Bizi!k urtarrilaren 9an Baionan iraganen den Bagoaz-en manifestaldira joatera deitzen du

Bizi!k Bagoaz eta Sarek Baionan eta Bilbon 2016ko urtarrilaren 9an, larunbatarekin antolatzen dituzten «Mugi daitezen harriak – Euskal Presoak Euskal Herrira – Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde» manifestaldietan parte hartzera deitzen du.

Bagoaz-KArtelaLarrialdi klimatiko eta ekologikoaren bai eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Euskal Herriko Mugimendu Altermundialista bezala, bai eta ere errotik demokraziari eta oinarrizko askatasunei lotua den bortxa-eza aktiboaren aktore gisa, Bizi!k bere kide eta laguntzaileak deitzen ditu urtarrilaren 9an, Bagoaz eta Sarek Baionan eta Bilbon antolatuko dituzten « Mugi daitezen harriak Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde » manifestaldietan parte hartzerat.

Dei hau, demokrata eta errepublikar gisa egiten dugu, Europa, Frantzia eta Espainiako eskubideak deneri berdin aplikatuak izan daitezen kezkatzen garelako. Adibidez, eskubide honen aplikatzeak eska lezake presoak haien ahaideengandik ahal bezain hurbil presondegiratuak izan daitezen eta zigorraren ¾ bete dutenak askatuak izan daitezen. Ezin da onartu tratamendu diskriminatzailea euskal preso politikoei aplika zakizkien.

Humanista eta aitzinazale gisa egiten dugu ezin baitugu ulertu eritasun larriak pairatzen eta beraz artatzeko baldintzarik eskuratzen ahal ez dituzten pertsonak, edota fase terminalean direnak eta beraz haien ahaideek inguraturik bizi bukaera duin bat ukaiten ahal ez duten pertsonak preso atxikitzea. Molde berdinean ez ditugu onartzen preso batzuei edo haien familiei jasanarazi tratu txarrak. Arrazoi berdinengatik, beste behin ere ez ditugu presoen urruntzea eta barreiatzea onartzen haien familiei jasanarazten zaien gorputz, gogo eta diru mailako nekadura eta hartu behar dituzten arriskuengatik (istripu ugari errepideetan, heriotzak eraginez batzuetan, oren erdiko bisita bat egiteko mila kilometro baini gehiago kurritu behar dituzten presoen familia horiendako).

Segurtamen osoko bakezale gisa egiten dugu, nonahitik etorri eta nornahik jasan gogo eta gorputzen kontrako bortizkeriak onartzen ez ditugulako. Euskal Herrian itzulbiderik gabeko egiazko bake baten alde deblauki jokatzen duten bakelzale gisa egiten dugu. Gaur egungo presondegietako politika arrunt kontra emankorra da honelako bake eta berradiskidetze egoera dagoelarik. Politika horrek frantziar eta español gobernuek Aieteko Bake Konferentzia (Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia)-k gomendatzen dituen pausuak ez dituztela segitu nahi adierazten dute.

Gobernuek behar dituzte beren ardurak asumitu gatazkaren konponbideari dagokionez eta gatazkaren ondorioak tratatu nazioarteko adituek Aieteko bake konferentzian gomendatuko bide orriaren araberan. Lehen etapa eri diren presoen libratzea, baldintzapeko askatasunaren plantan emaitea eta presoen Euskal Herriratzea da. Horrek nazioarteko itunen, Europako Kontseiluak egin direktiben eta Frantses eta Español estatuko barne zuzenbidearen kontra joaiten diren tratamenduei bukaera bat emanen du.

Arrazoin guzi horien gatik Bizi!k, Ipar Euskal Herriko mugimendu altermundialistak bere kide eta laguntzaileak «Mugi daitezen harriak – Euskal Presoak Euskal Herrira – Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde» manifestaldian, urtarrilaren 9an, larunbatarekin, Baionan, kopuru haundian parte hartzerat deitzen ditu.

EuskalPresoakEHra