Bizi ! sortu da 12 pertsonen presentziaren gainean kondatu duen Sortze Biltzar batean 2009ko ekainaren 24an.
2009ko uztailan 20 bat kide,
berrogoita hamar bat irailaren bukaeran,
70 kide 2009ko urrian,
110 2010eko urtarrilan
133 2010eko ekainaren 24an.
Bilanaren eskuratzeko, klika ezazue irudian:
Segidaren irakurtzeko, klika hemen: [:]
Ostirala, irailaren 11tik, igandea, irailaren 13ra, Beroketa Klimatikoari, energia fosil merkeen bukaerari buruzko eta kapitalismoari buruzko formakuntza teorikoa (Daniel Tanuro-ren testoak eta Jancovici-ren Powerpointa): dozena bat pertsona.
Ostirala, irailaren 25a: Gilles Lemaire-en hitzaldia Ezpeletan: aldaketa klimatikoa, bere jatorria eta bere ondorioak (70 pertsona).
Asteazkena, urriaren 7an, erakusketa-zinema-eztabaida gaualdia larrialdi ekologikoari buruz Atalante Baionako zinemagelan, “Le syndrome du Titanic” filmarekin. 230 pertsona.
Ostirala, eta larunbata, azaroaren 6 eta 7an, Baionako Ganbara Klima Aldaketari buruz: 220 pertsona ostiralean, 261 larunbatean, Hervé Le Treut, Genevieve Azam, Cyrielle Den Hartigh, Jean-Stephane Devisse, Raymond Pointereau eta Christophe Aguitton-ekin.
Asteartea eta asteazkena, azaroaren 11an Heletan : Bortxa Gabeko Ekintzei buruzko formakuntza pratikoa, Xavier Renoux-rekin, 15 pertsona
Larunbata, azaroaren 21a, Hazparnen, Mathieu Doray-ren “hitzaldi kinki”a “Klima, alterta gorria!” : 87 pertsona.
Asteartea, azaroaren 23a, ATTAC Café Bizi!k animatua Kopenageko Gailurraren eta Mobilizazioaren erronkei buruz, 20 bat pertsona.
Larunbata, abenduaren 5an, Baionan, Txetx Etcheverry-k animatutako formakuntza bat : «Kopenageko borrokaren egiazko erronkak» ,20 bat pertsona.
Osteguna, abenduaren 10an, Iban Grossier animaturiko eztabaida, Kopenageko negoziaketei buruz, 30 bat pertsona.
Asteartea, abenduaren 22: erakusketa-zinema-eztabaida gaualdia Atalante Baionako zinemagelan, “En route vers Copenhague” eta “The Age of Stupid” filmekin. 140 pertsona.
Asteazkena, urtarrilaren 20an, formakuntza “Euskal Herriko Laborantza Ganbararen historia eta proiektua”, Michel Berhocoirigoin-ek animaturik, 40 pertsona.
Asteartea, urtarrilaren 26an : Klimaforum09ko Deklarazioaren ausnarketa kolektiboa.
Urtarrilatik Apirila arte : eztabaida eta gogoeta prozesua Bizi!ren geroari buruz, bere jarduerei buruz, lan arloei eta ibilmoldeari buruz. 61 militanteren parte hartzea.
Larunbata, otsailaren 6an, Baionan: SNCFan merkantzien trenez garraiatzeari buruzko eta Wagon Isolé-ari buruzko hitzaldia, 170 pertsona.
Larunbata, otsailaren 27an, Heletan : Eztabaida-Formakuntza eguna Euskal Herriari buruz, bere biharko erronkei buruz, gainditzeko diren desafioei buruz… Tokian ekin, baina globalki pentsatu !, 24 pertsona
Apirilaren 2tik, ostiral astiritik apirilaren 5era, astelehena, Beran, 4 eguneko barne eztabaida hitzarmena, ibilmoldea eta Bizi !-ren lan ardatz nagusiei buruz, bai eta Bizi !-ren txostenei buruz ere Euskal arazoarekin: 22 pertsona.
