Bizi-k bake egileen askatzea galdegiten du!

Bizi-k barda Luhuson atxilotuak izan diren bake egileen berehalako askatzea galdegiten du.

Txetx Etcheverry, Bizi-ren sortzaileetariko eta Koordinaketako kidea, poliziak atxilotu du barda Luhuson, bertze 4 lagunekin batera, Michel Berhocoirigoin barne, ETA-ren armategiaren suntsitze ekintza bat eramaiten ari ziren bitartean.

Txetx Etcheverry-k, Michel Berhocoirigoin-ek (Euskal-Herriko Laborantza Ganbarako presidente ohia), baita Michel Tubiana-k (Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidentea), beren desmartxa zehaztu zuten prentsari luzatu zizkion gutunen bidez : “Bitartekari bezala kokatzen gira, menpekotasun loturarik ez dugun talde armatu baten eta hausnartuarazi nahi dugun Estatu baten artean. (…) Gure ardura berreskuratzea erabaki dugu, bakeari begira baliagarria dela sinesten dugulako. Horregatik, ETA-ri proposatu diogu bere armategia suntsitzearen ardura politikoa gizarte zibilari emaitea. Molde publiko eta asumituan egitea hautatu dugu, eramaiten ditugun engaiamenduak bezala. Engaiamendu hauek publikoak eta gardenak dira. Inplikazio pertsonalak, demokraziaren arrangurak, bortizkerigabearen hautuak ezaugarritzen dituzte.” (1)

 

Bizi-k demokraziarekiko eta oinarrizko libertateekiko duen atxikimendua oroitarazten du, baita Euskal-Herrian egiazko eta itzulbide gabeko bake prozesu baten aldeko jarrera. (2)

Bizi-k Frantziako eta Espainiako gobernuen immobilismoa bake prozesuan salatzen du, eta Aieteko Bakearen Konferentzia Internazionalaren gomendioak (2011ko Urrian Donostian izan zen Euskal-Herriko bake prozesuari buruzko deklarazio osoa) segi ditzaten eskatzen du.

Barda bake egileek eraman duten armategi suntsitze ekintza desmartxa bortizkerigabea, gardena eta kementsuaren ondorioa da, bake prozesu horren aitzinarazteko gisan.

Bizi-k bake egile atxilotuen berehalako askatzea galdegiten du

(1):  http://mediabask.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/349/272/original/philosophie_de_march

(2): https://bizimugi.eu/manifestation-ibon-askatu-liberez-les-prisonnier-e-s-gravement-malades