BAB hiribidea txirrindulei debekatua: desobedientziarako deia!

Bizik BAB hiribidean bizikletei emana zaien debekuari desobeditzeko deia luzatzen du. Igandean, abenduaren 8an Txirrindiraultza bat antolatua da, klimaren nazioarteko egunaren karietara. Hitzordua finkatua da Baionako Herriko Etxearen aitzinean, 10:30ean.

BAB hiribidean  abiadura 50 km/h-eko abiadurara mugatua izan denetik geroz, bertan bizikletez ibiltzea debekatua. Debekatze hau, mugikortasun eztiei toki gehiago egin behar diegun testu inguru honetan, zentzugabekeria da. Egunerokotasunean txirrindula egiten dutenek, horren bidez kutsadurarik gabeko toki aldaketak antolatuz, beren kontrako 35€ isuna biltzeko arriskua badute. Injustizia horren kontra protestatzeko eta bide horretan antolaketak eginak izan daitezen galdatzeko, Bizik desobedientzia zibileko ekintza handi batera deitzen du igandean, abenduaren 8an, nazioarteko klimaren egunaren karietara. Horren helburua izanen da BAB hiribide osoa erabiltzea, bertan bizikleta bide segurtatu batzuren aldarrikatzeko. Abiatzea, bizikletez 10:30ean aitzin ikusia da Baionako Herriko Etxe aitzinean. Bizik txirrindularien segurtasunaren edo kutsaduraren gaiari sentsibilizatuak diren elkarte eta mugimendu guziak gomitatzen ditu mobilizazio honekin bat egitera.

BAB hiribidea, hirigunearen bide nagusi garrantzitsu bat da. Aturri eta Biarritzeko aireportuaren artean 7 kilometrokoa da. Xahala da eta itzulingururik gabekoa, egunerokoan txirrindulaz ari direnak amesteko gisakoa. Bide nagusi horren inguruan etxe bizitzek dentsifikazio bat ezagutu dute, ondorioz araberako erabiltzaile kopuru emendaketa itxoiten ahal da. Autoritateek mugikortasun eztiei buruz joan nahi duten herritarrak etsiarazi nahi dituzte, azken hauek, autoari bakarrik erreserbatuak diren bideetaz inguratuz.  

Denek Pariseko akordiotik ateratzeko Trump-ek hartu  erabakia kritikatzen dute, baina BAB hiribidearen ez egokitzea preseski ber logikan kokatzen da, hots statu quo eta klma aldaketaren ukatzearenan.  Larrialdi klimatikoaren aitzinean, autoaren tokia mugatu behar da. Berotegi efektuko gasen emisioen laurdena garraioari lotua da! Horrez gain, hiriaren erdialdean autoen kontzentrazioak kutsadura sortzen du eta horrek osagarri publikoarengan ondorio garrantzitsuak ditu. Mugikortasunaren ardura duten autoritateen lehentasuna hiri barnean autoendako bideak garraio eztiei egokituak diren bideetan kanbiatzea izan behar da.

Txirrindiraultzan izena emaiteko eta haren antolaketa ahal bezain ongi kausitzeko, milesker jarraian den izen emaite fitxa osatzeaz : https://forms.gle/Fjt8sdCccEhXfUUp6