Gure lurraldearen kudeaketa jasangarriagoa ahalbidetzen duten
tresnen eta gobernantzaren bertokiratzea
Euskal Herriak gar haundiarekin erantzun du Senatuak luzatu duen gomitari Deszentralizatzearen III. Atalaren prestatzeko eztabaida haundiaren parte hartzeko unean. Azken urtean, hemen prozesu bizi eta parte hartzaile bat iragan da, Garapen eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluek 2010eko azaroan plantan eman zuten ibilbideari jarraipena emanez.
Gogoeta eramana izan da gure lurraldeari egokituena den kudeaketari buruz. Eta hori konduan hartuz ikuspundu jasangarri bezain orekatua, Iparraldearentzat baitezpada garrantzitsuak diren hainbat arlotan: garraio kolektiboak, laborantza, ekonomia, turisomoa, euskara, kultura, mugaz gaindiko elkarlana, bizitokiak.
Ia ahobatezko adostasunean, gure lurraldearen historian kasik sekulan ez dena ezagutu, gogoeta prozesu horrek ondorio gisa ukan du estatus bereziko lurralde kolektibitate baten proposamenaren gauzatzea. Holako kolektibitatea jada Ile-de-France-en edo Korsikan bada. Gorago aipatatutako 8 eskumenen molde jasangarri eta orekatuan kudeatzeko tresnarik egokiena litzateke.
Gaur egun, pilota gobernuaren teilatuan da. Sortu diren esperantzei erantzunik eman gabe gelditzea, eta erantzuna galdearen definitzeko eman den lanaren heinekoa ez izaitea, akats haundi bat litzateke, gure lurraldearentzat zinez kaltegarria.
Gure garraio kolektiboen eskasia eta moldakaiztasuna agerikoak dira gaur egun krisi energetikoa eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka diren erronken aurrean,
Euskal Herriko laborantza gaur egun bide gurutzean da,
egoitza sozialen arloan, hiri hedatzearen kontrako borrokan eta energi kontsumo neurritsuaren lortzeko beharrezkoa den egoitzen arraberritzearen arloan, politika haundinahi baten lortzeko,
eredu jasangarri eta solidarioen plantan emaiteko ekonomia eta turismoaren arloan,
egiazko mugazgaindiko elkarlan batek susta dezan baliabideen erabilpen hobea bai eta ere jada diren azpiegituren erabilpen egokia,
euskararen defentsa, bai eta ere kultura bizi eta herrikoi baten defentsa gaur egun nagusi den sistemak aintzinean emaiten duen uniformizazioaren eta irudimen kontsumistaren aurrean,
hainbat arrazoin dira, ekainaren 1an, Baionarat manifestatzerat joaiteko, gobernuari galdegiteko lurralde honi desafio nagusi horier aurre egiteko gaitasuna eman dezan.
Zerbait zinez garrantzitsua gertatzen ari da gaur egun. Horrek ahalbidetuko du bihar errexkiago hainbat garaipen lortzea, Euskal Herriko trantzisio ekologiko eta sozialarentzat garrantzitsuak diren hainbat borroketan. Horren gatik, Bizi!k deitzen ditu bere militante eta jarraitzaileak mobilizatzerat numbre haundian larunbatan, ekainaren 1an, arratseko 17:00etan, Baionan (manifestaldiaren partitzea, Lauga gelaren aintzinean).