Apirilaren 23an, “Ostiraleko artikuruak-Articles du vendredi”, Bizi !-ko kide guziei astero helarazten zaizkien gogoeta testuen bilduma abian jartzen da
Maiatzaren 7an, ostiralarekin, Baionan: « Larrialdiko Klima » mintzaldi keinukatua Mathieu Dorayrekin, 35 pertsona
Maiatzaren 8an, larunbatarekin, Baionan: trantsizio ekimenei buruzko formakuntza eguna (Energia klima bihurgune plana, hiriak trantsizioan, karbono tasa) Mathieu Doray eta Etienne Lecomterekin, hogoita hamar bat pertsona.
Ekainaren 18an, ostiralarekin, Baionan: Philippe Corcuff-en mintzaldia «On nous cache tout, on nous dit rien : A-t-on vraiment un esprit critique quand on croit aux complots ?” « Dena gordetzen digute, fitsik ez erraiten: izpiritu kritikoa duguia zinez konplotei sinesten badugu ? » ; 65 pertsona
Ekainaren 19an, Baionan: Philippe Corcuff-ek eskaini formakuntza eguna, «Approche radicale et pragmatique de l’action militante» « militante ekintzaren hurbiltze erradikala eta pragmatikoa »; 24 pertsona.
Laburbiltzeko:
Oro har 427 pertsona bildu dituzten 5 mintzaldi publiko
Oro har 125 pertsona bildu dituzten 5 formakuntza bilkura
Oro har 78 pertsona bildu dituzten 3 formakuntza egun
Oro har 370 pertsona bildu dituzten 2 erakusketa-filma-eztabaida gaualdi
Oro har, 481 pertsona bildu dituen 2 eguneko foro 1
Oro har pertsona bildu dituzten 2 ikastaldi (2, 3 egunekoak)
Oro har 1 508 pertsona
Gehi hiru hilabete iraun eta Bizi !-ko 61 kide desberdin bildu dituen barne eztabaida bat
Eta Bizi !-ko 22 61 kide bildu dituen 4 eguneko Kongresu bat
Ekintzak:
Uztailaren 12an, igandearekin: « igandeko lanari bai » MEDEF-aren manifa antzeratua Angeluko hondartzan
Uztailaren 14an, asteartearekin: igandeko lanaren kontrako 2 ekintza: afitxak Biarritzeko UMP-ren lokala eta Angeluko Leclerc-en gainean
Uztailaren 24an, ostiralarekin, ekintza Biarritzeko Birjinaren Arrokan (Noiz da Biarritze urperatua izanen ? Klima beroketa = Gizadiaren kontrako krimena !) Europar ministroek Copenhagueko Klimari buruzko Gailurra prestatzeko Suedian egin bilkuraren karietara.
Agorrilaren 29an, larunbatarekin: Manifestaldia pirripitaz Baiona-Angelu Chronobus linearen sustenguz
Irailaren 21ean, astelehenarekin, Baionan: Flashmob herriko etxearen aitzinean klima alarma jotzeko
Irailaren 23an, asteazkenarekin, 14:30etan, bilkura SMTC / GPSAren egoitzan (Syndicat Mixte des Transports en Commun / Garraio Publikoetako Sindikatu Anitza) Michel Veunac eta Martine Bisautarekin, garraio eta autobusezko garraioak urririk eskatzeko batzorde partehartzaile baten eskatzeko
Irailaren 26tik, larunbata, irailaren 27ra, igandea : Bizi ! Itzuli, ipar Euskal Herriaren zeharkatzea klima larrialdia eta justizia soziala aldarrikatzeko.
Urriaren 17an, larunbatarekin Baionan, parte hartze koloretsua LGV-AHL-ren kontrako manifestaldian: Bizi ! AHT « Gero eta fiteago paretaren kontra ! »
Urriaren 21ean, asteazkenarekin, Bizi !-k deiturik, Hiriburuko berrogoi bat haur bildu dira eskutik atxikiz 350 zenbakia osatzeko.
