Bizi! Itzuli – Larrialdi Klimatikoa, Justizia Soziala: Iparraldearen zeharkatzea bizikletaz

Bizi! Itzuli

Larrialdi Klimatikoa –  Justizia Soziala

2009ko irailaren 25etik 27ra

Bizi! Itzuli : Irailaren 25etik 27rat antolatzen dugun gertakaria. Hots Iparraldearen zeharkatzea bizikletaz 3 egunez, Mauletik Baionarat.

[:]

Itzuliak beroketa klimatikoa borrokatzeko behar gorriaren deiadarra jotzeko helburua du, mobilizazioa ezinbestekoa dela biztanleriari zabalduz, Copenhague-n iraganen den gailurretik egiazko aterabideak hartuak izan daitezen, egoera larri honen araberakoak eta bidezkoak, batez ere biztanle pobreeneri eta munduko herri pobreeneri begira.

Garraio publikoen beste politika bat aldarrikatzeko parada izanen da ere, izan dadin kostaldean (hor baita hexagono guziari parekatuz, auto kopuru haundiena familiaka) eta BABn edo barnekaldean. Beste lurralde kudeaketa eta tokiko ekonomia baten beharra azpimarratuko dugu, tokiko elikagaien ekoizpenaren beharretik hasiz.

Gilles Lemairek, Berdeen idazkari nazional ohiak (2003-2005) et ATTAC Frantzia bulegoko Copenhague 2009 kanpainaren kudeatzaileak, ostiraleko etapan parte hartuko du.

Itzuli-mapa-eu