Bizik bere 2020-2024 bide orria argitaratzen du “De la transition à la métamorphose – Trantsiziotik metamorfosira”

Bizik  bere 2020-2024 bide orria argitaratzen du“De la transition à la métamorphose – Trantsiziotik metamorfosira

https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/12/EUS-Trantsiziotik-metamofosira-FINAL.pdf

Gai batek bereziki animatzen zaitu? Lan talde baten juntatzeko gogoa? Izen emaite orri hau zuretzat da: https://forms.gle/57Fzxp594ZvGmQze9

Larunbatean, azaroaren 21ean iragan den Biziren Biltzar Nagusi Estrategikoak burutu du Maule, Ziburu, Donibane Garazi eta Baionan gaindi iragan den eztabaida, gogoeta eta trukaketa aberatsez osatuko 6 hilabeteko prozesua. Bizi!ko kideek eginiko hainbat emendakinez aberastua izan den “De la transition à la métamorphose – Trantsiziotik metamorfosira” izenburua duen idatziak sei hilabeteko gogoeta eta eztabaidaren ibilbidea laburbiltzen du.

Azken lau urteotan historia lasterragotu zaigu klima, gizarte justizia eta lurraldearen aldaketari lotu gaietan. Garai mugikor honek erronka bikoitzaren aitzinean jarri gaitu: egunerokoak eskaintzen dizkigun aukerei heldu eta luzerako lanak ez uzten jakitea. Bizik bere “Sustraiak eta Hegalak” 2016-2020 bide-orriko helburu gehienak betetzea lortu du, betiere egunerokoak ekarri dituen gai berriei erantzuten saiatuz.

2009ko ekainean sortua, Bizi! 20 kidetik 700era pasatu da (4 urtez +%61).  Mugimendua egituratu da lan talde eta tokiko taldeetan (Xiberoa, Baxe-Nafarroa, Hego Lapurdi, etab.). Parte hartu du lurraldeko beste hainbat aktoreren ondoan, Ipar Euskal Herriko hainbat alternatiba zehatz eta iraunkorren sortzean. Konduan hartua den eta garaipen zehatzak lortzen dituen tokiko aktore bat bilakatua da, horren bidez bere ekarpena egiten du trantsizio ekologikoaren arloko tokiko alternatiben ekosistemaren sendotzean.

Duela urteak mailukatzen duguna, beti aktualitatean da, 5 urte COP21a eta Pariseko Akordioa eta gero . Klimaren borroka, borroka guzien ama da, eta orain jokatzen ari da: nahiz eta saihestezinak diren fenomenoak orain martxan diren, hamarren bakoitza inportantea da, izan ere, +1,5°C-ko mundua, +3°C-ko mundua baino guttiago piesago izanen baita. Hein guzietan jokatzen da: nazioarte mailan, Estatuen eredugarritasuna bultzatzeko eta egiazko justizia klimatiko baten plantan ezartzeko; frantziako Estatu mailan gobernua herritarren bozaren entzuterat behartuz eta sistema jasangarri bateko lehen gidamarkak izan behar luketenak ezarriz; tokiko mailan, gure lurraldea itxuraldatuz, eta bertan demokratikoki antolatzeko, berotzeko, mugitzeko, elikatzeko, besteei harrera egiteko…. beste molde batzuk esperimentatuz.

Datozen 4 urteentzat erronkak

  • Lurraldearen metamorfosi ekologiko eta soziala zehatza bilakarazteko ekarpena, martxan diren alternatibei sustengua ekarriz eta Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeen Herrien eta Hirigunearen mailako engaiamenduen jarraipena eginez. 
  • Masa mugimenduaren eraikuntza, alternatiben aitzinean emaitearekin bai eta ere agertzen ahal litaizken klima suntsitzaileak diren proiektuei erresistentzia egitearekin. 
  • Jadanik martxan diren hainbat proiekturen jarraipena, bereziki mugikortasunaren eta etorkinen gaiaren arloko sentsibilizazioa. Baina ere ekintza eremu berri batzuren abiatzea, etxebizitzaren eta digitalaren arloan.  

“De la transition à la métamorphose – Trantsiziotik metamorfosira” 2020-2024 bide orria hemen eskuratzen ahal duzue oso-osorik: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/12/EUS-Trantsiziotik-metamofosira-FINAL.pdf

Bizik gomitatzen ditu bide orri honekin bat egiten duten guziak mugimenduari juntatzera, elkartearen ekintza sustengatuz eta indartuz (https://bizimugi.eu/eu/bizi-ren-ekintza-sustenga-ezazue)

Trantsiziotik metamorfosira pasatzeko tenorea da!

Gai batek bereziki animatzen zaitu? Lan talde baten juntatzeko gogoa? Izen emaite orri hau zuretzat da: https://forms.gle/57Fzxp594ZvGmQze9