Urriaren 24an, larunbatarekin, 350 operazioa Baionan, klimaren aldeko nazio arteko ekintza Egunaren baitan.
Urriaren 28an, asteazkenarekin, Bizi ! Baiona hiriguneko eta Hego Landesetako SCOT / LAEko (Schéma de Cohérence Territoriale / Lurralde Antolaketa Eskema) bulegoa eta lehendakariarekin eta CABAB / BABHEko SMTC / GPSAko lehendakariarekin (Syndicat Mixte des Transports en Commun / Garraio Publikoetako Sindikatu Anitza) biltzen da. Pirripita Diagnostiko Hiritarraren proposamenaren sortzea.
Urria : delako « Patchwork » operazioa eskoletan : marrazkitutako hainbat oihal bilduak izanen dira Kopenhagen bandera erraldoi batzuen osatzeko.
Azaroaren 15an igandearekin, Baionako Intermarché saltegiaren parodiazko okupazioa bere igandetako idekitzeen salatzeko.
Azaroaren 21an igandearekin : Hazparnen, Amalurraren suntsiketa eta injustizia sozialaren kontrako kontzertua, The Hyenes, Totem eta Estricalla taldeekin.
Abenduaren 5an larunbatarekin : ekintza eguna Baionan “sistema alda dezagun, ez eta klima” ! lelopean. Baionako bizitegien leihoetan bandera eta afixa berdeak, hitzaldia, flashmob, “nork nahi ditu graduak irabazi” karrika-antzerkia, Baionako herriko-etxearen eskalada eta haren balkoia nagusian bi banderen ezartzea.
Abenduaren 9an ostegunarekin, Kopenhagera buruz Bizi !ko 21 militanteen abiatzea trenez.
Abenduaren 12an larunbatarekin Kopenhagen : goizean, Amis de la Terre elkartearen marea urdinean parte-hartzea eta arratsaldean nazioarteko manifestaldian.
Abenduaren 12an larunbatarekin Baionan : “Larrialdi klimatikoa eta justizia soziala” giza-kate bateratua Mayou zubiaren inguruan.
Abenduaren 13an igandearekin : Kopenhagen, Via Campesinaren laborantza industrialaren kontrako ekintzan parte-hartzea.
Abenduaren 18an asteazkenarekin, “baloi beltzak” ikasleen injustizia klimatikoaren aurkako ekintza.
2009ko abenduaren 19an ostegunarekin : flashmob ozena eta zuzi-desfilea Kopenhagen bildutako gobernamenduen jokabidearen salatzeko.
Urtarrilaren 23an Hendaian arratsaldeko 4etan, AHTren kontrako manifestaldian parte-hartze koloretsua ( Trena “beti lasterrago paretaren kontra” eta hilkutxa Bagoi Bakartuen heriotz planifikatuaren salatzeko).
Otsailaren 6an larunbatarekin, “Larrialdi ekologikoa eta justizia soziala” ekintza eta mobilizazio eguna trenezko merkantzi-garraioen defentsarako, CGT eta CADE elkarteen partaidetzarekin.
Martxoaren 27an larunbatarekin : “Grenelle de l’Environnement » delakoaren ehorzketak Baionako suprefeturaren aitzinean, Karbono-tasaren egitasmoaren baztertzearen salatzeko.
Martxoaren 10an astezkenarekin Baionan : Txirrindularen Herritar Diagnostikoaren operazioaren abiatzea.
Apirilaren 21an Angelun asteazkenarekin, gauaz pizturik gelditzen diren saltegietako argien itzaltzearen lehen Luciole operazioa.
Maitzaren 1ean larunbatarekin, « gehiago lan egin gehiago irabazteko aurkako » eta « lanaren eta aberastasunen banatzearen aldeko » desfile borrokalaria pesta giroan, ondotik apairu herrikoia.
Maitzaren 22an larunbatarekin : mobilizazio eguna « Diagnostic Citoyen Vélo » delakoaren inguruan. 1000 betetako galdeketen heina gainditua da.
