Astazken honetan, maiatzaren 15ean, 10:00etan, Biziko hainbat ekintzailek «Hemen, Ingurumenaren Grenelle-eko dirua desbideratzen da» pintaketak egin dituzte Victoria Erreginaren etorbidean. Ber momentoan prentsa aitzineko bat eman dute bertan azaltzeko ekintza horren arrazoinak eta maiatzaren 24 eta 25eko klimaren aldeko mobilizazioetara deitzeko. Berriki erreberritua izan den Victoria Erreginaren etorbide enblematikoaren kasua zinezko eskandalu bat da Biziren …
Category: Ekintz
Apr 04 2019
Macron atera dezagun: 6 militante deituak, elkartasuna!
Asteartean, apirilaren 9an 8:30etan, elkartasun elkarretaratzea Baionako polizia-etxe aitzinean Baiona: Bizi!ko 6 kide «talde ohointza» akusazio pean deituak izan dira Astearte honetan, apirilaren 9an, Bizi!ren 6 ekintzaile deituak izan dira Baionako polizi-etxera «talde ohointza» akusazio pean Ipar Euskal Herrian azken aste hauetan burutuak izan diren lehendakari potreten deslotzeen ondorioz. Bizi!k dei bat luzatzen du kide …
Mar 19 2019
#SortonsMacron : 2 ekintza berri Euskal Herrian, Uztaritze eta gero, Maule eta Donibane Garazi
#SortonsMacron: 2 ekintza berri Euskal Herrian Uztaritze eta gero, Maule eta Donibane Garazi Gaur asteartean, martxoaren 19an 11:00etan, Bizi! Mugimenduaren 2 taldek ber momentoan 2 ekintza burutu dituzte Maulen eta Donibane Garazin. Joan den otsailaren 21ean, Uztaritzen, Lapurdiko hiriburuan, Emmanuel Macron-en potreta deslotu eta hartu ondoan, ber ekintza burutu dute goiz honetan Xiberoko eta Baxe-Nafarroko …
Mar 16 2019
Klimaren aldeko: Erresistentzian sartu!
Klimaren aldeko mobilizazioa indartuz doa Euskal Herrian Ostirala hau, martxoaren 15a, klimaren aldeko gazteriaren grebak markatu du, Baionan 1400 pasa ikaslek manifestatu dutelarik, eta larunbata hau, martxoaren 16a, Bizi!k (*) antolatu Klimaren aldeko martxak, Angeluko erdialdean 1200 petsona bildu direlarik. Martxa horrek gaitzetsi du klimaren aldeko diskurtso handien eta ekintza zehatzen arteko arroila, izan dadin …
Feb 21 2019
Emmanuel Macron-en 4 argazki eraman dituzte klima aktibistek
Klima, justizia soziala, non da Macron? Emmanuel Macron-en 4 argazki eraman dituzte klima aktibistek Otsailaren 21a ostegun goiz hontan, Bizi eta Action Non Violente-COP21 klima mugimenduko talde batzuek Macron Lehendakariaren-ren 4 argazki ofizial hartu dituzte, Parise, Ustaritze Lyon, eta Miarritze-ko herriko etxeetarik. Ekintza horien bidez, Macron lehendakariaren ekintza eza salatu nahi izan dute, larrialdi klimatikoa …
Feb 02 2019
JURASSIC PLASTIK: Gainestalki soberakinen eta plastikoaren desagertze masiboaren aldeko ekintza
[🔴 EKINTZA] Goiz honetan, Angeluko Supermerkatuan, Bizi!ko 21 militanteek errefusatu dute elikagaien industriak eta supermerkatuek inposatzen dituzten gainestalki plastikoen erostea. Elikagaiak berrerabilgarriak diren ontzi eta zakuetan ezarri dituzte, ahantzi gabe ondotik kesetan haien identifikatzeko barra kodeak atxikitzea. Supermerkatuan hara hona ibiltzean, hurbiletik jarraituak ziren kartoinez eta gainestalkiz egina zen Tirex batetaz, bukatua izan behar litaiken …
Jan 31 2019
Zer gordetzen du 64 Departamenduak?
Bizi!k susmatzen ditu justiziaren hutsegite batera eramaten ahal duten jukutriak Ostegun honetan, urtarrilaren 31n, Bizi! mugimendua agertu da 64 Departamenduko Paueko Egoitza Nagusira, bertan gaitzesteko Departamenduak Moriba Koivogui, Baionan eskolatua den ginear umezurtz gaztearen aurka erakutsi duen gehiegikeria. 64 Departamenduak dudan ezartzen duelarik gazte hau umezurtz dela, eta instituzioak diolarik azken honek aitortu lukeela 22 …
Jan 15 2019
Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Baiona
Bortza ezazko ekintzari formakuntza hori Bizi eta ANV-COP21ek antolatzen dute (https://anv-cop21.org/). Formakuntza urririk da, eta deneri zabaldua (haatik aintzinetik izena emaitea beharrezkoa da). Formakuntza honen antolaketa errexteko, milesker galdetegi honen betetzea. Otsailaren 3a igandearekin iraganen da, Baionan 9:00etarik 17:00etara. Dutea eta kafea izanen da bertan, bainan bazkaria ez da antolatua, beraz pentsa ezazu bazkaria partekatzeko …
Apr 03 2018
Etorkinekin elkartasuna: Hendaiako erretentzio zentroaren ber-irekitzea trabatua
Goiz honetan, 9:00etan, 80 pertsona aurkeztu dira Bizi! Mugimendu altermundialistaren deiari erantzunez Hendaiako erretentzio administratibo zentroaren aitzinean ohiz kanpoko aldarrikapen batekin: etorkinentzat den zentro horretan hetsirik atxikiak izaitea etorkinen ordez. Alabainan, Hendaiako erretentzio zentroa berriz ireki behar zen astearte honetan, apirilaren 3an. Egun honetan berean, arratseko 21:00etan Parlamentuan, Legeen Batzordeak hasi behar du Geriza eta …