Erretretaren adinaren atzeratzearen aurkako mobilizazio eta ekintza eguna!
Bizi!ren 20 militantek ostegun honetan, maiatzaren 27an, Baionan, Nicolas Sarkozyk hain gogoko duen “Beti gehiago lan egin!”-aren aurka ekintza bat bururatu dute.
Erretretaren defentsarako manifestaldiaren pasaian, bi militantek Lavigerie Kardinalaren estatua eskalatu dute eta bertan ondoko mezua zeraman banderola erraldoi bat zabaldu dute: “Sarkozy, esklabotasun modernoaren bultzatzailea: lan egin 7 egun 7ren gainean, 77 urte arte! On da garapena!!”
Nicolas Sarkozy agertzen zen “Y’a bon Banania”, kolonialista garaiko kutsua duen Banania publizitateko pertsonaiaren itxurarekin.
Lavigerie kardinala, 1825an Baionan sortua da, eta esklabotasuna borrokatu du, Europako itzuli baten ondotik lortu zuelarik bertako gobernuek Bruxelas-en izenpetzea 1890an, esklabotasunaren aurkako itun bat.
Ber denboran, Bizi!ren beste militante batzuk beste banderola batzu idekitzen zituzten edo ekintzaren banderola agertzen zen esku paper batzu banatzen zituzten ostegun honetan, milaka Baionan parte hartu duten manifestaldien artean.
Argazki gehiago, klika ezazu :[:]