Maiatzaren 27an ostegunarekin Baionan, ekintza : erretreten defentsaren aldeko manifaren iragaitean, 19. mendean esklabotza borrokatu duen Lavigerie Cardinalaren gizairudiaren eskalada eta bandera baten hedatzea « Sarkozy gaur egungo esklabista : 7 egunetatik 7 lan egin 77 urtetaraino ! » erakusten duena.
Ekainaren 5an larunbatarekin : « Denak zelan, seguritate gehiagoren alde txirrindulan” operazioa. Egun guztian, ehun bat jende txirrinduletan manifestatzen dute CABABeko 6 udalerrietan, ziklo-bideetan seguritate mailan diren eskasak salatzeko.
Ekainaren 9an, bigarren “Luciole” operazioa Angelutik Donibane Lohizuneraino, Bidarte eta getariatik gaindi.
Ekainaren 24an ostegunarekin : erretreten defentsaren aldeko manifestaldian parte-hartze koloretsua, langabezi azkar egoeran honetan, erretretaren hartzeko adina gibelatzearen zentzugabekeria erakusteko agerraldia.
Laburbiltzeko :
“Ekintz” 10 ekitaldi.
“Patchwork, Luciole” 3 operazio.
3 mobilizazio eguna (abenduaren 5an “Sistema alda dezagun ez eta klima”;
otsailaren 6an “Larrialdi ekologikoa eta justizia soziala”; maiatzaren 22an Txirrindula Herritar Diagnostikoa).
2 flashmob.
Desfile borrokalari eta alaia bat.
Zuzi desfile bat.
Giza-kate bateratu bat.
Txirrindula manifa bat.
3 egun txirrindulaz.
Txirrindula mobilizazio egun bat.
Amalurraren suntsiketa eta injustizia sozialaren aurkako kontzertu bat.
Kopenhagera trenez joaite bat.
Kanpainak:
Copenhague 2009 teasing kanpaina: Manu Chao, « gizakien suntsiketaz mintzo girelarik, nitaz ari girea ere ? » galdera absurdoak agertzen zuten autokolanta eta afitxa ttipiak.
Uztailaren 29tik agorrilaren 2ra: Baionako bestetako kanpaina
Abenduaren 5etik 22ra: Copenhagueko “Climate Justice now ! “Changeons le système pas le climat” COP 15 kanpaina.
Urtarril-otsaila: Bizi !-ren esku hartze aktiboa EHLG Laborantza ganbara alternatiboari sustengu kanpainan.
Martxo-Ekaina: Pirripita Hiritar Diagnostikoa BAB-en
Maiatza- Ekaina: Euskal Herriko Erretreta Deialdi Kolektiboan parte hartzea
Iritzi adierazpenak:
Agorrilaren 17an: Gutun irekia Angeluko Komertsantei Chronobus linearen defentsarako
Irailaren 7an: Prentsa agiria “Bizi ! karbono tasaren alde !”
Irailaren 10ean: Sarkozyk Karbono Tasaren proiektuari buruz argitaratu arbitrajea kritikatzen duen “Gaizki abiatzen da karbono tasa” prentsa agiria.
Irailaren 21ean: Bizi !-ren gutuna B.A.B.-ko hautetsiei Chronobus lineen hobetze eta hedapenaz bai eta auto gutiago izateko beste aukerak aztertu eta eztabaidatzeko hiritar partehartze ekimen bat galdegiteko, eta hirigunean garraio publikoak dohainik izan daitezen.
Urriaren 1ean: UNEP-en txostena (ingurumenaren aldeko nazio batuen programa) iruzkintzen duen “Klima aldaketa: txarrena gertatzen ari da !” prentsa agiria
Urriaren 8an: “Euskal Herrian bezala beste lekuetan ere LGV-ari ez !” prentsa agiria
Abenduaren 7an : Baionar batzuk, Copenhagueko gailurraren irekitze egunean berean, haien leihoetan ezarri “Planeta arriskuan ! Mobiliza gaitezen” afitxak kentzeko herriko etxeko polizia eta langileak igogailu batekin igorri zituen Baionako auzapez-legebiltzarkidea, UMP-koa, salatzeko “Ze eredua Grenet Jauna” prentsa agiria.
