Bizi ! mugimenduak gaitzesten ditu irmotasun haundienarekin Aurore Martin Batasunako militantearen Español estaturatzea eta bertan haren kartzelaratzea.
«Ezin onartuzkoa da edozoin demokrata kontsekuenterentzat, arriskutsua askatasun publikoentzat eta errotik kezkagarria Euskal Herrian bere bidea egiten saiatzen ari den bake prozesuari zintzoki lotua den edozoin pertsonarentzat»: hara nola Bizi ! mugimendu altermundialistak aurkezten duen PS gobernuak hartu erabakia. Erabaki hori da Frantses Estatuan alta legala den alderdi politiko baten karietarat aktibitate publiko batzutan (prentsaurreko, iritzi artikuluetan) parte hartu duen pertsona baten extraditatze eta horrekin doan kartzelatzearen (12 urte presondegiren arriskua Español estatuan) ahalbidetzea.
Jada, aste honetan berean, Manuel Valls barne ministroak pausu anti-demokratiko bat eman zuen adierazpen hau eginez « Ez da euskal egitura administratiborik izanen («Frantziako Euskal Herrian »), ez dugu eztabaida hori ideki nahi. Gure izpirituan gauzak argi dira eta ETAk ez ditueno bere armak itzuliko, tinko eta irmo egonen gira (El Pais egunkariko elkarrizketa, urriaren 29koa) ». Nola posible da erakunde armatu baten eskuetan uzterat Errepublikaren lurralde baten gero instituzionala, gai horri buruzko eztabaida demokratiko baten idekitzea, eta lurralde hortako hautetsi eta ordezkari sozio-profesionalek molde baketsuan eta gehiengoa lortzearen bidez gai hortaz egin duten galdeari erantzun baten ekartzea ? Manuel Valls jaunaren jarrera ezin sinetsia bezain krudela da, anti-demokratikoa eta anti-errepublikanoa ! Ainitzek beste ministro batzuren kargu-uztea galdeginen zuten hori baino guttiagorentzat !
Bizi ! sumindurik da holako nora eza ikusteaz arlo errepresiboan. Ber gauza gertatzen da gaur egun Notre Dame des Landes-en. Han gobernu sozialistak jendarmeak igortzen ditu biztanleen handik kanporatzeko eta etxe bizitzen xehatzeko gero bertan aireportu berri baten eraikitzeko, tokiko jendeen nahiaren kontra baina Ayrault Lehen Ministro Jaunaren nahien arabera. Jakinez proiektu hori ere proiektu erraldoi inposatu bat dela, behar gabekoa, eta klima uzkailketaren borrokaren ikuspundua konduan hartuz, ardura gabea !
Bizi ! kezkati da gobernu honen politikarekin. Badirudi gobernu honek herritarren eztabaida eta atentzioa nahi dituela egiazko arazoetarik (zer erantzun ekarri krisi ekonomiko, sozial eta ekologikoari arlo globalean, eta estatus bereziko lurralde elkargoaren eta bake prozesuaren arloan tokiko mailan) urrundu. Bakea, elkar bizitza eta oinarrizko askatasuna arriskuan ezartzen dituzten pausu batzu emanez.
Arrazoinaren biderat berriz etortzearen deia egiten dugu, bide baketsuen indartzeko deia, eta tokiko jendeak errespetatuz elkarrizketaren haritik doazen aterabide humanista eta demokratikoen eraikitzearen deia. Bizi !k galdegiten du Aurore Martin-en berehalako askatzea eta galdegiten du frantses eta español gobernuei molde baikorran erantzuterat Euskal Herrian borroka armatuaren gelditzeak sortu dituen esperantzei.