Ekainaren 2an, ostiralarekin, ELA sindikatuko 250 kidek parte hartu dute, Hego Euskal Herrian, klima aldaketaren erantzule diren erregai fosilekiko menpekotasunetik ekonomia eta enplegua ateratzeko bide orria prestatzeko goizaldian. Bizi elkarteak parte hartu du, “7 jauzi” sekuentziaren barnean, lurralde proiektua eta urriaren 7an eta 8an Baionan antolatuko den Euskal Herria Burujabe ekitaldia aurkezteko. Ekainean eta uztailean …
Category: burujabe
Jun 02 2023
Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola?
Ekainaren 9an, ostiralarekin, 18:30ean, Bizkaiko Artean, Makatzak, Sukar Horia, Butroi Bizirik, Ekologistak Martxan eta Jauzi Ekosoziala erakundeek probintzian energia berriztagarriak zabaltzeko oztopo eta bitartekoei buruz arituko dira. Euskal Herria Burujabeko erredakzio taldeko Nicolas Goñik eta David Lannesek hainbat komunikabidetan argitaratutako “Berriztagarriak neurritasunarekin batera doaz“ Iritzi Artikuluan egin hausnarketan sakontzeko manera paregabea. Hara zonbait gako artikulutuk …
May 26 2023
Ekonomia bitorkiratzeko proposamenak ezagut itzazu, marrazkiei esker.
Marrazkiei esker, ezagut itzazu lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren aldeko Euskal Herria Burujabe proiektuan ekonomia lurraldetik berriz hurbiltzeko dauzkagun proposamenak! Etxebizitza eta mugikortasunetik landa, arlo guziak sketchnote gisa deklinatuak izanen dira: elikadura eta laborantza, etxebizitza, energia, mugikortasuna, garraioak, elkartasunak, politika, ekonomia. Ezagut ezazu ekonomia lurraldetik berriz hurbiltzeko irudikatzen ditugun diagnostiko, asmo eta aterabideak. Esku guzietan …
May 14 2023
Ezagutu Euskal Herria Burujabe lurralde burujabe, jasangarri eta solidario baten aldeko proiektuko Habitata Etxebizitza kapitulua marrazkiz!
Mugikortasunetik landa, arlo guziak sketchnote bezala deklinatuak izanen dira: elikadura eta laborantza, etxebizitza, energia, mugikortasuna, garraioak, elkartasunak, politika, ekonomia. Nola birpentsatu gure hiria garatzeko moldea jadanik hor denetik partituz, eraikuntza berriak mugatzeko? Nola egokitu daiteke etxebizitza ahal bezain ongi klima aldaketetari, gero eta usuago eta biziagoak izanen diren beroteeri? Nola herrian aloitu, molde duinean eta …
May 08 2023
60 lagun bildu dira 3 egunez, Euskal Herria Burujabe 2023 dinamikaren sakontzen segitzeko!
60 pertsona bildu dituen bigarren lan-asteburutik landa, “Euskal Herria Burujabe 2023” ekitaldia egituratzen ari da! Urriaren 7 eta 8an, Baionako hirigunea eraldatuko da eta eragile anitz hor izanen dira lurraldearen metamorfosi ekologikoa parte hartzaileentzat zehazki nabaritzeko asmoz. Deneri irekiak ziren lan-egun horien bidez, Bizi! elkarteak bakoitza gomitatzen zuen hitzaldi, ikusgarri, trukaketa, erakusketa, kontzertu, tailer, erakusketa …
Apr 26 2023
Gela mukurru betea, Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldi aitzineko 7 jauzien hasiera markatu duen Etxebizitzari buruzko hitzaldi-eztabaidarentzat!
«Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!» hitzaldi-eztabaidak 100 lagun bildu ditu apirilaren 25 honetan, asteartarekin, Baionako Züzülün. Bizi!, Alda, Urritasun zoriontsu eta sortzailearen aldeko mugimendua eta COL Etxebizitzaren Langile Batzordeak elkarrekin aztertu dituzte Euskal Herrian etxebizitzaren erronkak, aldaketa klimatiko testu inguruan. Hitzaldi hau urriaren 7an eta 8an iraganen den Euskal Herria Burujabe ekitaldia aitzin …
Apr 20 2023
Maiatzaren 6tik 8ra: Zuk ere, parte hartu Euskal Herria Burujaberen antolakuntzan!
Urriaren 7 eta 8an, Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiak Baionako hiri barnea animatuko du bi egunez. Kontzertuek, erakus-mahaiek, erakusketek, hitzaldiek, proiekzioek, eztabaidek ttipi eta handiak bilduko dituzte klima-aldaketari buru egiteko aterabideak beren ganatzeko eta aitzinekorik gabeko desafio hau altxatuko duen Euskal Herria irudikatzeko. Euskal Herrian klima-mobilizazioari bultzada berria emanen dion ekitaldi hau aitzina eramateko, beharrezkoa …
Apr 01 2023
Hitzordua dugu, apirilaren 25ean, etxebizitzari buruzko hitzaldi-eztabaidan, Euskal Herria Burujabe aitzineko, 7 jauzien hasierarentzat!
“Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!” da apirilaren 25ean, asteartearekin, 19:00etan Baionako Züzülün eginen den hitzaldi-eztabaidaren izenburua. Apirilaren 1eko etxebizitzaren aldeko manifestaldi handitik zonbait astetara, Bizik, Urritasun zoriontsu eta sortzailearen aldeko mugimenduak, Aldak eta Etxebizitzaren arloko COL kooperatibak, klima nahasmenduarekiko Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren erronkak aztertuko dituzte. Hitzaldi honek urriaren 7 eta 8an iraganen …
Jan 18 2023
EH Burujabe dokumentua ‘sketchnote’ moduan
Euskal Herria Burujabe, lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren proiektuaren beste kapitulu bat aurkezten dizuegu marrazkien bidez: mugikortasunaz ari den kapitulua. Lurralde alternatibak aipatu ondotik, ‘sketchnote’ moduan lantzen dugun bigarren gaia da eta asmoa dugu dokumentuko kapitulu guziak horrela aurkezteko.
Jan 17 2023
Bizik “Euskal Herria Burujabe 2023” dinamika martxan ezartzen du!
Bizik “Euskal Herria Burujabe 2023” dinamika martxan ezartzen du urriaren 7 eta 8an Baionan! 10 urte lehen Alternatiba eta gero, ekitaldi handi honek lurralde jasangarri, burujabe eta solidarioa biziaraztea eta Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta soziala bizkortzea ditu helburu. 4 egunez lanean arizanez, urtarrilaren 13tik 16ra, 50 pertsona baino gehiagoren parte hartzearekin, Bizik Euskal …