Bizi!k greban diren tren langileekin elkartasuna adierzten du

Greban dauden tren langileek komunikabideetan sekulako zafraldiak pairatzen dituzten unean, Bizi!k sustengu argiena ekarri nahi die.

Non +á la mort du Fret SNCFGobernuak proposaturiko trenbideen erreformak, azken urte horietan SNCFak eraman duen politikaren ondorio txarrenak gogortuko ditu.

 

Trenbidezko merkantzien garraioan, SNCFak 55 miliar tona-kilometro 2003an garraiatzen zituen, gaur egun 16 miliar baino gutiago, eta lege proiektuan deus ez dute aurreikusi honen birgaratzeko. Oraingo erreforman deusek ez du geldituko SNCFaren trenbidezko merkantzi-garraioen zapuzte hori, kamioi bidezko garraioaren onurarakotz, azken horrek klima aldaketan eragiten duten berotegi efektuko gasen zati haundi bat isurtzen duelarik.
RFFaren zerga (90ko hamarkadan AHTen eraikitzeagatik neurri haundi batean sortu den zerga) SNCFak bere gain hartu duenez, eta zerga hori ez haunditzeko, lege proiektuan «urrezko lege» bat plantan ezartzen da, honen arabera SNCFak errentagarriak ez diren inbertsioak ezinen dituelarik egin. Argi erranez, bigarren mailako trenbideen artatzean ezinen du dirurik eman, trenbide horiek usteltzen utzi eta hetsiko direlarik, erabiltzaileak trena baino haien autoak erabiltzerat behartuz.
Arlo sozialean, tren langileen gaurko lan araua deuseztatuko du 2015ko uztailaren 1an lege proiektuakest. Lan arau hori, zirkulazioaren ziurtasuna bermatzen duen osaki bat da. Pausatzeko astirik izan ez duen edo 12 ordu jarraian gidatzen pasatu dituen tren gidari batek gidaturiko tren batean nork nahi luke igo?
Borrokan dauden tren langileek duela 2 urte baino gehiagoz geroztik hori eskatzen dute:
– Trenbide sistemaren egiazko batze bat, integratze ekonomiko, sozial, juridiko eta tekniko baten bidez.
– Zorra eta beharrezko lanen finantzamendurako baliabide berriak.
– Azken urte horietan hetsiriko geltoki eta lehiatilen berrirekitzea.
– Tren langile formatu eta kalifikatu berrien kontratazioa
– Trenbidezko merkantzi garraioaren berpiztea.
– Bidaiarien harrera, informazioa eta segurtasunarako langile gehiago izatea tren eta geltokietan
Gure eskubide sozial eta zerbitzu publikoen zapuztearen aintzinean, eta trantsizio energetiko eta ekologiko ezearen aintzinean, bertze gizarte eredu baterako ihardukitzeak eta borroka guretzako eta gure haurrentzako etorkizun bizigarri eta jasangarri baten berme bakarrak dira.
La SNCF enterre le wagon isol+®
Die-In1