AZPIMARRATZEKOA 🔎 Lur kontsumoa gelditu eta etorkizuna ez kontsumitu

Bioaniztasunaren higaduraren arrazoi nagusia den lurraren artifizializazioa gelditu behar da bizidunen habitatak babesteko. Lurra bizirik atxikitzeak, gainera, ur zurrupitak eraginiko uholde arriskua murriztea ahalbidetzen du, klima-aldaketa mugatzen eta karbonoa harrapatzen: 190 eta 290 tCO2-ren isurpena eragiten du hiri-hedapen hektarea batek.

Azkenik, betoiztatzeak gure elikadura burujabetza mehatxatzen du. 24.000 ha lur desagertzen dira urtero Frantziako Estatuan, edo kasik 5 futbol zelai orduko! Ipar Euskal Herrian, 10 urtez 130 ha lur kontsumitu dira urtero. Ekologia-arazoak eta laborantzakoak hirigintza-arazoekin uztartzeko, Frantziak erabaki du “Zero Artifizializazio Garbia” (ZAG) helburu izatea 2050eko, anartean 2021 eta 2031 artean lur-kontsumoa erdira murriztuz aitzineko hamarkadari konparatuz.

Helburua hiriak dentsifikatuz, industria gune alfer utziak birgaituz eta zenbait lur birnaturalizatuz lor daiteke.Gutiago hedatua den herri batek garraio-denborak eta kostuak murrizten ditu, energia-fakturak mugatzen; gainera, bere gastu publikoa murrizten du, mantentzekoak  dituen sareak ttipituz eta ekipamenduak optimizatuz.Asmoen lurralderatzea aitzinikusten da, hau da, lur-artifizializazio-erritmoaren modulazioa, iraganeko ahaleginen eta lurraldearen orekaren arabera, bereziki haren sarearen eta haren zentraltasunen arabera. Kostaldeak asko eraiki du iraganean eta Ipar Euskal Herriaren erresilientziak oreka berria eskatzen du kostalde saturatuaren eta gainbehera demografikoan den Zuberoaren artean. ZAG-a, beraz, Ipar Euskal Herriarentzat tresna solidarioa ere bihur daiteke,borondate politikoa baldin bada.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.