Bizikutzu 58 – 2025ko maiatza


“Ez da zinezko sinpletasunik. Sinplifikazioak baizik ez dira.”
Léon-Paul Fargue

Idazle bila dabil Bizikutzu, Bizi!-ren bi hilabetean behingo berripapera. Gure taldean sartu nahi baduzu gertaerak, ekintzak iruzkintzeko, talde desberdinak aurkezteko… gurekin harremanetan sar zaitez  helbide honen bitartez: info@bizimugi.eu

Editoriala

Hitza hitz… Hitza, hitza da. Kasik euskal leloa den erran-molde horrek beti izan du zentzu sakon bat, erabiltzen diren hitzen baloreari eta erranahiari lotua dena. Hemendik aitzina, kontuan hartu beharko da adostasun itxura duen hitz batek arrunt bestelako asmo bat gorde dezakeela.

Hori da gertatzen “ sinplifikazio “ terminoarekin.

Tokiko eragile ekonomikoen eta hautetsien bizitza sinplifikatzeko xedea duen lege proiektua eztabaidatzen ari dira gaur egun diputatu biltzarrean, semantikari lepoa bihurtuz: sinplifikazio administratiboa sinplismo bilakatu da, zigortzailea litzatekeen eta aurrerapena oztopatuko lukeen ekologia salatzea ahalbidetzen duena.

Hiztegi demagogiko horren gibelean, egiazki neurri andana badago, ekologiaren alorrean gibelkadak direnak.

Horrela, A69 bezalako proiektu “baliosak” kontrol demokratiko orotarik askatuko lirateke gainetik inposatzeko. ZAN proiektua lurperatua litzateke, baita ZFEak ere. Egia da garraio modu alternatiboak garatzea baino sinpleago dela! Hitzen desbideratzearen kontra, ekintzen errealitatea kontrajar dezagun.

Portreta
Melissa, 36 urte, Baiona

” Bizi!-ren ekimenetan parte hartzeak nire kultura orokorra garatzeko aukera ere ematen dit, denek gaitasun eta ezagutza ezberdinak baititugu.”

Bordeletik etorri nintzen, duela hamar urte, eta geroztik euskal lurraldean bizi naiz. 2024ko hastapenean Bizi!-n sartu nintzen, asteazkeneko hileroko aperitifara joanez. Pixka bat gehiago ireki nahi nuen, nire lanaz eta lagun-taldeaz haraindi, eta pertsona berriak ezagutu behar nituen. Engaiatu nahi nuen, nire mailan laguntzeko. Urtatsez laguntzeko aukera izan nuen eta laguntzaileen arteko giroa gustatu zitzaidan. Beraz, pentsatu nuen BIZIn ongi senti nintekeela. Logistika taldeko kide naiz, horrek aukera ematen dit aktibitate anitzen zeharkako ikuspegia izateko eta nire egutegiaren arabera lagundu ahal izateko. Erakusmahaiak atxikitzen ditut, banderolak egiten, Patxokian zerbitzatzen…

Hastapenean, aski arranguratua nintzen aspalditik elkar ezagutzen duten jendez osatu talde batean sartzeagatik, baina biziki ontsa errezibitua izan naiz, mundu guzia borondate onekoa da eta, harrera horri esker, ongi egokitzen gara.

BIZIren ekimenetan parte hartzeak nire kultura orokorra garatzeko aukera ere ematen dit, denek gaitasun eta ezagutza ezberdinak baititugu. Aberasgarria da denekin trukatu ahal izatea.

Gaur egun, iruditzen zait ingurumenari buruz inplikatuak eta kezkatuak diren pertsonek bakarrik ezagutzen dutela Bizi!. Molde bat aurkitu behar genuke ezagunagoak izateko.

Kanpoko berri
Patxoki Berria, erronka handien zerbitzuko tresna

Frantziako estatuan, sektore horrek bakarrik 50 milioi tona CO2 sortu beharko lituzke urtero 2050ean, Arcep eta Arcom erregulazio agintariek ohartarazi dutenez. “Adimen artifiziala zentzugabekeria hutsa da”, honela laburbildu du Celia Izoardek, Reporterre-n idazle, kazetari eta kronikagileak.

