Bizi!rekin Iruñeako Alternatiben Herrian parte hartu!

Larunbata honetan, ekainaren 2an, Bizi!rekin parte hartu Alternatiben Herrian

Larunbatean, 2018ko ekainaren 2an, Iruñean iraganen da Euskal Herriko 6. Alternatiben Herria. Baiona (2013), Zokoa (2014), Donostia, Donibane Garazi eta Bilbo (2015), orain Iruñean da antoaltzen “Alternatiben Herria”… urrian Baionan iraganen delarik Alternatiba 2018 !

Bizi!k parte hartuko du Iruñeako “Alternatiben Herria”n bertan erakus mahai handi bat atxikiz, mugimenduaren lan sailen bai eta ere Alternatiba 2018aren aurkezteko, bertara Iparraldeko beste alternatiba bultzatzaileak gomitatuz, jendeak animatuz parte hartzen eta bolondres gisa izen emaiten, ekainaren 2ko egunaren kausitzeko.

Egunaren programa aberatsak denei ahalbidetuko du alternatiben ezagutzerat 5 auzo ezberdinetan, bertako eta kalitatezko jateko eta edatekoen gozatzerat, bai eta ere besta egiterat… Baionan urriaren 6 eta 7an iraganen den Alternatiba 2018-aren berri emanez lau haizetarat.

Esku ukaldi bat eman nahi dutenek, egiten ahlako dute Bizi!ren erakus mahaina atxikiz egun osoan, goizeko afitxaketan parte hartuz eta bazkari orduan Alternatiba Baiona-rako dei masiboa antolatuz. Animatuenentzat, ere parada bada Alternatiben Herriaren antolakuntzan ere esku ukaldi bat emaiteko (instalazio, sukalde, ostatu, etab.). Egun ederra izanen da.. poteo bikaina segurtatua eta guzti!

Laguntzaile talde bat jadanik ari da antolatua izaiten eta interesatuak izanez geroz, harremanetan sartu Fabien Colombet-rekin  au 06 71 98 41 53 zenbakian edo igor email bat fabien@colombet.xyz.

Auto-partekatzeak antolatuak dira Baionatik eta Donibane Garazitik.

**********

Beherean, Alternatiben Herriaren antolatzaileen gomita kantuz… eta egitarauaren xehetasunak!