3 hilabetez zuzenean inkesta eraman ondoren, BABko hiriguneko 1126 txirrindulari hurbilduz, BIZI !ren delegazio batek Txirrindulari buruzko Herritar Diagnostikoaren emaitzak gaur aurkeztu ditu Michel VEUNAC-i, SMTCaren lehendakariari, eta Frédéric TOUPIN, Sindikatuaren zuzendari ordeari, Sindikatuaren egoitzan, Baionako Légion Tchèque etorbidearen 84 zenbakian.
– Txostena kargatzen ahal duzu ondoko irudiaren gainean klikatuz:
– Edo txostenaren bertsio arindua (SMTC-ri aurkeztua izan dena) :
(Kasu! Fitxero hauen loditasuna behar izan den lanaren araberakoa da…)
Diagnostic hau CABAB-eko 6 herriko etxeer laster emanen eta aurkeztuko zaie ere.
Zer jarraipen eman beharko da ? Klika ezazu hemen: [:]
2010eko udaren ondotik, BIZI!k egin ahalak eginen ditu BAB hiriguneko txirrindulariek diagnostikoaren karietara egin dituzten txirrindula ibilbideen hobetzeko proposamenenak ez ditezen biharamun zehatz gabe egon.
BIZI! adi egonen da hautetsiek txirrindularen erabiltzeko hirian bertan eramanen dituzten ekintzei buruz, bereziki txirrindularen aldeko politika koherente baten obratzearen bidez Baionako hirigunearen mailan eta eremu zabalagoan ere.
Hortarako:
• BIZI!k SMTCari galdegiten dio THDaren ondorioak konduan hartzea gaur egun egina izaiten ari den Plan de Déplacements Urbains-aren berraztertzearen karietara eta herritarren lotzea berraztertze horri (Bizi!k jada galdegina duen mugikortasun iraunkorrari buruzko herritar parte hartzearen gune baten sortzeak badu beti bere gaurkotasuna)
• BIZI!k bide azpiegituretan eta herri antolakuntzan behar diren eskuduntzak dituzten elkargoei galdegiten die THDaren txostenak ekartzen dituen proposamenen pratikan ezartzeko beharrezkoak diren inbertsio aurrekontuen bozkatzea, zentzuzko epeetan.
BIZI! arretatsu egonen da ez gaitezen berriz gaur egungo egoeran aurki. Alabaina 2002ko PDUan argi emanak ziren epe ertaineko ekintzak (2012ko aurreikusia zen txirrindula sare baten gauzatzea) urrun dira beren helburuetarik.