Bizi!-ren Biltzar Nagusia, maiatzaren 13an iraganen da, larunbatarekin, 15etarik 18ak arte
Baionan iraganen da, 20. Cordeliers karrikan.
BNko usaiako bilanez eta geroko perspektibez gain, Bizi !-ko kideen artean elkartzeko parada ederra ere izanen da.
Alabaina, talde ttipitan solasean aritzeko tarte bat antolatuko dugu, eta gero, Patxokian, aperitifa eder bat partekatuko dugu, Bizi !-ko laguntzaileen bestaren karietara.
Otordu partekatu baten egiteko doia ekar ezazue, edariak eskainiak izanen dira!
Beraz, denak bihotzez gomitatzen ditugu 2017ko Biltzar Nagusi horretan parte hartzera.
BIZI!-ren BILTZAR NAGUSIKO GAI ZERRENDA
2017ko MAIATZAREN 13a, LARUNBATA, 15:00etarik 18:00ak arte
20, CORDELIERS KARRIKAN, BAIONA TTIPIAN
Kasu! BIZI !-ren Biltzar Nagusia tenorez hasten da eta tenorez bukatzen!
18:00etan: euroak euskotan trukatzeko bulegoa
1) Bilan Morala (45 min)
15:00/15:45
2) Urteko diru kontuak (30 min)
15:45/16:15
3) Oharrak eta eztabaida (45 min)
16:15/17:00
- Bilan moralari eta urteko diru kontuei buruzko oharrak eta eztabaida, talde ttipit
- Talde handian berriz
- Bilan moralaren eta urteko diru kontuen bozkatzea
4) Gainerateko gaiak (40 min)
17:00/17:40
- Bizi!-ko animatzaileen formakuntza astea (10 min)
- Alternatiba 2018 (15 min)
- Heldu diren gertakari nagusien egutegia (15 min)
5) Bulegoaren aldatzea (5 min)
17:40/17:45
6) Koordinaketaren hautatzea (15 min)
17:45/18:00