Itzuli Alternatiba 2018-ra

7 Desafio Engaiamenduak

EDFetik ateratzen naiz, %100ean berriztagarria den tokiko elektrizitatearen hornitzaile den ENARGIAra pasatzeko (ez banaiz Ipar Euskal Herrian bizi, ENERCOOPera pasako naiz, Hego Euskal Herrian bizi banaiz, GOIENERera pasatzen naiz).

Gaur egungo energiarako bideak arazo handiak sortzen ditu ingurumen, ekonomia eta gizarte mailan: erabiltzen ditugun energia fosilek (petrolioa, gasa, ikatza) negutegi efektuko gasak sortzen dituzte eta aldaketa klimatikoa eragiteaz gain arnasten dugun airea ere kutsatzen dute. Zentral nuklearrak finkatuak diren lurraldeetan etengabeko arriskua dira eta biziraupena 1000 urtetik gorakoa duten hondakinak uzten dituzte. Egundanik, haize-errota, eguzki-panel, hidroelektrizitate edo biomasari esker energia berriztagarria ekoizten duen hornitzaile bat hauta dezakezu. Adibidez ENARGIA.

 

 

Ene aurrezkiaren parte bat erabiltzen dut, gutienez 200 €, suskripzioa hartzeko tokiko funts solidarioen kapitalean, hala nola: HERRIKOA, LURZAINDIA, KOOP 57 eta I-ENER.

Frantses bankuek, Frantziak berak baino hiru aldiz negutegi efektuko gaz gehiago isurtzen dute, nazioarte mailan egiten dituzten inbertsioengatik. Inbertsio horiek gure diruarekin egiten dituzte. Norberak segurtatu beharko luke bankuetan ezartzen duen dirua planeta babesteko erabiltzen dutela, suntsitu ordez. Horretarako, gure aurrezkiak bertako proiektuak bultzatzeko diren funts batzuetan ezar ditzakegu.

Nahi duzu:

  • Euskal Herrian enplegu sortzea sustengatu: Herrikoan inbertitu (HERRIKOAko 70 akzio = 70*2.83 €=198.1 €)
  • Euskal Herrian laborarien instalatzea lagundu: Lurzaindian inbertitu (LURZAINDIAko 200 akzio = 200 €)
  • Euskal Herrian energia berriztagarriak garatu: I-Ener-en inbertitu (I-ENERen 200 akzio= 200 €)
  • Ekonomia sozial eraldatzaile arloko tokiko proiektuen finantzaketan parte hartu: KOOP57-en kide bilaka haren kapitalari 300 €-ko ekarpena eginez

 

Ekarpen hauek, bost urteren buruan berreskura daitezke (KOOP57aren kasuan izan ezik: bertatik noiz nahi atera daitezke) eta zerga apaltzeak eragin ditzakete. Ikus horretaz arduratzen diren erakundeekin.

(Ez banaiz Euskal Herrian bizi, ene aurrezkitik 200 € bederen erabiltzera engaiatzen naiz Terre de Liens, NEF,  edo Énergie Partagée Investissement-en)

Eusko kide bilakatzen naiz eta jadanik kide banaiz Euskokarta ordainketa numerikoa egiteko kartaren erabiltzeko Eusko kontua irekitzen dut!

Erosleen, saltzaileen, enpresen eta bertako laborarien artean loturak sortuz, EUSKOa eta tokiko moneta guziek hurbileko salerospen harremanak sortzen dituzte. Ekonomia berriz herriratzea baitezpadakoa da ingurumenarentzat, merkantzien garraioa, negutegi efektuko gazen isurketa eta hauei lotuak zaizkien makurrak gutitzen baititu. Baina bertako lan merkatuarentzat ere ona da, partikularren eta profesionalen kontsumoa lurraldeko enpresetara birbideratzen baitu. Gainera, EUSKOa erabiltzearekin, enpresak beren ingurumen jarduerak hobetzera engaiatzen dira: hondakinen sailkatzera, bertako produktuak erabiltzera etab.

Ez banaiz Euskal Herrian bizi, tokiko moneta baten kide bilakatzen naiz :

lien vers la liste de toutes les monnaies locales complémentaires en France: https://e-raccourcis.org/monnaies-locales/

Ene kontaktuak etorkinez arduratzen den elkarte bati uzten dizkiot hainbat laguntza formatan ene ekarpena egiteko (aterpetzea, frantses klaseak, urraspide administratiboentzat, autozko joan-etorriak…).

