Eztabaida gaualdia «Cultures en transition» filmaren inguruan
ondoko pertsonen parte hartzearekin
Mixel Berhocoirigoin (laboraria, Euskal Herriko Laborantza Ganbara)
Marion Real (Bizi!, trantsizioa lan taldea),
Emmanuel Castagnet (Euskal Monetaren koordinaketako kidea)
Ortzirala, apirilaren 25an, arratseko 20:30tan Urruñan (Itsas Mendi zinegelan):
Guti dakigu gure janarien hornitzea zenbateraino petrolioaren menpe den. Kamioi guziak ibiltzen gelditzen balira, supermerkatuak hiruzpalau egunetan hustuko lirateke. Horrelako modelo bat, ekonomiaren tokitik lekutzean, lurraldeen gehiegizko espezializatzean, erregai fosiletan eta errepidezko garraioan oinarritzen dena, kaltegarria da gure klima, enplegu eta gizarte harremanentzat.
Halere, klima aldaketaren eta erregai fosilen urritzearen erronka bikoitza, gure lurraldeetako ekonomiaren eta giza-harremanen sendotzeko parada izaten ahal da. Gaurdanik menpekotasun hortik atera eta egiazko burujabetza baterat zuzentzea ahalezkoa da. Munduan zehar eta hemen Ipar Euskal Herrian, martxan dauden alternatibak trantsizio kultural baten lekuko indartsuak dira, gaur pairatzen ditugun janari segurtasun eskasiatik, hondamendi ekologikoetatik eta menpekotasunetatik haratagoko etorkizun bat eraikiz. Konponbideak gure esku daude, merkeak dire eta gaurdanik plantan ezartzen ahal ditugu.
Filmaren ondotik (65 minutazkoa), eztabaida bat izanen da Mixel Berhocoirigoin, Marion Real et Emmanuel Castagnetekin, Ipar Euskal Herrian trantsizio energetikoaren erronken eta martxan ezartzen ahal ditugun konponbideen inguruan.
Bizi Larrun (Bizi!-ren tokiko taldea) antolaturik
Sartzea 5€ – Langabe, ikasle eta haurrentzat 3,50€ – 10 sartzeak 38€
Xehetasunak eta izen emaiteak :
edo 06 41 11 14 16
Info gehiago: bizimugi.eu