Author's posts
Oct 11 2022
TIRRIT 👎 Angelu
Angeluko auzapezak, Claude Olive Jaunak, Brindos etorbidea berritzeko asmoa du – Espainiako etorbidearen eta Belay parkeko pasealekuaren artean-, aparkalekuak gehituz, ez haatik bizikleta bide bat eraikiz. Proiektu hau lege (CE L.228-2 artikulua) hauste bat da, eta hirigintza dokumentuekin eta mugikortasun aktiboak (mozturarik gabekoak, segurak eta adin guzietako angeluarrentzat egokituak diren antolaketak) sustatzeko harturiko engaiamendu publikoekinarras …
Oct 11 2022
BAZINAKIEN?
Hautetsiek beren agintaldia gauzatzeko formakuntzarako eskubidea badute. Tokiko hautetsiek eskumen anitz gauzatzeko beharra dutenez eta aitzinekorik gabeko konplexutasuneko erronkei buru egin behar dutenez, gero eta ahots gehiago altxatzen dira formakuntza hau eraginkorra eta egungo erronka ekologikoetara egokitua izan dadila galdatzeko. Edozein hautetsik formakuntzarako diru-laguntzak bere kolektibitateari galda diezazkioke: Herriko Etxeari edo Herriarteko Lankidetzarako Erakunde …
Oct 11 2022
AZPIMARRATZEKOA 🔎 Klima Planak nola laguntzen ahal dituen Herriko Etxeak ekiten
Ez da errex auzapez bezala norberaren Herriko Etxean metamorfosi ekologikoari nola hasiera eman jakitea! Euskal Elkargoak bere Klima Planaren hainbat ekintzaren bidez Herriko Etxeen sustengatzeko eta laguntzeko engaiamendua hartzen du. Hona zenbait adibide: Fuel-olio eta gas kontsumoa (eta haiei loturiko fakturak) murrizteko, Euskal Elkargoak nahiantak diren Herriko Etxeentzat berotasun-sareak garatzeko bideragarritasun-azterketak egin ditzake. Euskal Elkargoak …
Oct 11 2022
EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 Lurraldearen egoera oraino lausoa da.
Climataction plataformak Euskal Elkargoaren klimaren arloko urratsen gardentasuna bermatzen du. Bertan atzemaiten dira 2030. urtearentzat finkatu helburuak eta 2019ko aitzinatzeak zertan ziren. Datu hauek ez dira gaur egunduak izan baina Klima Planaren aitzinatze mailari buruz komunikazioa aitzin ikusia da udazken honetarako. Anartean, 2021eko garapen jasangarriaren txostenean seinale batzu agertzen dira. Euskal Elkargoa trantsizio ekologikoarekin engaiatua …
Oct 11 2022
BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Dominique IRIGARAY – Zato gurekin!
Zerk animatu zaitu begirale ekologikoa bilakatzera? Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko pario zehatz hori bide ona dela pentsatzeak, arazoekin eta haiei erantzuteko egiten denarekin kontaktuan egonez, ene burua trebatzeko eta gure planeta ederrean modu iraunkorrean bizitzeko molde indibidual eta kolektiboa hausnartzeko. Zer egiten duzu Begirale gisa? Hautetsiekin junta egiten dut etapako puntua egiteko unean, …
Sep 24 2022
Digitalaren eragina planetan: Biziren agiria
Hainbat hilabetez eraman hausnarketaren ondorioz, Biziren Digitala lantaldeak, digitalak, planetan eta bere kliman dituen eragin kaltegarriei buruzko txosten zehatz hau plazaratzen du.Lan hori oinarrizkoa izanen da herritarrak sentsibilizatzeko, alternatibak proposatzeko eta oraindik ere beroketa klimatikoaren kausa gisa guti ezagutua den digitalaren salatzeko geroan eginen diren ekintzentzat. arraian agiri orokor hori laburbiltzen duen infografia atzemanen duzue. …
Sep 14 2022
Bizikutzu 42 – 2022ko iraila
Esperantza ez da nehoiz turrustan isuri, beti jalgi da. Terkel Studs Editoriala Eta Basajauna gaur iratzartzen balitz, oihu eginen luke gure abisatzeko mehatxatzen gaituzten ekaitzetaz, sute suntsitzaileetaz, hemen falta den eta planetaren beste aldean jendea hiltzen duen uraz, janari eskasiaz … Baina behin eta berriz errepikatzen diren hondamendi horien ezagutzean, jendarteak indarra berreskura dezake etorkizun …
Sep 08 2022
Hautetsiendako formakuntza Tokiko ekonomiaren alde ekin euskoaren garapenari esker
Jaun, Andere agurgarriak, Ondasun komunaren bermatzaile eta lurraldeen garapenean eragile garrantzitsu diren tokiko hautetsiek funtsezko zeregina dute lurraldeen garapen proiektu eta trantsizio ekologiko, ekonomiko eta sozialen abiaraztean, garapenean eta iraunkortzean. Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeetako edo Elkargoko hautetsi gisa, auzapez, axuant edo Euskal Elkargoko batzorde bateko kide gisa dituzun funtzioen bitartez, Bihar Institutuak eta Bizik …
Jul 05 2022
Bizikutzu 41 – 2022ko Uztaila
“Greenwashing-a klimaren ukatze berria da” Laurence Tubiana Editoriala Aspalditik ezagutzen dugu greenwashing printzipioa, beren komunikazio estrategian marka handiei aplikatzen zaien heinean batez ere. Praktika higuingarria zen jadanik, eta oraino gehiago politikan sartzen denean. Txioak analisi sakonak baino entzungarriagoak direnean, eta hitz onek obratzeei lotzea dispentzatzen dutenean. Kolore bakarreko Diputatu Biltzarraren bukaerak, beharbada, parlamentariei, azkenean larrialdi …
Jun 15 2022
Bizikleta bideak denetan… legea errespetatua izan bazen!
LAURE legeak (Loi sur l’Air et l’Utilisation Rationnelle de l’Énergie / Airea eta Energiaren erabilpen arrazionalari buruzko legeak) bere 25 urteak ospatu ditu. Bere 20. artikuluaren bidez, bideen sortze edo arraberritzeen karietara, bizikleta bideen obratzeko betebeharra plantan eman du. Azken mende laurdenean, lege hori betearazia izan bazen, bideen kudeatzaile guziek (Herriko Etxeek, Elkargoek edo Departamenduek) …