Euskara jalgi hadi plazara!
Bernat Etxepare – 1545
Idazle bila dabil Bizikutzu, Bizi!-ren bi hilabetean behingo berripapera. Gure taldean sartu nahi baduzu gertaerak, ekintzak iruzkintzeko, talde desberdinak aurkezteko… gurekin harremanetan sar zaitez helbide honen bitartez: info@bizimugi.eu
Editoriala
Urte bukaera honetan kultur ekitaldi garrantzitsuek markatu dute egutegia; horien artean, lehen lerroan, Bonnat-Helleu Museoaren berrirekitzea ospe handitan. Baionan berean ere, Euskal Museoak publikoari aurkeztu dio Bernat Etxeparek euskaraz idatzi zuen eta inprimitu den lehen liburua.
Baina ospe handiko eta funtsezko hitzordu horietatik harago, kultura gehienbat egunerokoan bizi da ere, bereziki euskarari dagokionez. Eta hor, urreztadurak pixka bat kraskatzen ari dira…
Diru-laguntzen murrizketek gogor jo dituzte aurten Euskal Kultur Erakundea, baita euskal irrati elkarteak ere.
Euskara pixkanaka bigarren mailako objektu bilakatzen ari da, eta horrek epe luzera haren existentzia bera kolokan ezartzen du. Gure hizkuntzak, ordea, etengabe izan beharko lukeelarik eskubide osoa.
Bizi! kultur aniztasunari atxikia da, eta noski, euskarari ere bai. Haren komunikazio guzia elebiduna da, eta euskarari buruz ari den lan taldea badu, eta irratsaio bat euskaraz animatzen dute haren militanteek.
Hori ere Biziren borroka da!
Portreta
Christine, 62 urte, Ahetze
“Bizin!-n interesatzen zaidana egiten dut: proiektu konkretuak, besteekin eraikiak: izan militanteak, herritarrak, profesionalak, hautetsiak…rela mugimendua hazten da.“

Alternatiba ezagutu nuen Parisen, COP 21ean. Institut pour la Conception Ecoresponsable du bâti (ICEB) elkarteko lehendakaria nintzen eta Alternatiben Herrian parte hartu genuen. Liluratu nintzen antolatzaile gazteen lan egiteko moduak eta eraginkortasuna ikusirik. Eta ekimen arrakastatsua izan zen. ICEBen, Biziren lanak inspiratu gaitu eraikineko gure lanbideen adimen kolektiboari buruzko lan bat egiteko.
2018an, Euskal Herrira heldu eta gutira, Alternatiba eguna egin zen Baionan, eta, ICEB elkartearekin parte hartu genuen. Pentsatu nuen leku egokian ginela! Geroztik, Bizi! elkartean aritu naiz, nire gaitasun profesionalak erabiliz (Eraikin xuhurraren ituna, Patxoki Berriaren proiektua itun honekin bat etortzea..) baita ere kolektibitateekin lan egin nahiz trantsizio ekologiko eta sozialaren alde, Hitza Hitz taldearekin. Berriki, Koordinaketan sartu naiz gobernantzan parte hartzeko. Bizi!-n sartuz, ekosistema zabal eta saretua ezagutu dut, eta interesatzen zaidana egiten dut: proiektu konkretuak, besteekin eraikiak (militanteekin, baina baita herritarrekin, profesionalekin, hautetsiekin…). Dakidana transmiti dezaket, umorea eta adimen kolektiboa zutabe dituen elkarte batean.
Kanpoko berri
Gure Irratia: irrati bidezko euskarazko adierazpena sustengatu
Finantzaketa publiko eskasaren parean, Gure Irratiak, euskarazko lehen irratia Lapurdin, laguntza herrikoi zein instituzionalari dei egiten die.
Gure Irratiak bere biziraupen ekonomikoa du jokoan. 40.000 euroko egitura-defizitari eta zalantzazko finantzaketa publikoari aurre eginez, Lapurdiko euskarazko lehen irratiak – Bizi !-ren Bizirik saioa hilabetero hedatzen duenak –, joan den urriaren 1ean, dohaintza kanpaina bat abiatu zuen bere iraupena segurtatzeko. Hedabideak lurraldeko biztanleen, herrien eta enpresen mobilizazioa eskatzen du, bere hedapenaren mantentzea bermatzeko. Izan ere, elkarte irratien aurrekontu testuingurua oso behartua da: Gure Irratiaren kasuan, aurrekontuaren kasik hiru laurdenak Irrati bidezko Adierazpenaren Sostengu Funtsaren (FSER) menpe daude, mementoan zorrozki galdezkatua den erakundea, eta Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) menpe ere bai, bera ere kinka larrian dena.
Tokiko irratiaren ordezkarien arabera, finantzamendu horiek ez dira hamar urteotan emendatu, nahiz eta funtzionamendu kargak etengabe goiti joan. Azken urteotan, Gure Irratiak hainbat ekintza bideratu ditu bere egoera ekonomikoa hobetzeko. Baina emaitzek haren lehentasuna izaten jarraitzen dute. Udazken honetan abiatu kanpaina, Irratia Gira izeneko laguntza komunitate baten sortzearen inguruan antolatua da. Kide bakoitzak bere hilabeteroko laguntzaren zenbatekoa hauta dezake eta programazioari buruz bere iritzia ematera gomitatua da. Irratiak oraindik sustengatzen ez duten herriei ere dei egiten die, eta tokiko enpresak deitzen ditu mezenasgo programa batean sartzera. Zuk ere Gure Irratia lagun ezazu !

