Category: Alternatiba

#59 Bizirik irrati saioa

  Baionako Alternatiba 2018aren zonbait berri ukanen dituzue Urriaren 6 eta 7an iraganen den hitzordua zuen egutegian atxikitzeko! Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en.   https://www.bizimugi.eu/audio/Bizirik201806.mp3

Alternatiba Itzuliaren abiatzea: klimaren alde mobiliza gaiten, ekainaren 9an, Baionako Euskal erakustokian!

Alternatiba Itzuliaren abiatzea: klimaren alde mobiliza gaiten, ekainaren 9an, Baionako Euskal erakustokian!   Larunbatean, 2018ko ekainaren 9an, 15:00etarik 17:30 arte, Baionako Euskal Erakustokian Alternatiba Itzuliaren abiatzearen, zuzenezko emanaldia segurtatua izanen da.  Ekitaldi horren egitarauan: Parisetik zuzenezko emanaldia, argazki-erakusketa Alternatiba 2015ari buruz, animazioak,… 5 800 km bizikletez klimaren defendatzeko Alternatiba Itzulia Pariseko Stalingrad plazatik abiatuko da …

Continue reading

Alternatiba 2018: Bilkura Publikoa «Zero-Zabor, Ber-erabiltzea, Konponketa, Birziklatzea» – Astelehenean, ekainaren 18an, 19:00etan

​  Gomita Bilkura publikoa, elkarrekin ezagutzeko eta eraikitzeko Alternatiba 2018ko   «Zero-Zabor, Ber-erabiltzea, Konponketa, Birziklatzea» eremua Astelehenean, ekainaren 18an, 19:00etarik 20:30 arte Manu Robles-Arangiz Fundazioan 20 Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian (Kasu, Alternatiba bilkurak tenorean ttanko hasten eta bukatzen dira!) Jendarteari deia! Alternatiba herria berriz heldu da Baionara, urriaren 6 eta 7an, eta oraidanik borondate oneko …

Continue reading

Alternatiba 2018 : Bilkura publikoa – Elkartasuna eta partekatzea eremua – Ekainaren 12an, 19 etan

Parte hartzeko deia! Deneri idekia den bilkura publikoa  Alternatiba 2018ko Elkartasuna eta partekatzea eremuaren antolatzeko asteartean, ekainaren 12an, 19:00etarik 21:00k arte Manu Robles-Arangiz Fundazioan 20  Cordeliers karrikan Baionan Kasu, gure bilkurak tenorean ttanko hasten eta ttanko bukatzen!     Beroketa klimatikoari aurre egiteko, amankomunen erronkaz interesatua? Jende eta ingurumenaren zerbitzuko litaiken finantza sistema etiko eta …

Continue reading

Bizi!rekin Iruñeako Alternatiben Herrian parte hartu!

Larunbata honetan, ekainaren 2an, Bizi!rekin parte hartu Alternatiben Herrian Larunbatean, 2018ko ekainaren 2an, Iruñean iraganen da Euskal Herriko 6. Alternatiben Herria. Baiona (2013), Zokoa (2014), Donostia, Donibane Garazi eta Bilbo (2015), orain Iruñean da antoaltzen “Alternatiben Herria”… urrian Baionan iraganen delarik Alternatiba 2018 ! Bizi!k parte hartuko du Iruñeako “Alternatiben Herria”n bertan erakus mahai handi …

Continue reading

Alternatiba 2018aren prestaketa lanetan parte hartu!

Alternatiba 2018 (*)-ren prestaketa asteburu honetan (ostiralean, maiatzaren 4ean, 19:00etarik goiti, larunbatean, maiatzaren 5ean eta igandean, maiatzaren 6an) hasten da, Baionan. Trantsizio sozial eta ekologikoan ondorio garrantzitsu eta iraunkorrak ukanen dituen ez ohiko ekitaldi honen arrakastan parte hartu nahi duzue? Milesker izena emaiteaz  taula honetan edo 05 59 25 65 52 zenbakian osteguna aitzin! Partez …

Continue reading

Sakeleko Alternatiba

Beherean, PDF formatuan atxemanen dituzue hainbat alternatiba eramaile (200etik goiti) ! Aldaketa klimatikoaren iturrien saihesteko alternatiba zehatzak gauzatzen dituzten aktore hauetarik gehienek Iparraldeko alternatiben herrixketan (Baiona 2013, Zokoa 2014 eta Donibane Garazi 2015) parte hartu zuten! Eko-hiritar aurkitegi honi buruzko zonbait argitasun: 2015eko uztailaren 7an, Diputatu Biltzarrean aurkeztua izan den « Informazio Txostena »-ren pasarte …

Continue reading

Alternatiba Garazi: Sukaldariei eta teknikalariei deia (izan profesionala ala ez)

Laguntzaileen beharra dugu sukaldaritzan laguntza emaiteko, hizlarien, laguntzaileen eta publikoaren apairuen eta talo ogitarteko, matahamiak, etab… prestatzeko Alternatiba Garazi gertakariarentzat. Alternatiba Garaziren sukaldaritza taldearen bilkura ostegunean irailaren 24an 10:00etan Irisarrin izanen da (deitu 06 74 75 57 70). Laguntzaileak xekatzen ditugu materialaren kudeaketan laguntzeko ere Alternatiba Garazirentzat, izan mahai/kaderak, elektrizitatea, etab…. Alternatiba Garaziren talde teknikoaren …

Continue reading

3000 pertsona baino gehiago Alternatiba Zokoan

Animatzen gaituen bertze arrakasta bat Larunbat arratsetik sumatu zen, «Klima nola salbatu» mintzaldian, gela gainezka beterik zela eta jendeak kanpoan egon behar zuten. Ordutik, igandeko Alternatiba egunak helburuak gaindituko zituela susmatzen zuten antolatzaileek. Bizi!ren tokiko taldea (*) lotu zenean, Baionako Alternatibako deialdiaren ondotik, Ziburu eta Urruñaren arteko Zokoa auzoaldean Alternatiba bat antolatzeari, helburua 600 eta …

Continue reading

Alternatibako langileen biltzar nagusia.

Ortziral arratsean irailaren 26an, Alternatibako langileen biltzar nagusia. Hitzordua 19:00etan PEParen aintzinean (Zokoako portuko norantza) Langile guziak gomitatuak dire Alternatiba Zokoako arrakastarentzat ezinbertzekoa izanen den bilkura hortarat 19:00 langileen harrera, urriaren 5ko egunaren aurkezpena, antolakuntza orokorra, esparruen arduradunen aurkezpena 19:30 gunearen bisita eta lan guneen ikuspegia 19:50 lantaldeak, lan guneak eta txandak 20:30 afari-aperitifa (eskainia) …

Continue reading