Bizi!-k martxoaren 25eko Bagoaz manifestaldira deia luzatzen du

Bizi!-! “Gu gira giltza” Bagoaz-en kanpaina sustengatzera deitzen ditu bere kide eta lagunak, Oier Gomez Mielgo, larriki eri dena eta Xixtor haramburu, Jakes Esnal, Ion Parot, Unai Parot, duela 27 urte kartzelaratuak direnak askatzea aldarrikatzeko, larunbat huntan martxoaren 25arekin larunbatez Baionako euskaldunen plazan iraganen den manifestazioan parte hartuz.

Bizi !-k humanista eta progresista gisa, legea denentzat aplikatu dadila eskatzen du:

  • Eri diren presoentzat zigor suspentsioen aplikazioa

  • Baldintzapeko askatasunen aplikazioa

  • Dispertsioaren bukaera

Bortxagabeko mugimendu konbentzitu gisa egiten dugu, Euskal Herrian egiazko bake iraunkor bat lortzeko xede irmoarekin.

Luhusoko ekimenak eta apirilaren 8ko gizarte zibilaren hitzorduak, armagabetzearen prosezuaren esparruan, oldar berri bat eman diote bake prozesuari! Giza eskubideen alde eta gatazkaren konponketaren alde aintzina segitzen dugu.

Gobernuek beren ardurak hartu behar dituzte gatazkaren konpobidearentzat eta honen ondorioak tratatu behar dituzte Aiete-ko konferentzian nazioarteko komunitateak hasi zuen bide orria segituz.

.