Bizi!k azaroaren 30an, Maulerat Manifestatzera deitzen du

Gure lurraldearen kudeaketa jasangarriagoa ahalbidetzen duten
tresnen eta gobernantzaren bertokiratzeko

Ile-de-France-en edo Korsikan jada baden Estatus bereziko Lurralde Kolektibitate baten sortzeak Ipar Euskal Herriarentzat ainitz errextuko luke hainbat eremu erabakigarrietan (garraio kolektiboan, laborantzan, ekonomian, turismoan, euskaran, kulturan, mugaz gaindiko elkarlanan, etxebizitzan) kudeaketa jasangarri eta orekatu baten gauzatzea.

Gure garraio kolektiboen eskastasuna eta moldakaiztasuna agerikoak dira gaur egun krisi energetikoa eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka diren erronken aurrean,

Euskal Herriko laborantza gaur egun bide gurutzean da,

egoitza sozialen arloan, hiri hedatzearen kontrako borrokan eta energi kontsumo neurritsuaren lortzeko beharrezkoa den egoitzen arraberritzearen arloan, politika haundinahi baten lortzeko,

eredu jasangarri eta solidarioen plantan emaiteko ekonomia eta turismoaren arloan,

egiazko mugazgaindiko elkarlan batek susta dezan baliabideen erabilpen hobea bai eta ere jada diren azpiegituren erabilpen egokia,

euskararen defentsa, bai eta ere kultura bizi eta herrikoi baten defentsa gaur egun nagusi den sistemak aintzinean emaiten duen uniformizazioaren eta irudimen kontsumistaren aurrean,

hainbat arrazoin dira, azaroaren 30an, Maulerat manifestatzerat joaiteko, horren bidez Ipar Euskal Herriarentzat Estatus Bereziko Lurralde Kolektibitate baten berehalako sortzea galdegiteko.

TractEU