LOM legeak baieztatzen du autoarekiko mugikortasun alternatibo baten ukaiteko eskubidea, ez dena hiriguneei mugatua; ingurumenaren kodeko L228-3 artikuluaren bidez honela zehazten du:
«Hiriguneetarik kanpo egiten edo ber-antolatzen diren bideen obren karietara, autobide eta errepide lasterretarik kanpo, bide obren kudeatzaileak behar du baloratu, mugikortasunaren antolaketaren ardura dutenekin, bizikleta bide edo antolaketa baten egiteko beharra, bai eta horren gauzagarritasun tekniko eta finantziarioa. […] Beharra egiaztatua balitz, bizikletentzat antolaketa edo bide bat egiten da, salbu teknikoki edo finantza ikuspundutik ezinezkoa bada. Antolaketa horiek jadanik konduan hartuak direlarik Estatu edo Eskualde mailako plano edo eskema batean, beharra frogatutzat kontsideratua da.»
Alta Eskualdeak landu du Bizikleta bideen Eskualde Eskema Departamenduak tokiko mailan deklinatu duena Bizikleta Plan batekin. Hunkiak diren ibilbideek behar dute baldintza agiri bati erantzun besteak beste “bizikletariek behar dute segurtasun maila biziki handi bat ukan, bereziki motordun ibilgailuekiko” eta bide berdeek beharko dute eskemaren gehiengoena osatu. Bide berdeak, antolaketa bereziak dira, ibilbide berezituan, motor gabeko toki aldaketei (oinezko, bizikletazko, roller-en bidezko, mugikortasun mugatua duten pertsonendako, eta batzutan zaldizkoendako) erreserbatuak direnak. Beren helburua da, motorrezko ibilmoldeen alternatiben erabiltzeko arrasta handienaren kentzea: hots segurtasun eskasaren sentimendua kentzea. Molde alternatiboen erabilpena handitzen da, antolaketen kopurua handitzen den arau, eta oraino gehiago bide berdeak direlarik antolatuak.
Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: