Baionako bestak egin Bizi!-rekin!

Zatozte Bizi!-ren topatzerat egunez eta gauez Txiriboga ostaturat Baiona ttipian 25 Cordeliers karrikan: besta garaian ere, ahal bezain bat toikiko edo bidezko ekoizpenak izanen dira, Baso berriak eta lepokoak.
-> Kontzertuak arratsalde guziz 17:30etatik goiti
-> LIgande eguerditan, hitzordua 12:00tan argazki erraldoi eta “mundiala”rentzat, 10-10-10 egunarat deitzeko (argazkia 350.org sarean zabaldua izanen da). Ondotik, 13:00tan mutxikoak.

Egun guziz, parte har ezazue Bizi!-ren kanpainan:
afitxen kolaketa, pegatinen eta eskuorrien banatzea… hitzordua goiz guziz 9ak eterditan Bizi!-ren lokalean, 22 Cordeliers karrikan.

Baiona hiri erdian bizi zirezte?
Ezar ezazkizue “Planète en danger ! Mobiliza gaitezen !” afitxak leihoetan baionako besten 5 egunetan !!!
(Afitxak berreskuratzen ahal dira egun guziz Manu Robles-Arangiz Fundazioan, 20 Cordeliers karrikan Baiona ttipian.)

Eta bixtan dena, besta egizue zuen baso berriarekin, baso berrerabilgarria!