2009an sortua, Bizik bere 10 urteak ospatuko ditu 2019ko ekainaren 14, 15 eta 16ko asteburuan, Baionan.
Ekainaren 14, 15 eta 16ko esku ukaldi bat behar dugu. Muntaketan, logistikan, bazkarian, ostatuan, garbiketan, komunikazioan, argazkietan, etab.
Gustu guzientzat izanen da!
Bere 10. urtemugaren karietara, Bizik antolatzen du igandean, ekainaren 16an, 9:45etan, deneri idekia den desobedientzia zibileko ekintza handi bat.
Alaia, aldarrikatzailea eta %100 bortizkeriarik gabekoa den ekintza eder batean parte hartzeko gogoa duzu?
Patxa plazan, karpapean, igandean, ekainaren 16an 13:00etan.
Menuan
- Bizi entsalada mistoa
- Aragoiko paella edo paella begetala
- Ardi gasna edo goxotasun begetala
- Mugizalea (bavariar pastiza begetala)
- (Tokiak mugatuak, 18€, arnoa, kafea eta Patxarana barne)
Bizik, hastapenetik, hots 2009tik, mobilizazio orokorretan baita tokiko mobilizazioetan parte hartu du, ildo «erradikal-pragmatiko» zehatz bat gauzatuz. Hori bortizkeriarik gabeko ekintza deliberatuak burutuz, aldaketa klimatikoaren, krisi ekologikoaren edo injustizia sozialaren arrazoien aurkako salatze eta ihardukitze dinamikak animatuz, eta aldi berean aterabideen aldeko proposamen eta eskaintza lanak, eta ere alternatiba zehatzen eraikitzeak, agerian emanez.
20 kidetik 600 baino gehiago kidetara pasatuz 300 000 biztanle dituen eremu ttipi batean, Bizik erakutsi du denboran estrategia ez-bortitza eta deliberatuaren balioa eta eraginkortasuna, eta erregularki ikusi ditu bere lanak garaipen eta aitzinamendu argiak ukaiten, beste mugimendu edo dinamika herritarretan inspirazio iturri izanez edo eragina ukanez. Bere oraina eta gero jasangarriago eta beste lurraldeekilako solidarioago bat aurreikusten duen Euskal Herri Burujabe proiektuan lanean gabiltz.
Gure 10. Urtemugaren ospatzea, parada bat izanen da jorratu dugun ibilbidearen bestatzea hortan parte hartu duten eta laguntza ekarri diguten guziekin eta azken hamarkadan elkarlanean arizaiteko parada ukan dugunekin. Ber maneran ere molde bat izanen da gure «erradikal-pragmatiko» programa, gure bortizkeriarik gabeko estrategia determinatua, mobilizazio eta ekintza erregistro berezia, batzutan Euskal Herritik kanpo barreiatu diren zonbait ekintza eta iniziatiba sortu dituen tokiko mugimendu baten antolakuntza eta ibilmolde metodoak aurkezteko eta esplikatzeko.
[/gp_panel]
Achat Billets Repas
Les billets sont en vente en ligne directement ci-dessous ou en passant au 20 rue des cordeliers à Bayonne