Larunbat honetan, azaroaren 30ean, COP25aren irekitzearen bezperan, 23 ekintzailek, San-Leon biribilgunetik goiti Maréchal Soult ibilbidera zoan eta kendua izan zen autobus/bizikleta bidea berriz ezarri dute. Elkarteko kideek zolako estaldura laranja bat, hasieran bertan zen autobus bideari erreferentzia egiten ziona, eta bide gaineko autobus/bizikleta markak tindatu dituzte. Bizik! horrela nahi zuen gaitzetsi larrialdi klimatikoaren testu inguruan egiten den atzerakada,Historiaren zentzuaren kontra doalako. Ez gira autobusendako bide propioen kentzeko garaian, eta alderantziz, ahal bezainbat bide propio gehitzeko garaia da. Alabainan, tokiko berotegiko efektuzko gasen emisioak behar dira fite eta masiboki ttipitu. Alta, bidezko garraioa BAB-an diren emisioen lehen iturria da.
San Leon eta Fnac-aren artean gune propioan zen bide hau kendua izan zen 2016ko azaroan Tram Bus-aren obren denboran zirkulazioaren arintasuna handitzeko. Obrak 2019ko udatik geroz bururatuak dira eta bide hau ez da oraino itzulia izan autobus eta bizikletei.
COP25aren bezperan, Bizi!k gertakaria ospatzen du. Planetaren mailan, munduko herrietako buruzagiek zailtasunak dituztelarik neurri anbiziotsuen hartzeko, gure tokiko hautetsiak behar ditugu deitu beren esku diren tresna guzien erabiltzerat. “Gure haurrak babes ditzagun arrisku klimatikotik, gure bizi kalitatea hobetu dezagun, eta gure herriak eredugarri bilakaraz ditzagun besteentzat!” erran du elkartearen bozeramailea den Marion Pichery-k.
Bizi!k «dena autoz»ari lehen bai lehen eta masiboki alternatiben garatzeko presioaren atxikitzerat deitzen du. Datorren asteburuan, COP25aren erdian, elkarteak, bere kide eta laguntzaileak, bizikletaren aldeko mobilizazioetan parte hartzerat deitzen ditu:
- Larunbatean, abenduaren 7an 10:30etik 12:30era: Txirrind’ola-k Espiritu Sainduko zubian estreinatuko du bizikleta bide bat.
- Igandean, abenduaren 8an, klimaren aldeko nazioarteko eguna: hitzordua 10:30ean Baionako Herriko Etxean bizikletez kolektiboki, familian eta besta giroan gaur egun bizikletei debekatua den BAB ibilbidearen zeharkatzea egiteko.