Bizi! Istanbulen: Desafio klimatikoari eusteko estrategia bateratuak apailatu

Bizi !-ko 2 ordezkari Istanbulen izanen dira ekainaren 24 astelenetik goiti, aste osoa iraunen duen 135 herrialdetako 500 militante klimatikoen nazio arteko bilkura den Global Power Shiftean parte hartzeko.

Istanbul - Global Power Shift

135 herrialde desberdinetatik etorri mugimendu klimatikoetako 500  aktibista eta ordezkari egun hauetan bilduak dira, ekainaren 24tik 30era Istanbulen gertatzen den « Global Power Shift » nazio arteko gailurraren karietara. Hauen artean, 2009az geroz urgentzia klimatikoa eta justizia sozialari buruz lan egiten duen Bizi euskal mugimendu altermundialista ordezkatzen duten Barth Camedescasse eta Jon Palais.

Nazio arteko mugimendu klimatikoak abian ezarririk, 350 erakundek, eta nazio arteko beste 4 mugimendu ekologisten sustenguarekin, Greenpeace, les Amis de la Terre, Avaaz eta Justizia Klimatikoaren aldeko Kanpaina Orokorra, « Global Power Shift » honek, munduko mugimendu klimatikoa zabaltzea eta nahasmendu klimatikoaren desafioari eusteko estrategia bateratuak apailatzea hartzen ditu xede.

2012, muturreko gertakari klimatikoen urtea izan da: uholdezko euriak India iparraldean eta Nigerian, Sandy ekaitz-zirimola Estatu Batuetan, Bopha tifoia Filipinetan, edo bero boladak eta oihaneko suteak Australia eta Errusian, haietariko batzuk besterik ez aipatzeko. Hego-mendebaldeak ezagutu dituen euriketa azkarrak eta hauen ondorio latzak, heldu diren hamarkadetan erregularki jasanen dugunaren aitzin gustua iz

Istanbul

an daitezke, berotegi efektuzko gasen isurketen berehalako murrziketa azkar bat ez bada plantan ezartzen. Azken 20 urte hauetan nabarmentzen diren muturreko gertakizun klimatikoen (eta haien bizitasunaren) biderkatzeak, beti eta gehiago emendatzen diren isurketa horien k

urba orokorra segituko du.

Nahasmendu klimatikoa ez da urruneko mehatxua, hemen eta orain gertatzen ari den fenomenoa da.

Global Power Shift nazio arteko elkartze hau, hainbat nazio arteko ekimen aurkeztu eta azkartzeko moldea da ere, halanola adibidez Logoklimarena ( www.logoklima.org ) edo ere Alternatiba, aldaketa klimatikoari altenatiben herrixka, Baionan urriaren 6an, 10 000 pertsona bildu beharko lituzkeen elkarretaratze handia, GIEC/KGAT-ren (Klimaren bilakaerari buruzko Gobernu arteko Adituen Taldea) 5. txostena agertu baino hamar egun berantago, erakusteko alde batetik aterabideak badaudela, baina gainera mundu hobe bat eraikitzeko balio dutela!