Bisita gidatua
Bizirik irratsaioaren gibelaldeak
Hilabetero, Biziko militanteek Euskal Irratietako antenetan Bizirik saioa euskaraz animatzen dute, mugimenduaren txosten eta ekintza batzuen berri emanez. 2012az geroztik, Bizik hilabetero euskarazko irratsaio bat grabatzen du, Bizirik izenekoa, gai ekologikoak eta sozialak jorratzen dituena. Hilabeteko bigarren astelehenean zabaltzen da Euskal Irratiak irratietan eta radiokultura.eus web-irratian telekargatuz.
Urteak jin urteak joan, edukia aldatuz joan da, baina aldi bakoitzean gai nagusi bat 10 minututan lantzen da gomit edo erreportaje batekin. Bizirekin lotua den gaia izan daiteke – abendukoak migratzaileez ardutatzen den taldeak antolatutako Urtats Solidarioa aurkezten zuen –, baina usu gure aktibitateetatik kanpoko gai bat da (Ekolinguistikan aditu baten elkarrizketa, AHTaren gaia lantzen duen Hegoaldeko sindikatu bateko arduraduna …).
Biziren aktualitatea aurkeztua da, errepikatzen diren hainbat sail badira, baita musika programazio bat ere.
Horrela, hilabetero lauzpabost pertsona kaskoa belarrietan eta mikrofonoa sudur aitzinean elkartzen dira. Beste batzuek beren saila urrundik grabatzen dute. Irratigintzan aditua denik ez dugu, horretarako Radio Kulturako profesionalek orain edo Gure Irratikoek aitzineko urteetan laguntzen gaituzte.
Edukia aitzinetik prestatua da, eta hor diren kideek sailak beren artean banatzen dituzte eta berenganatzen. Taldea irekia da, euskara ikasten ari direnei ere, parada polita da euskaraz pixka bat gehiago trebatzeko eta bizitzeko. Motibatua?

Egin dugu
Herriko etxeen aitzinean ekintzak burutu
Metamorfosi Itunaren bilana nasaiki hedatu ondoan, Bizik ekintza batzuk antolatu ditu, herri batzuen geldirik egotea eta opakutasuna salatzeko.
Bilan ezin txarragoa Kanbon, informazioen opakutasuna Arrangoitzen… 2020-2026 agintaldiko bilan ekologikoaren aurkezpenaren ondotik, Bizik, bi ekintzaren bidez, ekologiaren arloko eginbide ez betetzeak argitan ezarri ditu.
Urriaren 15ean, 20 bat ekintzailek gogor salatu zuten Christian Devèzeren “sei urteko alfer egote klimatikoa” Kanbon, herriko etxearen aitzinaldea afixaz estaliz.
Beste ekintza baten bidez, azaroaren 18an, Arrangoitzen, zurubiak eta kanpo estalkiak baliatuz, gure militanteek herriko etxe aitzineko leiho guziak estali zituzten, herriko etxe barnean gertatzen zena kukutzeko gisan. Bizik herriari leporatzen diona agerian ezartzeko modua zen: haren opakutasuna. Izan ere, Arrangoitze Euskal Herriko 3.500 biztanle baino gehiagoko herri bakarra da ingurumenari buruzko informazioak argitaratzea ukatu duena. Alta, datu haiei esker, kargualdiaren bilan ekologikoa egin ahal izanen zuten. Bizik abisatua, dokumentu administratiboen eskuratzea segurtatzen duen batzordeak (CADA) berriki arrazoi eman digu.

Egutegia
Urtarrilaren 9an, ostiralarekin 9:30 – 17:30
Patxokiaren hustea (1/2)
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan (izen ematean)
Urtarrilaren 9an, ostiralarekin 19:00 – 21:00
Bizi: Barnekalderen bilkura
EHLGko egoitzan – Ainiza -Monjolosen
Urtarrilaren 12an, astelehenarekin 18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Urtarrilaren 12an, ostegunarekin 9:30 – 17:30
Patxokiaren hustea (2/2)
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan (izen ematean)
Urtarrilaren 19an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan
Urtarrilaren 26an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Enbataren lokalean
Kordelierren karrikako 3 – Baionan
Urtarrilaren 26an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Otsailaren 4an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Otsailaren 9an, astelehenarekin 18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Otsailaren 16an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan
Otsailaren 23an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan
Otsailaren 23an, astelehenarekin 19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Enbataren lokalean
Kordelierren karrikako 3 – Baionan