Baiona ttipiaren bihotzean, Patxoki Berria tresna berri bat izanen da, leku historiko horretako betiko baloreak eramaten segituko duena.

Patxoki Berria proiektuak lau estaiko eraikin baten sortzea aurreikusten du gaurko Patxokiren lekuan, hau da 1987an ireki zen Baiona Ttipiko toki militante enblematikoa. Patxa kolektiboak bultzaturik, plazari  izena eman ziona, Patxoki borroka eta besta leku biziki garrantzitsua izan da kasik 40 urtez. Besteak beste, hainbat mugimendu abertzale, antimilitarista, feminista, ekologista… lagundu ditu. Gaur egungo Patxoki osoki zaharberritua izan behar duen eraikin batean dago.

Patxoki Berria proiektua balore berak partekatzen dituzten eta hainbat eremutan lan egiten duten  erakunde ezberdinen arteko lankidetza hertsiaren emaitza da. Eraiki diru funtsak Patxoki zatia bera kudeatuko du, baita bizitoki kolektibo eta behin-behinekoa ere.

Tokiaren gobernantza hainbat multzoren artean banatua izanen da: erabiltzaileena (Manu Robles-Arangiz Fundazioa, Alda, Bizi!, Enbata, Patxoki, Hariztia), elkarte aliatuena (Laborantza Ganbara, ELA, Euskal Moneta), eta Ipar Euskal Herriko hainbat militante historiko biltzen dituen jakintsuen multzoa.

Lankidetza eko-sozialaren egiazko lurralde polo horrek ukanen ditu besteak beste langile jatetxe bat, elkarte kafetegi bat eta kafe-etxe bat biztanleen zerbitzuko, baita bulegoak eta erabilera anitzeko gela handi bat ere.

Patxoki Berriaren anbizioa gaurko eta ondoko hamarkadetako erronka handiei buru egiteko tresna izatea da. Bizi! eta haren ekosistema dimentsio berri batean sarraraztekoa.

Ez adiorik Max

2012an Bizi! mugimendura heldua, Max militante aktiboa izan da alor guzietan: Alternatiba 2013aren prestaketetan, lehen Alternatiba Itzuliaren antolakuntzan, COP21eko mobilizazioetan, 2016an Paueko petrolioaren gailurraren blokatzean, baita etorkinen harreran edo Konpon Txokoren laguntzan ere.


Bere bizia Euskal Herriaren eta Alemaniaren artean partekatuz, Max eztabaida politikoan bezain gustura zebilen grafitigintzan eta Mali Karma izenarekin landu zuen eta gazteak gustura trebatzen zituen rapean.
Max-ek aste honen hasieran utzi gaitu. Milesker Max, urte hauetan zehar klima mugimenduari ekarri diozun laguntza guziagatik!

Bisita gidatua
Digitala taldea : inpaktuak neurtu eta alternatibak proposatu

Digitalaren inpaktua gure bizian eta ingurumenean gero eta gehiago handitzen ari da. Talde berezi batek errealitate hori aztertzen du eta alternatibak proposatzen ditu.

« Teknologia bat pharmakona da : hitz greko horrek aldi berean pozoi eta erremedio dena izendatzen du. », zioen Bernard Stiegler filosofoak. Eta digitalak gure gizarteetan hartu duen lekua ezagutzen dugu.

Ondorioz, 2021ean Bizi! mugimenduaren baitan digitalari buruzko talde berezi bat sortu zen, bost kide aktibok osatzen dutena. Talde horrek egoeraren diagnostiko orokorra, datu biltzea eta analisiak burutzen ditu, ondotik mintzaldietan, sentsibilizazio saioetan et formakuntzetan partekatzeko.

Izan ere, gure bizian digitalak inpaktu handiak ditu ingurumenean (argindar kontsumoa, berotegi-efektuko gas kutsatzaileen emisioa, extraktibismoa…) baita gizarte mailan ere (bizi pribatua, adikzioa…).
Taldearen helburua da digitalaren erronkak salatzea, konzientzien aldatzea eta alternatiben proposatzea, eslogan hau sustatuz : “Digitalak planeta, gizakia eta gizartea estresatzen ditu”.

