Autoa bizikleta edo ibiltzea baino erakargarriagoa aglomerazioan? Aurreiritzia!

Zergatik on eginen digun pedalatzeak eta/edo iblitzeak: 

Airearen kutsadura ez baita sekulan hain apala izan, txorien entzuteak on egiten digu,

Osasunerako on baita, joan-etorrien bidez formaren atxikitzeak on egiten digu, 

Estatuak 50€ ematen baitizko norbanako bakoitzari bere bizikletaren konpontzeko, ekonomien egiteak on egiten digu, 

Bizikletaz gure auzoak urrundik gurutzatzen baititugu, momento hauetan, distantzien atxikitzeak on egiten digu, 

Ororen buru ez baita autoz ibiltzea baino luzeago, auto-metaketetatik ateratzeak on egiten digu, 
Behin behineko hainbat  bizikleta-bide plantan emanen baitira datozen asteetan, horretaz baliatzeak on egiten digu,

Nahiz eta ezantza ez zaigun sekulan hain guti gostatu, ezantzategitik ez pasatzeak on egiten baitigu, 

Euri erauntsi ederren artean, lehen aterialdian bizikletaz aritzeak, on egiten baitigu, 

Bizikletaz ongi ibiltzen ikasteko paradak badirelako, konfiantzan sentitzeak on egiten digu,

Enplegatzaile batek 400€ arte urtean parte hartzen ahal baitu, “mugikortasun iraunkorrrarendako” laguntza horrek on egiten digu!

BAB zabalean, bizikletaz egin ibilbideen denboraren mapa (Baiona · Angelu · Biarritz · Arbona · Arrangoitze · Basusarri · Bidarte · Bokale · Mugerre · Hiriburu · Tarnose).

Hemen deskargatu

Baionan, oinezko ibilbideen denboraren mapa:

Hemen deskargatu

Laster paperean euskarri bat izanen da bi kartetarako. Paperezko euskarria eskuragarri egongo da esperientziei buruzko iruzkinak dituen bigarren edizioan.

Dokumentu horiek hobetzen laguntzeko (oharra, aldatu beharreko ibilbide-denbora…) edo taldean auto guztiez bestelako konpromisoak hartzeko: contact.atv@bizimugi.eu