Atzoko mobilizazio eguna Frantziako 20 Total estazioetan eta hemen Bidarten iragan da. Helburua Amazoneko koral uharriaren ondoko zilaketa bateri oposizioa erakustea zen. Greenpeace, ANV Cop 21 eta Biziko milintateek Total estazioak koral uharri batzuez apaindu dituzte. Segi dezagun uharri horren defenditzen.
Category: Bideoak
Apr 28 2017
Astelehena, Maiatzaren Leheneko Manifa
Kolore bizi eta guziak, faxismoa eta kapitalismoaren kontra
Feb 08 2016
Justiziari itzuliak izan diren 196 aulkien ekintzaren bideoa
Parise, 2016ko otsailaren 8a – Otsailaren 8a astelehen huntan 10:30etan, 200 herritarrek zerga ihesan parte hartzen duten bankuetarik bahitu 196 aulkiak itzuli dituzte, Pariseko auzitegitik hurbil Jérome Cahuzac frantses gobernamenduko aurrekondu ministro ohiaren auziaren idekitzea kari. Aulki bahitzaileek orroitarazten dutenez, ez da nahikoa gizon bat auziperatzea, zerga ihesaren auzia da egin behar !
Apr 28 2015
10 000 enplegu klimatikoen aldeko manifa eta besta Maiatzaren 1an Baionan
Ostiralean, maiatzaren 1an, Baionan, 10:30n (Hitzordua, San-Ezpiritu zubiaren puntan, tren geltoki aldean) Minutu bateko bideoa hemen: [youtube http://www.youtube.com/watch?v=keAiL2yxxk0] Bizi!k maiatzaren lehenean, ostiralarekin, Baionan antolatzen du desfile alai eta aldarrikatzaile bat. Bertan azpimarratua izanen dira Ipar Euskal Herrian politika klimatiko zehatz batek sortzen ahal lituzken 10 000 enplegu klimatikoak eta enplegu horien sortzea ahalbidetuko duten beharrezko neurriak …