BIZI!ren «GOAZEN DENAK TXIRRINDULAZ HIRIAN» 2011ko edizioaren arrakasta!

Baionako hirigunean, denei segurtasunean ibiltzeko parada emanen duen
Txirrindulentzat egina den egiazko ibilbide sare baten sortzearen alde,

120 pertsonek

TXIRRINDULIRAULTZA egin dute

Argazki gehiagoren ikusteko, klika behereko 3 punduen (…) gainean:

[:]

Txirrindula martxa egileek BABko auto ibilgune haundia hartu dute

BIZI! Mugimenduaren deiari erantzunez, larunbatan, ekainaren 25an, 120 txirrindularitik goitik desfilatu dute. Egunero segurtasun baldintza onetan (ikastetxetara, lanera, erosketen egitera, zinemara, etab. joaiteko) txirrindulaz ibiltzea DENERI ahalbidetuko duen egiazko txirrindula ibilbide sare baten sortzea giro alaitsuan aldarrikatu dute.

Parte hartzaileek nahi ukan dute hiriguneko herriko hautetsiei bai eta ere departamendukoei orroitarazi 2010an, mila pasa txirrindularirekin egina izan den txirrindulari buruzko herritar diagnostikoan BIZI!k egin dituen txirrindulentzat ibilbide egokitze proposamenak.

Txirrindula Martxariek BABko auto bide nagusia hartu dute, karia hortarat «Bizikletaren Aldeko Bidea» bataiatua izan da: molde sinboliko bat gure bizi eta hirietan autoak duen gehiegizko tokiari buruz galderak egiteko.

Txirrindulariek gaitzesten dituzte txirrindulariendako ibilbideen antolaketa eskasak
zeren horrek oztopatzen du egunero txirrindularen erabilpenaren garapena

Txirrindularendako ibilgune eskasa, diren ibilbide egokituetan etenaldiak, txirrindularen uzteko aparkaleku eskasak, etab.: anitz dira txirrindularen eguneroko erabilpena mugatzen dituzten arazo gune eta arrazoinak. Haurrak dira gehienik zigortauak. 8 urte dituen Oihanek bere ikuspuntua aurkezten digu « GOAZEN DENAK HIRIAN TXIRRINDULAZ! »aren abiapunduan: « Hiriburun bizi naiz. Amak erran dit sobera arriskutsua dela Baionara etortzerat txirrindulaz. Orduan 3 km-ren egiteko autoa hartzen dugu! Pena da, sustut gaur bezala eguraldi ona egiten duelarik! Gehiago txirrindula ibilbide nahi nituzke lasaiki ibiltzeko.»

«Alta badira aurrerapen batzu hirian txirrindularen konduan hartzeari buruzko konzientzia hartzean – azpimarratzen du Camille-ek, Autoari Alternatiba Bizi!ko Lan Taldearen bozeramaileak -. Hortaz konturatu gira bereziki hitzorduak ukan ditugularik Angeluko Herriko Etxearekin, Euskal Kosta Aturri Hirigunearekin eta Kontseilu Orokorrarekin. Baina hori guzia ez da aski eguneroko bizian Txirrindularen erabilpenari behar den bultzada emaiteko!»

Geroari buruz, BIZI!k baieztatzen du txirrindularen alde duen engaiamendua segituko duela

Gaurko herritar mobilizazio ederra lagun, BIZI ! engaiatu da, parte hartzaileen aitzinean, eramaiten duen lanaren jarraitzerat, botere publikoak animatzeko laster gauzatzerat egiazko txirrindula ibilbide segur batentzat baitezpadakoak diren egokitze eta antolaketak.