Erbesteratze klimatikoak jadanik errealitate bihurtu dira, klima nahasmenduaren lehen ondorioa dira. Migrazio klimatikoak gehituko zaizkie arrazoi politiko, ekonomiko edo sozialengatik jadanik erbesteratuak diren milioika pertsonei.

Herri industrializatuek ardura handia dute migrazio horiek eragiten dituzten nahasmenduetan. Zuzenean parte hartu behar dugu migratzaile horiekiko harreran eta nazioarteko elkartasunean.

Migratzaileen egoerak anitzak dira: batzuk familiak dira, besteak Adingabeko Arrotz Bakartuak, emazteak…

Migratzaileen harreran hainbat modutan lagun dezakezu. Bakoitzak gure heinean parte har dezakegu horretan, gauza ttipiak eginez: denbora, gaitasunak, aterbea, dirua eskainiz.

Eman nahi duzun laguntzaren arabera, hauta ezazu zein elkarteri eman nahi dizkiozun zure kontaktuak :

Atherbea Bestearekin Bizi Cimade Collectif Etorkinekin Collectif SAA
Aterpetze proposamena x x x *
Urraspide administratiboetarako laguntzak x x  *
Noizbehinkako edo modu erregularreko diru-laguntza x x *
Internet bidezko finantzaketa batean parte hartzea Familia bat aterpetzea 100 emaileri esker Emaitz a egiten dut
Osasun alorreko gaitasunak x x
Frantses klaseak x x x
Informatika x
Toki aldatzeetan laguntza x x x
Proiektuetan parte hartzea: Opor solidarioak, Eguberri… x x
Ingurumenaren ezagutza (hirigune, baserri gune, Euskal Herria, paisaia eta kultura) x
Kirol aktibitateak (ibilaldi, zango-baloi, bizikleta…) x
Kultur aktibitateak (musika, antzerkia, pintura) x
Lagun giroko topaketak: ibilaldiak, bazkariak, arratsaldeko askariak, jokoak… x x
Salaketa eta elkartasun ekintzetan parte hartzea x x

Ez banaiz Euskal Herrian bizi, ene kontaktuak eremu bereko elkarteei emanen zaizkie. Hego Euskal Herrian bizi banaiz, ene kontaktuak emanen zaizkie probintzien arabera diren ber arloko elkarteei.

Ene lurraldean den elikaduraren alorreko herritar banaketa-zirkuito laburretarik batean sartzerat engaiatzen naiz.

 

Ene elikadurari dagokionez (barazki, fruitu, arroltze, haragi, arrain…), jakin laborantza eta arrantza industrialek, hazkuntza intentsiboak gehienetan pestizidak erabiltzen dituztela, bai eta onkailuak, produktu fitosanitarioak ere. Metodo horiek laborantza ekoizpena deshumanizatzen dute eta izadiaren zikloetatik deskonektatzen (abere gaizki tratatze, lurrik gabeko hazkuntza, monokultura…). Biziki mekanizatua da eta energia fosil anitz erabiltzen ditu. Laborantza industrialak ez du axolarik lurraldearen eta bertako biztanleen geroaz.

Alderantziz, tokiko laborantza jasangarriak edo biologikoak zaintzen du ingurumena, gure lurren, uraren kalitatea, gure osasuna.

Tokiko zirkuito laburrari esker, ararteko eta garraio franko saihesten dira; ondorioz, distantzia handiko inportazioen eragin ekologikoa murrizten da. Laborari eta beren kontsumoaren eragile diren hiritarrak lurralde guzian antolatzen dira saltegi handien sistemari alternatiba atzemateko. Eredu kooperatibo eta parte-hartzailea erabiltzen dute.

Zoaz zure herri edo auzoko biztanleengana: sortu dute edo sortzen ari dira taldeak, bestela kontsumitzeko xedez, prezio onargarri eta zuzenetan.