Horren konzientzia ukaiteak norberarentzat jardutea  baita planetarentzat ere ahalbidetzen du.

Bizi!-ren barnean ere, taldeak komunikazio ekintzetan erabilitako tresnei buruz gogoeta lan bat hasia du.

Taldeak laster bide orri bat proposatuko du, “Berriz eskua hartu, digitala jasangarri, subirano, eta solidario baten alde” izena ukanen duena eta Smartphone-Sare sozial-AA (Adimen artifiziala) triptikoari buruzko kanpainekin gauzatuko dena, gaur egun kezka nagusiak.

Gai horietan daudelako

Egin dugu!
Maiatzaren Leheneko manifestaldia

Pankartak, banderolak, kantuak eta parodia maskak agertu ziren 2025eko maiatzaren lehen huntan, Langileen Nazioarteko Egunean.

Pankartak, banderolak, kantuak eta parodia maskak agertu ziren 2025eko maiatzaren lehen huntan, Langileen Nazioarteko Egunean. Alda-k eta Bizi!-k hitzordua finkatua zuten Baionako Errepublikaren plazan “Trump eta haren munduaren aurkako” manifestaldiarentzat. Horren karietara apainduriko kamioian, Donald Trumpek, Elon Muskek, Vladimir Putinek eta Marine Le Penek han bildua zen jendaldea probokatzen zuten. “Aberatsenen interesak babesteko, buruzagi hauek erronka ekologikoak lehertzen dituzte, gizadia une erabakigarri batean delarik. Etorkizun bizigarri baten aukera arriskuan ezartzen ari dira eta hondamendira eramaten gaituzte abiadura handian” argudiatu zuen Bizi!-ko bozeramaile Eneko Bellanek. Jende lerroak Errobi ibaia zeharkatzen zuen bitartean, Trump “eta haren lagunak” Martera zihoan Space X suzirian sartu ziren…. Elon Musk miliardunaren Starship proiektuaren aipamena eginez. Zorigaitzez, suziria lehertu zen, mundu kaltekor hura sinbolikoki lurperatzeaz loriatuak ziren jendeen txaloen artean.

Egutegia

Martxoaren 5ean, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Martxoaren 8an, larunbatarekin   17:00
Emakumeen eskubideen nazioarteko egunerako manifestaldia
Abiatzea Baionako geltokitik

Maiatzaren 7an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Maiatzaren 7an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan 

Maiatzaren 10ean, larunbatarekin   18:00etarik
Pintxo eguna
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Maiatzaren 12an, astelehenarekin   18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Maiatzaren 13an, asteartearekin   19:00 – 20:30  
Etxebizitza-Habitata lan taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan


Maiatzaren 17an, larunbatarekin   10:00etarik 18:30a arte
BIziren Biltzar Nagusia
Zizpa Gaztetxe
Lesseps kaia 7 – Baionan

Maiatzaren 19an, astelehenarekin   19:00 – 21:00  
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Maiatzaren 21ean, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
LGV taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Maiatzaren 21ean, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Maiatzaren 23an, larunbatarekin
Punk feminista gaua (Trholz eta Radikal Kitten)
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Maiatzaren 26an, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Maiatzaren 30ean, ostiralarekin 19:00-21:00
Bizi! Barnekalderen bilkura
EHLGko egoitzan
Ainiza -Monjolosen

Ekainaren 4an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Ekainaren 4an, asteazkenarekin   18:30 – 20:30
Digitala lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Ekainaren 9an, astelehenarekin   18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Ekainaren 10ean, asteartearekin   19:00 – 20:30  
Etxebizitza-Habitata lan taldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Ekainaren 16an, astelehenarekin   19:00 – 21:00  
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Ekainaren 18an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Ekainaren 18an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren Deskubritze Aperitifa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Ekainaren 21ean, larunbatarekin
Musikaren besta
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Ekainaren 23an, astelehenarekin   19:00 – 21:00
Publizitatea geldi Kolektiboaren bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Ekainaren 27an, ostiralarekin   19:00 – 21:00
Bizi! Barnekalderen bilkura
EHLGko egoitzan
Ainiza -Monjolosen

Uztailaren 2an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan