: 49 348 hil, Baiona hiria desagertu balitz bezala!
2022ko ekainaren 18 honetan, ekainaren 20ko Errefuxiatuen Mundu mailako Eguna baino bi egun lehenago eta 2014az, geroztik migrazio bideetan hil eta desagertu direnen zerrenda argitaratzearen harira, Bizik Baionako sarreretako seinaleak estali ditu. 2014tik geroz 49 348 desagertu, Baiona hiria mapatik desagertzen balitz bezala da! Gaur goizean, Baiona hiriko 15 hiri seinale oihal beltz batez estali …
Dec 18 2021
Urtats atsalde solidarioa, etorkinen sustenguz!
2021eko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. Egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak,musika, “opari solidarioak” erakus mahaia eta haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokin iraganen da (Baionako Tonneliers karrikako 23 bis-ean). Ipar Euskal Herria den, “harrera lurraldean” eta “migrazio ibilbidean”, elkarte eta kolektiboek erbesteratu eta migratzaileekin lan egiten dute, …
Jun 19 2021
Migrazioen bidean desagertu diren pertsonei omenaldia egiteko ekintza
Larunbat honetan, ekainaren 19an, errefuxiatuen nazioarteko egunaren bezperan, Bizik eta SOS Racismo-k beren ibilbidean hil diren migranteei omenaldia eskaini diete. 85 pertsona presente ziren Hendaian, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berrian, migrazio arloko politika duin eta bihotz onekoak galdegiteko. Hendaiako omenaldi hau iragaiten da duela zonbait aste, Yaya Karamoko, bolikostar gaztea, ibaia zeharkatzera saiatu ondoren, …
Jun 16 2021
Larunbatean, ekainaren 19an: Bizik zendu diren etorkinei eginen zaien omenaldira deitzen du
Bizik mobilizatzera deitzen du, larunbatean, ekainaren 19an, Nazio Batuentzat mundu mailako errefuxiatuen egunaren bezperan, migrazioen bidean hil derenei omenaldia egiteko.Tragedia honen jatorrian mugen mailako eta harreren politikak aurkitzen dira. Elkarteak, SOS Racismo-rekin elkarlanean, hitzordua finkatzen du Hendaian, 10:30ean, España Etorbidean, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berriaren aitzinean. 3174, hau da 2020 urtean, nahiz eta …
Dec 18 2020
Urte bukaerako besta solidarioak: Bixkotxak eta sorkuntzak, etorkinen sustengatzeko
Osasun baldintzek zailtzen badute ere, Biziren baitan etorkinen gaiaz arduratzen den Lan Taldea mobilizatzen da urte bukaera honetan ere etorkinei laguntza ekartzen duten elkarteen sustengatzeko. Eramatekoak diren salmenten erakusmahaia plantan emana izanen da Patxoki plazan urte bukaerako bestak elkartasun giroan iragaiteko! Menuan: etxeko eta eskuz eginiko ehungintzako sorkuntzak (zaku eta zakuttoak) ahotik ezin utzizko bixkotx …
Nov 12 2020
“EtorkiZUna- Pays Basque Terre d’accueil” web ataria martxan da!
Ipar Euskal Herrian etorkinekiko elkartasun sarea Bizin etokinekiko elkartasunaren arloan ari den lan taldeak, EtorkiZUna, Ipar Euskal Herrian etorkinekiko elkartasun web ataria martxan ezarri berri du, bertan aurkeztuak diren egitura guziekin elkarlanean: http://etorkizuna-pb.eus/ . EtorkiZUna web atariak biltzen ditu laguntzeko molde ezberdinak eta etorkinekiko elkartasunaren arloan ekiten duten erakundeak. “EtorkiZUna web atariak ahalbidetzen du torkinei …
Oct 29 2020
Ostiral honetan, Hendaian aintzin ikusia zen Etorkinekiko omenaldia, gibelatua Azaroaren 5eko «Aldaketa klimatikoa eta migrazioa» hitzaldia atxikia
Ostegun honetan, urriaren 29ko arratsean gauerditik landa plantan emana den konfinamenduari lotuak diren neurriak direla medio, Bizi! eta SOS Racismo elkarteek erabaki dute ondoko data batera gibelatzea ostiral honetan Hendaian aintzin ikusia zuten ekintza. Ekintza horren xedea, Omiasaindu bezpera honetan Europara sartzera saiatuz hil diren 40 000 etorkinei, haietarik 20 000 pasa ito direlarik Mediterraneoan azken 5 …