Bizi!k bere 10 urteak ospatuko ditu 2019ko ekainean eta karia horretara nahi dugu 200 orriko liburu bat argitaratu %80an azken hamar urteetan antolatu ditugun ekintzen, manifestaldien, gertakarien eta hitzaldien argazkiekin osatua izanen dena.
Noski baditugu gure argazkiak (50 000tik goiti) baina nahi genituzke Bizi!ren aktibitateen lekuko izan diren hainbat argazkilari profesional edo amaturrenak ere gehitu.
Zuen aburuz ongi edo lagungarriak diren argazki batzu badituzue Bizi!ren azken 10 urteetako (hots 2009ko ekainetik geroztikako) ekintzen edo ekimenenak, eta, prest bazirezte liburu horretan argitaratzeko behar diren eskubide guziekin eskaintzeko (noski argazkien azpian zuen erreferentziak utziko ditugu), ez duda eta hemendik datorren osteguna arte, apirilaren 25a arte hel araz zuen argazkiak.
Argazkien hautaketa hasiko dugu ostiralean, apirilaren 26an, arratsez eta jarraituko dugu larunbatean, apirilaren 27an.
Aitzinetik milesker eta ikus arte !
Bizi !