Abenduaren 8an, Prentsa Agiria “Jean Grenet, Baionako deputatu-auzapez jaunaren aurkako kexa” non Bizi!k plazaratzen duen Grenet Jaunaren kontra kexa baten ezartzeko xedea duela Baionesak abenduaren 12an beren leihoetan afitxen ezartzeko deia egiten zuten afitxen ebastearengatik!
Abenduaren 16an, Jean Grenet auzapezaren barkamen publikoen ondotik eta ondotik auzapeza eta Bizi!ren delegazio baten artean izan den herriko etxeko bilkuraren ondotik, Bizi!k bertan behera uzten du afitxa ebasketaren aurkako kexa ezartzeko xedea.
Abenduaren 19an, Prentsa Agiria “Kopenage 2009en porrota: populek behar dituzte beren buruzagiak behartu norabidez aldatzera!”
Urtarrilaren 27an, Prentsa Agiria, “Otsailaren 6an, denak elgarrekin Baionara!”. EHLGren laborantza ganbara alternatiboaren aldeko mobilizazioan aktiboki parte hartzera deitzen duena goizean eta arratsaldean SNCFaren merkantzien garraioaren langileen aldeko mobilizazioan, ber gaiari buruz “Larrialdi ekologikoa eta justizia soziala”.
Apirilaren 7an, “EHZri sustengua” Prentsa Agiria.
Apirilaren 14an “Bizi!ren elkartasuna greban diren trenbideetako langileekin” Prentsa Agiria.
Apirilaren 24an, gutun idekia “Norberaren bizia galdu, biziaren irabazteko xedearekin?” Bizi!ko 12 militanten izenpetua! “Gehiago lan egin, gehiago irabazteko!” formula gaitzesten duena eta maiatzaren lehenan manifestatzeko deia egiten duena.
Maiatzaren 25an, Bizi!ren 9 kideren gutun idekia “Erretreta, eztabaida faltsutua”
Ekainaren 3an: “2010eko Baionako Bestak – Basi Berri! Bizi!k Baionako Herriko Etxeak haren baztertzea gaitzesten du!”
Ekainaren 4an, BABko hamar bat familia edo pertsonek izenpetzen dute gutun ideki bat Txirrindulazko leku aldatzeetan segurtasun gehiagoren lortzeko mobilizazio popular batetara jendartea deituz
Ekainaren 21an, Bizi!ren prensageria. “Bizi!k deitzen ditu gazteak erretretara partitzeko adinaren gibelatzearen kontra!”
Argitalpenak:
Uztailaren 27an, “Mikro-Onda” bideoa, beroketa klimatikoari buruz inglesez, euskaraz eta frantsesez.
Uztailaren 29an,“Planète en danger ! Mobiliza gaitezen !” liburuxka, beroketa klimatikoari buruz.
Abenduaren 15an, 43 minutko bideo bat. Baionako Ganbara Aldaketa Klimatikoari buruz (Attac, Amis de la Terre, Fondation Manu Robles-Arangiz eta Survie-k antolatua)
Abenduaren 22an, “Kopenageko bidean”, 13 minutako bideoa Bizi!ko 21 militanteren Kopenageko igotzeari buruz.
Urtarrilaren 11an, Mintzaldi Kinkiari buruzko bideoa Mathieu Doray-ren “Klima, alerta gorria” hitzaldiarekin.
Otsailaren 27an: “Euskal Herriaren aldaketak, biharko erronkak, gainditu beharrezko desafioak.. Tokian ekin, baina globalki pentsatuz” (154 orriko Power Pointa).
Apirilaren 16an: “Bizi!ri buruz jakin nahi izan duzuen guzia!” liburuxka.
Ekaina: Txirrindulari buruzko herritar diagnostikoa