Author's posts
Jan 19 2010
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lehendakaria den Michel Berhocohirigoin laborariak emandako hitzaldi publikoa
Laborantza Ganbararen azken 5 urteko lana konkretua eta azken 5 urteko Gobernuaren erasoak eta izaera. Asteazken huntan, urtarrilaren 20an, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan 18:00tan (19:30ak arte, Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20an), Bizi!k antolaturik.
Jan 11 2010
Mathieu Dorayren mintzaldi kinkia azaroaren 21an Hazparnen
Mathieu Doray Part I / Conférence gesticulée envoyé par pixso. – Vidéos des dernières découvertes scientifiques. Mathieu Doray Part II / Conférence gesticulée envoyé par pixso. – Vidéos des dernières découvertes scientifiques. Mathieu Doray Part III / Conférence gesticulée envoyé par pixso. – Vidéos des dernières découvertes scientifiques.
Jan 08 2010
Bilana-bilkurak eskualdeka
Kopenhage 2009 kanpainaren egutegi kargatuaren ondotik, Bizik bere sortzetik ereman ekintzen bilana egiteko garaia etorria zauku. Bilana-bilkurak eskualdeka antolatuak dira eztabaida errexteko gisan. Bilkura horiek Biziri interesatzen diren pertsona orori idekiak dira, ez da bortxaz kide izan behar. Horra hitzordu desberdinak : Xiberoa : urtarrilaren 15a ostirala “centre multiservice” gelan Maulen 20:30tan. Xehetasunak : Gilen …
Jan 07 2010
Larrialdi ekologikoa! Justizia soziala! Bizi, CGT eta CADE elkartzen dira SNCFko zuzendaritzak antolatzen duen merkantzia-garraioen hondatzea salatzeko
hemen klika ezazu afitxa kargatzeko Ostegun hontan urtarrilaren 7an, CGT, Bizi eta CADE (ingurumenaren babesarendako elkarteen komitea) egituren ordezkari batzuek prentsaurreko baten bidez mobilizazio kanpaina bat iragarri dute SNCFko zuzendaritzak antolatzen duen merkantzia-garraioen (treinez garraiatzen den merkantzia) hondatzearen kontra. Bagoi isolatuen baztertze programatuak iparraldeko merkantzia-garraio zerbitzuetan 65 lanpostuen galdera ekarriko du 160 postuen gain. Frantzia …
Dec 24 2009
Bizi!k segitzen du!
Asteazken hontan abenduaren 23an iragan den Biltzar Orokorrak, Kopenhageko gailurretik landa mugimenduak segitu behar duela erabaki du. Bizi ! mugimendu iraunkor bat bilakatzen da beraz eta eztabaida denboraldi bat idekitzen du. 50 militanteek eztabaida metodologia, lan egutegia eta heldu diren hilabeteendako behin-behineko ibilmoldea adostu dute. Hau da, apirila hastapeneko Bizi!ren oinarri berriak zehaztu behar direla …
Dec 23 2009
Bizi!-ren “Kopenhage barnetik” astearte hontan abenduaren 22an Atalanten iragan den gaualdiaren arrakasta
140 pertsona hurbildu dira Bizi!-ren 20 militanteen Kopenhagerateko igaitearen argazki erakusketarat, Pixso elkarteak egin “Kopenhagerat abian” filma laburraren ikusterat, “The Age of Stupid” filmaren ikusterat eta Bizi!-ren militanteenkin bilanaz eta Kopenhagetik landako etorkizunaz mintzatzerat. Bizi!-ren geroa asteazken hontan abenduaren 23an erabakiko da, Manu Robles-Arangiz Fundazioan (20, Cordeliers karrika Baiona ttipian) 19:00etatik 21:00etarat iraganen den Biltzar …
Dec 22 2009
Kopenhage 2009 : Herriek beren erabakitzaileak norabidez aldarazi behar dituzte!
Porrota argia da : Duela bi urte Kopenhageko COP 15ari finkatua izan zitzaion helburua, 2012ko ondarrean bukatuko den Kyotoko protokoloari segida bat emaitea zen, bidezkoa, bortxagarria eta ausarta izan behar zuen akordio baten lortzeko. Horren ordez, dugun hitzarmenak ez du arduradunik, berotegi efektu gasen murrizketa lortzeko ez du ebaluatzen ahal diren helburu zenbaturik. Hortan egoiten …