Author's posts
Jul 04 2016
Bisita gidatua : Patxoki
Bizi! egituran, herritar mugimendu bizitore ororen egituraren gisara, erakundearen hezurdura bera osatzen duten lekuak eta aktibitateak badaude. Patxoki haietakoa da. Baiona Ttipiaren bihotzean, hainbeste militante aterpetu dituen leku hain historikoa eremu premiatsua da Bizi!-k bere jarduerak eraman ditzan, edo ekintzak burutzeko… Kasu horretan erabil daitekeen metro karratu oro banderolak, pankartak edo manifarako edozoin materiala egiteko …
Jul 04 2016
Egin dugu: 49,3 km bizikletaz
Jakinez argi dela gobernua tematzen ari dela lan legearen kontra errefusa erakusten duen herritarren botza ez konduan hartzeko, eta ikusiz El Khomri etabarrek nahi dutela beren testoa legebiltzarrean 49.3 artikulua lagun inposatu, Bizi!k ahal bezain bat indar biltzen ditu PS alderdiko 2 diputatuen hunkitzeko, hain xuxen ere Capdevielle eta Alaux andereak. Helburua da bi diputatu …
Jul 04 2016
Udako hitzorduak
Behar gabeko proiektu erraldoi eta inposatuen kontrako 6.nazioarteko foroa: 2016eko uztailaren 15etik 17ra. Festival Emmaüs Lescar-Pau Festibalaren 9.edizioa: uztailaren 26 eta 27an Baionako Bestak: 2016eko uztailaren 27tik 31ra « Espère » klima akanpalekua agorrilaren 5etik 15era, Lot-et-Garonne-en SOL mugimenduaren asteburua Baionan : irailaren 8tik 10era Koordinaketa Asteburua : Irailaren 30etik, urriaren 2ra
May 10 2016
Fesseinhem-en nuklearraren kontrako hitzartzea: Txetx Etcheverry-ren kontra prozedura bat idekia!
Txetx Etcheverry, Bizi! Euskal mugimendu altermundialistako militantea, entzuna izan da astearte honetan, maiatzaren 10ean, goizeko 10:00etan Baionako polizia-etxean. Bertan ikasi du Baionako Prokuradoreak 2016ko martxoaren 22an ideki zuela prozedura bat bere kontra “Fesseeinhem-en, 2015eko uztailaren 20an, deklaraziorik egin gabe manifestaldi bat bide publikoan antolatzeagatik eta bide publikoan ibilgailuen zirkulazioari trabak ezartzeagatik”. Txetx Etcheverry-ri leporatzen zaion …
May 09 2016
Hitzorduak
– Maiatzaren 13tik 16ra: Ende Gelände ekintza Alemanian, erregai fosilen kontra – Uztailaren 15etik 17ra: Proiektu Handi Inposatu eta Ez Beharrezkoen kontrako nazioarteko foroa, Baionan – Uztailaren 26an eta 27an, Emmaüs Lescar-Paueko Festibalaren 9. edizioa, “lurraren kontserbatzea eta begiratzea” gaiaren inguruan Talde desberdinen topaketak: – Auzolan taldea: maiatzaren 17an, asteartearekin, 19:00etan, MRA Fundazioan – Kontsumo …
May 09 2016
Sar Hitza
Hor, « Nuits Debout / Gauak xutik »-ak antolatzen ari dira lurraldean zehar, herritar eztabaidei abiaraztea emaiteko, langile GUZIAK kezkatuak direlarik, zuzen den bezala, biharraz, eta amorratu zonbaitzuk aldarrikapenak ondotik hedabideetan hedatzen den bortizkeriaren tintaz tatxatzen jarraitzen dituzte, horren bidez iratzartzen ahal litaizken konzientziak saihestuz. Hemen, militante ekintzalariek dena eman dute entzunak izaiteko petrolio arloko enpresetarik, aberats …
May 09 2016
Egin dugu: Maiatzaren Lehena, aberatsa, izigarri aberatsa!
“Ban-ka-riekin, el-kar-ta-su-na !” “Fun-tzio-nario gu-ttio, mi-lio-nario gehi-o !” Jende haundia, aberatsa, izigarri aberatsa lema horien oihuka errepikatzeko, xanpaña basoa eskuan. Karriketan topatu dira, langileriaren egun sakratuan, François Hollande-ek eskaintzen dien sostenguaren eta egunero haien aberastasunaren haunditzearen eskertzeko. El Khomri legeaz izigarri kontent dira, finantza arloan parada ederrak eskaintzen dizkie, edozoin baldintzatan ustiatzen ahal diren eta …
May 09 2016
Bizi!ren bisita gidatua: Ekintza taldea
Ekintza taldeak hamabost bat kide ditu, Bizi!ren ekintzak pentsatzen eta prestatzen ditu: «brainstormings » edo kaskopeko ekaitzetarik, ideien agerrarazteko, prestaketa logistikora, prentsa agirien idazte eta «debrieffing» hots, ekintza ondoko bilanetarik pasatuz. Ekintzek ahalbidetzen dute kanpaina bati argi gehiago emaitea, erabaki hartzaileei dei eginez, ekintza eta proiektu klimatizidoak gaitzetsiz, edo gaur egun den sistemari alternatiba ekologiko eta …
May 09 2016
Kanpoko berri: Paueko Kontra-Gailur ez bortitza: konbentzimenduaren indarra segurtasun indarraren kontra
Estatuak aldaketa klimatikoa + 2°C-tik petik atxikitzerat engaiatzen zituen COP21a akordio izenpetuaren tinta oraino fresko zelarik, Pauen MCEDD itsaspeko petrolioaren gailurra antolatua zen. Apirilaren 5etik 7ra, Beaumont Jauregian hitzordua finkatu zuten petrolioaren munduko enpresa haundienek beren arazoetaz arizaiteko: nola gero eta sakonago zilatu ozeanoetan bertatik gero eta gehiago ustiatzeko… gero eta gastu ttipienean. Ez zen …