Bizi!-k EITB.com frantsesezko webgunearen hestea gaitzesten du

Bizi! Mugimendu altermundialistak EITBrentzat lan egiten duen  M4F-en erabakia gaitzesten du. Empresa horrek www.eitb.com/fr web gunea animatzen duen azken kazetariaren kanporatzea erabaki du.

Aktualitatea tratatzen duen web gune honek duela hainbat urte goraipatzekoa den lan bat egiten du Euskal Herriarentzat hain garrantzitsuak izan diren hainbat problematikari buruz. Hara nola AHT berriaren aurkako borrokari buruz, EH Lurralde Kolektibitatearen aldeko mobilizazioei buruz, bake prozesuari buruz, bai eta ere iniziatiba eta alternatiba ezberdinei buruz (Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Euskoa, Tokiko Moneta, Zaborraren atez ateko bilketa, etab.)

Klima aldaketaren gaia eta energiaren krisia ere erregularki aipatuak ziren web gune horretan, horren bidez gaur egun diren erronka garrantzitsu hauei sentsibilitate haundi eta ezohizkoa erakusten zuelarik.

Bizi !k bere sustengua ekartzen du zailtasunean den kazetariari eta bere kide eta laguntzaileak deitzen ditu beren elkartasunaren erakusterat ondoko izenpetzean parte hartuz :  http://www.avaaz.org/fr/petition/Defendons_lexistence_du_site_francophone_dEITB_en_Pays_Basque//?launch

Puba4