Bizi! elkartea eta Manu Robles-Arangiz Institutuaren Fundazioaren arteko hitzarmena

Ostegun honetan, Manu Robles-Arangiz Fundaziok eta Bizi!k ofizializatu dute elkarkidetza bat, elkarrekin antolatzeko formakuntza saioak (hitzaldiak, mintegiak, etab.).

Elkarrizketa horiek bururatu dira hitzarmen baten izenpetzearekin. Beherean klikatuz xehetasunak ikusten ahal dituzue: [:]

Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Institutua elkarteak adosten dute elkarlan hitzarmen baten finkatzea bien artean, beherean zehaztuak diren helburu, eduki eta baldintzen arabera:

1) Hitzarmenaren helburua da formakuntza altermundialista, ekologiko eta sozial baten planoaren gauzatzea urte bateko iraupenarekin.

2) Bi aldeek pentsatzen dute elkarlan hau probetxugarria izanen dela amankomunak ditugun ideia ekologista eta aurrerakoien aurrerapenarentzat.

3) Hitzarmen honek hunkitzen dituen bi entitateek beren independentzia osoa atxikitzen dute beren beste aktibitateentzat. Bestalde, hitzarmen honek askatasun osoa uzten du izenpetzaileei bakotxak bere aldetik formakuntza aktibitaten berezien antolatzea hitzarmen honek hunkitzen duten programa amankomunatik kanpo.

4) Formakuntza planoaren edukia adostasunaren bidez Iparraldeko Manu Robles-Arangiz Fundazioko taldearen eta Bizi !ren Formakuntza Lan Taldearen artean definitua izanen da

5) Formakuntza planoari lotuak diren gastuak partekatuak izanen dira bi entitateen artean bakotxaren ahalen arabera. Bizi ! elkartea bereziki arduratuko da programaren diruztatzea ahalbidetuko dituzten medioen bilatzea.

6) Amankomunak diren formakuntza horien antolaketa formakuntza planoan parte hartzen duten bi entitateen izenean egina izanen da.

7) Hitzarmen hau egina da urte baten iraupenerako. Hasiko da 2010eko irailaren 1an, eta 2011ko agorrilaren 31 amaituko. Berritzen ahalko da adierazi gabeko urteko berritzearekin salbu 3 hilabete aitzinapenarekin parte batek uko egitea erabakitzen badu. Hitzarmenaren berritzearen kasuan, bi parteek galdegiten ahalko dute hitzarmen hau osatzen dituzten klausula ezberdinen berrikustea.

Baionan egina, 2010eko uztailaren 9an