Bizi Klima Planaren Lankidetza Batzordetik ateratzen da
Bizik Lurraldeko Klima Aire Energia Planaren Lankidetza Batzordetik (delako Copar-etik) ateratzen dela adierazi du batzorde honen azken bilkuran, 2021eko maiatzaren 20an ostegunez, Baionan. 2009tik geroz klimaren arloan lanean dabilen elkarteak, erabaki zail hau esplikatu du Euskal Hirgune Elkargoaren batzorde eragileak bere Klima Planarentzat karbono neutraltasunaren helburua saihesten zuela erabaki eta gero.
Bizik, 2018 urte hastapen hastapenetik geroz, Klima Planaren eraikuntza eta Hirigune Elkargoarentzat lan egiten duen Ikerketa Bulegoarentzat baldintzen bildumaren plantan emaitea segitzen zituen. Bizik, bere pragmatismoaren kultura jarraikiz, parte hartzen zuen molde aktiboan Klima Planaren Lankidetza Batzordean, nahiz eta prestatua izaiten ari zen Klima Plana urrun zen, hasiera batean, 1,5°C-en petik egoiteko xedea zuen ibilbidetik, hots elkarteak aldarrikatzen dituen ekintza programa anbiziotsuagoetarik. Ondorioz, elkarteak bilkura ezberdinetan parte hartu du eta gogoetak elikatu ditu bere ekarpen idatzi eta parte hartze ezberdinekin, Klima Plana ahal bezainbat anbizioz hornitzeko.
Bizik 2020 hastapenean adierazi du hautetsi eta teknikoen partez entzuna izaiteaz, bai eta bere ohar eta proposamenak konduan hartuak izaiteaz kontent zela. Garaian, elkarteak estimatzen zuen energia arloan proposatua zen estrategia onargarria zela, 2050 (1). urteari buruz TEPOS edo energiaren ikuspundutik positibo den lurralde bat bilakatzeko xedearekin. Txalotzen zituen, berotegi efektuko gasen isurketen ttipitzea, proportzio biziki anbiziotsuetan, etxebizitzaren eta garraioen arloan. Hein horien hobetzea zaila izanen da, ez baldin badira Euskal Bizilekuen Tokiko Programak aintzin ikusten dituen bigarren etxebizitzen kopuru harrigarriak ttipitzen.
Karbono (2) neutraltasunaren helburu estrategikoa
Baina, aldi berean, Euskal Herriko klima-mugimenduak argi utzi zuen zein den marra gorria: “Bizi bezalako mugimendu baten iduriko, zaila da karbono neutraltasunaren anbizio politikoa eta, beraz, Euskal Herriak klima aldaketaren aurkako borrokan zinez eta aktiboki parte hartzeko anbizioa erakusten ez duen Lurraldeko Klima-Aire-Energia Plan baten ekintza-planarekin bat egitea“, idatzi zion Bizik Lurraldeko Klima-Aire-Energia Planaren ardura duen Martine Bisauta Euskal Elkargoko presidenteordeari 2020eko urtarrilean berean. Horrek badiru oraino gutiago onargarria, jakinez gaur egungo karbono harrapatze gaitasunak handiak direla, Estatu mailako bataz besteari konparatuz, eta, karbono biltze gaitasunaren handitze potentziala badela, laborantza eta oihangintza arloko praktiken hobekuntzari esker. Horrek erran nahi du beste lurraldeei indar gehiago eskatzea. Alta, horietarik batzuk karbonoa harrapatzeko ahalmen askoz ttipiagoa daukate.
Elkarteak egintza plan bat eskatzen zuen, karbono neutraltasunerako ibilbidea 2050.urteko finkatuko zuena, estrategia energetikoaren saileko TEPOS helburuarentzat kausitu zen bezalakoa. Oroitaraz dezagun karbono neutraltasuna 2019ko azaroan promulgatu energia-klima legearen helburuetan dela. Hortara heltzeko, karbonoaren bahitze ahalmena emendatu beharko litzateke bereziki. Beste lurralde batzuek, Lille Métropole-k edo Grenoble Alpes Métropole-k adibidez, karbono neutraltasuna hartua dute xedetzat eta horrez gain inportazioek sortutako karbono heina murriztuko duten egintzak pentsatuak dituzte. Karbono isurketak etengabe emendatzen ari direlarik, gaur egungo Klima Planak ez ditu kasik batere kontuan hartzen. Klima Planaren egintza planak ere ez du agerian uzten karbonoaren urteko bahitze heinaren jarraipenik, ezta lurraldeko karbono putzuak azkarki mehatxa ditzakeen artifizializazioarena ere.
Biziren ustez, karbono bahiketaren egonkortasun sinplearen gainean kontatzea seinale politiko negatiboa litzateke, batez ere lurraldeak laborantza politika baten alde dituen etorkizuneko ekintzen eraginkortasunik eza erakutsiz. Elikadura burujabetza eta agroekologiaren bultzatzea direlarik politika honen helburuak. Laborantzaren erronka, klima aldaketaren kontrako borrokan parte hartuz, karbonoa metatzeko gaitasuna egonkortzea edo berdin emendatzea da eta energetikoak ez diren emisioak ttipitzea. Gauregun laborariek eta kolektibitateak ereduaren garatzeko deliberamendua erakusten dute, eta hori Klima Plana delakoaren helburu estrategikoetan agertu behar da.
Klima mugimenduak orokorrean seinale ezkorra bezala ikusten zuen. Biziki boluntarista den horrelako helbururik gabe, nola lortuko dugu lurraren arloan tirabirak ezagutzen dituen gurea bezalako eremu batean karbonoa bahitzeko egungo potentziala mantentzen? Nola berriz ideki eztabaidak, hala nola haize-energia edo lurraldearen erakargarritasunari buruzkoak, hautu horiek ez baldin badiote azkenean Euskal Herriari klima aldaketaren kontrako borrokan osoki parte hartzera uzten?
Bizi ez da entzuna izan erabakigarria den eta, elkarteak berak gaindidu behar ez den marra bezala definitu duen pundu horretan. Behar ondorioak atera ditu, Klima Planaren Copar-etik ateratuz. Bizi prest da berriz COPAR-era itzultzeko eta osoki Klima Planaren ekintza planan parte hartzeko, baldin eta karbono bahiketaren arloan hipotesi eta helburuak gorago ezarriak badira eta karbono neutraltasunaren helburua 2050eko xedetzat ukaitea ahalbidetzen badute.
(1): Energiaren ikuspundutik positibo den lurralde batek bere energia arloko beharrak ahal bezainbat murrizteko xedea du, energia arloan neurritasun eta eraginkortasunari esker eta ondotik gelditzen diren beharrei, tokiko energia berriztagarrien bidez erantzutea.
(2): Hona hemen karbono neutraltasunaren definizioa: isurtzen den bezainbat karbono preso atxikitzea, horrek atmosferan duen kontzentrazio-maila egonkortzeko eta, gisa horretan, planetaren tenperatura globalaren igoera murrizteko. Horrek erran nahi du, alde batetik, isurketak zorrozki murriztea, izan fosil jatorrikoak edo materia bizietatik sortuak, eta, bestetik, karbonoa preso atxikitzen duten “biltegiak” emendatzea (oihanak eta lurrak).