Francisco Ordas

Author's posts

Zure herriaren begirale ekologiko bilaka zaitez!

Carte sentinelles Hitza Hitza

2020ko herri eta elkargoko hauteskundeen karietara, Ipar Euskal Herriko biztalegoaren %62a ordezkatzen duten 46 herri, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde lan egiten engaiatu ziren. Hitza Hitz batzordeak segurtatu behar du beraz hitz hauek egiazki ekintzak segitzen dituztela.  Baina Hitza Hitz batzordeak 2.000 biztanle baino gehiago dituzten 10 Herriko Etxek egiten dituzten ekintzen jarraipena egiten du (3 …

Continue reading

Bizikutzu 32 – 2021ko urtarrila

“Askatasuna – Berdintasuna – Haurridetasuna“ Errepublikaren lema Editoa: Frantziako Errepublikaren lema Askatasuna – Berdintasuna – Haurridetasuna… Ideia ederrak dira. Hiru hitz horiek gehiengo zabala bereganatzen ahal zuen promesa osatzen zuten. Baina, kontzeptu guziak bezala, itxuraz aurrerakoiak direnak ere bide zuzenetik aldaraziak izan daitezke, duda-mudazko ideologia batzuen probetxura. Aktualitateak egunero erakusten digun gauza da Horren froga …

Continue reading

Herritar-desobedientzia ekintza Biarritzen: gure oharrak Maider Arosteguy-ren erantzunari

Maider Arosteguy auzapezari legea errespeta dezan eskatzeko, arraberritua izaiten ari den Kennedy etorbidean bizikletentzat legez beharrezkoak diren bizikletendako antolaketak eginez, Biarritzen egin dugun herritar-desobedientzia ekintzari buruzko France 3 Euskal Herriren bideo erreportaia.  Klikatu beheko irudian erreportajea ikusteko : Maider Arosteguy-ren erantzuna ez da inondik ere irringarria! Alderantziz, deitoragarria da: Biarritzeko auzapezak legea, emana den hitza, …

Continue reading

Bizikutzu 31: 2020ko azaroa

«Lurrarekiko gure bete beharren kontra doazen jarrera guzietan ez dugu parte hartu behar» Vandana Shiva Editoriala Amish or not amish… bihotz bidearen eta eginbidearen arteko hautu hau zauku proposatua. Frantses lehen magistratuak, erabakigarriak diren jendarte eztabaidak, termino horietan aipatzen dizkigu. Ironiaz beteriko zirtotik urrun diren hitz horiek, ber txanponaren bi aldeak erakusten dituzte. Lehena, mespretxuz …

Continue reading

Begirale ekologiko gisa ekiteko 2.aukera

Bigarren konfinamendua hasten dugula eta, lehen konfinamenduaren garaian deitua zen “ondoko mundua” ez da oraino etorri. Alta “klima aldaketaren eta bioaniztasunaren galtzearen iturri diren ber jende aktibitateak dira pandemia arriskuaren sortzaile, aktibitate horiek ingurumenarekiko dituzten ondorioak direla medio”  ber bidean jarraitzen baldin badugu pandemiak usuago eta bortitzago agertuko direla dion IPBES-aren arabera. Eraldaketa sakon bat …

Continue reading

Herriko Etxeetako eta Euskal Hirigune Elkargoko Hautetsientzat formakuntzak – METAMORFOSIAREN ITUNA

Biziren Hitza Hitz batzordeak metamorfosi ekologikoaren aldeko engaiamenduen gauzatzearen jarraipen lana hasten du Ituna izenpetu duten 880 hautetsiei formakuntza proposamen bat luzatuz, praktikan eman beharko dituzten neurrien gauzatzean haiei laguntza ekartzeko . Herriko Etxeetako eta Hirigune Elkargoko 880 kontseilari hautetsi bilakatu dira aurtengo Herriko Etxe eta Hirigune mailako hauteskundeetan Bizik proposatu Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi …

Continue reading

Bizikutzu 30 – 2020ko iraila

«Ezin dugu arazo bat konpondu, arazoa bera sortu duen pentsa moldearekin. » A. Einstein Editoriala «Gure etxea sutan da… » Aipu edo erreferentzia honek arrakasta handia ukan du… eta ia normaltzat bezala hartua izan da, berekin daraman larrialdiaren indarra ttipituz… Baina uda honetan ez dira ez Australiako edo Kaliforniako, hots urruneko suteen irudiak hurbildu, baizik eta Xibertako …

Continue reading

Autoa bizikleta edo ibiltzea baino erakargarriagoa aglomerazioan? Aurreiritzia!

Zergatik on eginen digun pedalatzeak eta/edo iblitzeak:  Airearen kutsadura ez baita sekulan hain apala izan, txorien entzuteak on egiten digu, Osasunerako on baita, joan-etorrien bidez formaren atxikitzeak on egiten digu,  Estatuak 50€ ematen baitizko norbanako bakoitzari bere bizikletaren konpontzeko, ekonomien egiteak on egiten digu,  Bizikletaz gure auzoak urrundik gurutzatzen baititugu, momento hauetan, distantzien atxikitzeak on …

Continue reading

Baionan mugikortasun eztietan itzulneurri aldaketa: BABko gaineratekoan, noizko?

Egungo krisiak mugikortasunaren arazoa lehen planoan ezarri du, batez ere deskonfinamendu garaian. Ez dezagun «dena autoz» usaiaren itzultzea eta balia dezagun aurrekaririk gabeko garai hau alternatibak esperimentatzeko. Azken hauek, distantziazio fisiko neurriak errespetatzea ahalbidetuko dute, baita gure osasuna ahal bezainbat ontsa zaintzea ere, jadanik ttipitua den airearen kutsadura saihestuz eta jarduera fisikoa sustatuz. Autoak eskas …

Continue reading

Klimarentzat Txirrindiraultza Angelun, larunbatean, martxoaren 14an

Larunbat honetan, martxoaren 14an, goizeko 11:00etan, Angeluko Herriko Etxe aitzinean, Bizik antolatzen du manifestaldi berri bat bizikletaz, BAB Etorbidean. Txirrindiraultza hau, Estatu mailan, herriko bozen bezperan, ber egunean denetan, klimaren aldeko mobilizazioen baitan kokatzen da. Mobilizazio hau abenduaren 8koaren oihartzuna izanen da, azken honek ez baitzuen hautetsien ganik engaiamendu zehatzik lortu, garai hartan, klimaren nazioarteko …

Continue reading