3 sistema bizikide dira :

–  Herritar erosketa taldea: astean behin edo bitan, tokiko ekoizpen biologikoen banatzeko. –  Saltegi-partehartzailea: tokiko ekoizpen biologikoekin elikagaiak izan edo ez. Kide bakoitza ber heinean jabe da eta bere denboratik 2 edo 3 oren eman behar du hilabetero saltegia ibilarazteko.

AMAP /LheME Laborantza Herrikoa Mantentzeko Elkartea: aitzinetik finkatuak diren kopuruetan tokikoak edo biologikoak diren ekoizpenak banatzeko sareak. Epe zehatz batean eta kopuru definitu batzutan kontratu bidez. engaiatzen zara, laborari bat edo batzurekin.

Hauta behereko estekan zerrendatuak diren hainbat «herritar sare labur» en artean gehien komeni zaizuna et zure etxetik hurbilen dena.

Klika hemen zure desafio/engaiamendua hautatzeko zure lurraldeko sare laburrean

ene kontaktuak uzten ditut, baratzeko edo etxeko konpostagailua eskuratzeko edo ene bizitegi eraikinean konpostatze kolektibo bat lortzeko

 

Ene hondakinak sailkatzen ditudalarik, biodegradagarria den guzia konpost ontzi batean ezartzen dut.

Horrela lortua den konposta, kalitatezko lurbeltza da, urririk eta lurraren aktibitate biologikoa hobetzen du, eta mikro-organismoen garatzea laguntzen du; hauek dituzte finkatzen landareentzako elementuak, kaltegarriak diren organismoen garapena mugatzen dute, landareen defentsa naturalak indartzen dituzte eta landareen erro sistemaren garapena hobetzen dute.

Konpostatzen ahal diren hondakinek zikin-ontziaren % 30 betetzen dute. Horrela, konpostatzeak ahalbidetzen dut tratatzeko eta garraiatzeko diren hondakinen murrizketa.

Tona bat hondakin lurperaturen garraioak (biltzetik kanpo) eta tratamenduak 138 € gostatzen du (zergarik gabe), aldiz bakoitzak sukaldeko hondakinak konpostatzeak, konpostagailuaren prezioa bakarrik balio du (hots norbanakoentzat 10 €, eta zizareekin ari den konpostagailuarentzat 20 €).

Etxe bakar batean, edo apartamendu batean bizi bazara, baratzearekin edo ez, hainbat aterabide dituzu: zure baratzean ezartzeko konpostagailuak, zure bizitegi eraikinaren beherean ezartzeko konpostagailu kolektiboak, edo baratzerik gabeko apartamenduentzat zizareekin ari diren konpostagailuak.

Bil Ta Garbik, Euskal Hirigune Elkargoarekin eta Biarnoko Herri Elkargoarekin partaidetzan, proposatzen ditu aukera horiek eta horien plantan ezartzeko jarraipena eskaintzen. Konpostatzea, denen ahalmenean da.

 

“Publizitatea Geldi”, 2 pegatina eskuratzen ditut, bata ene gutun-ontziarentzat eta bestea beste norbaiti eskaintzeko.

 

Urtero, ia milioi bat tona iragarki orri botatzen da zikin-ontzietara. Frantses Estatuan 2016an, paperen arloan % 55 bakarrik birziklatua izan da egiazki. Kontsumitzaileak publizitatea pagatzen du eta zerga ordaintzaleak haren desagertzea (etxe hondakinen bilketa zergaren bidez) ordaintzen du. Horrez gain, publizitateak behar gabeko kontsumoa sustatzen du. Jestu sinple batek, xahutze horren eta gain-kontsumoari buruzko lasterketa gelditzen laguntzen du. “Publizitatea Geldi” pegatina ezarriz gure gutun-ontzian, urtero, etxeka 40 kg hondakin saihesten ditugu bataz beste. “Publizitatea Geldi” zure etxean jada baldin baduzu, proposatzen ahal diezu pegatina zure lagun batzuei, zure elkarteen etxekoei, lanekoei, etab. 1000 pertsonak desafio hori hautatuz gero, 40 000 kg hondakin dira saihestuko, 200 000 kg 5 000 pertsonak hautatzen badute eta 400 000 kg 10 000 pertsonak hautu hori eginez gero. Ondorioz, elkarrekin itsats dezagun gure pegatina!

 

Milaka bagara aldatzen, dena aldatzen du!