Francisco Ordas

Author's posts

I. Metam’Or Trofeoen Ekitaldia: izendatuak diren herriak

Munduko herrialdeak Glasgown biltzen diren bitartean COP 26aren karietara, Bizik Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 1. txostena argitaratzen du kargualdiek lehen urtea bukatu dutelarik: Azaroaren 6an, larunbatez, 11:00etan. Chérubinots-en gelan, Chérubins-en karrikako 13., Baionan. Herrien emaitza nagusiak ezagutaraziko dira eta herri «merezimendutsuenek» Metam’Or Trofeoa lortuko dute, metamorfosi ekologikoan ukan duten parte hartzea saritzeko. Hona …

Continue reading

Bizikutzu 37 – 2021eko azaroa

Mendi bat mugitzen duena harri ttipiak mugituz hasten da. Konfuzio “Dena eztabaida daiteke, zenbakiak izan ezik”, dio behin eta berriz entzundako gobernuaren iragarki batek. Baietz! %20 bigarren etxebizitza, %7 etxebizitza sasoiko erabilpenarentzat, biztanleen %70 etxebizitza sozialerako hautagarri… Lekuko eragileek salatu egoeraren azterketa honen aitzinean premiazkoa zen Euskal Elkargoak gaia bere gain hartzea. Tokiko Etxebizitza Planaren …

Continue reading

Bizikutzu 36 – 2021eko iraila

Ezinezkoa denak pixka bat gehiago gostatzen du (…) Pepe Mujica Editoriala Politika, literatura, eskola, etab. arloetan… sartzea dugu! Baina zein da Biziren sartzea? Engaiamendu bat da. Eta denak hortara bultzatzen gaitu. Bereziki IPCCren azken txostenak. Azken honek deiadarra jotzen du. Harritzekoa da nola soka ez den oraino hautsi! Baina zein engaiamendutaz ari gira? Lehenik eta …

Continue reading

Bizikutzu 35 – 2021eko Uztaila

Tokian eragin. Jacques Ellul Editoriala Ekintza globala, GIEC/IPCC (KAGAT-Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeaaren txosten berriak horretara bultzatzen du), baitezpadako premia izanik ere, ontsa dakigu tokiko ekintzak berehalako hobekuntza zehatzak ekartzen dituela. Bi mailetan eragin behar da ber denboran. Gisa berean, ez da paradoxarik «munduaren bukaera» deitua eta «hilabetearen bukaera» deitua direnen artean. Bi kontzeptu eta estrategia …

Continue reading

BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Marie-Christine Lagrange – Zato gurekin!

Zerk bultzatu zaitu begirale ekologiko izaitera? Bada berrogeita hamar urte kasik badudala engaiamendu ekologiko bat osasun arloan (amiantoa, nuklearra, pestizidak, elikagaiak). Eginkizun hau onartu nuen pentsatuz hautetsiengandik hurbilago izaiten ahalko nintzela, Maulera etorri berria izanik. Zein da zure egitekoa? Misioa da Itunaren zazpi puntuen inbentarioa egitea eta entzunen ditudan aldaketak segitzea. Horretarako, Herriko Etxeko agiriak …

Continue reading

SAR HITZA – Begirale ekologikoen 2. kazeta!

BIZIko begirale ekologikoek 46 Herriko Etxek hartutako Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaren engaiamenduen gauzatzea zaintzen segitzen dute. Aldizkari honen zabaltzeaz bestalde, ekintzak ere eramaten dituzte hautetsiek beren hitza bete dezaten akuilatzeko. Nahiz eta gutunak eta topaketak izan, Mauleko auzapeza, lehen kazetaren tirritak nabarmendurik, bere engaiamenduak urratzen tematu da bizikleta bide bat kenduz. Begiraleek …

Continue reading

Ez adiorik Mixel!

Michel Berhocoirigoin joan zaigu larunbat honetan, maiatzaren 8an, Gamarte bere herri kuttunean. Bizik gaitzeko pena senditzen du eta bere doluminak eta elkartasuna luzatzen dizkie familia eta hurbilekoei. Ber denboran, nahi ditugu gure eskerrik beroenak adierazi Michel-ek, Euskal Herrian eta Euskal Herritik haratago ere egin eta ekarri duen guziarentzat. Betidanik laborantza herrikoi, Euskal Herri Libre eta …

Continue reading

Bizikutzu 34 – 2021eko maiatza

“Atzoko eroak behar izan ditugu, gaur ekiteko” Thomas Sankara Editoriala Gure azken zenbakian, ingurumenaren alorrean, gaur egun justiziak kondenatzen dituen Estatuak dituen eskasiez mintzatu ginen. Baina ez luke eragile horrek bakarrik bereganatu behar gure arreta. Isil-isilik, sektore pribatuak ere erabat parte hartzen du klima aldaketan. Horrela, nazioarteko sei Gobernuz Kanpoko Erakundek argitaratutako azken txosten batek …

Continue reading

Bizikutzu 33 – 2021eko martxoa

«Bakarrik, zaluago goaz, elkarrekin, urrunago goaz» afrikar atsotitza Editoriala Grande Synthe herriaren alde Estatu Kontseiluak eman lehen erabakitik landa, orain Auzitegi Administratiboaren txanda da Estatu Frantsesa ziztatzeko, krisi klimatikoaren alorrean duen arduragatik. Bi instituzioek gobernuaren geldirik egotea agerian utzi dute. Eta zuzenbidea formala denez, frantses Estatuak izenpetu dituen engaiamendu eta hitzarmenak ez errespetatzea da kondenatua …

Continue reading

TXALO 👍 Milafranga

Goresmenak eman nahi ditugu, 2020ko irailaren 24ko Herri Kontseiluan aho batez,  kargualdiaren lehen urtean, Itunaren engaiamendua errespetatuz, Eusko tokiko monetari kidetu den Milafranga herriari! Herri kazetaren arabera, “Milafrangako herriak elkartasun ekonomiko eta soziala, trantsizio ekologikoa, elkarte-bizitza eta euskararen erabilera publikoa bere lurraldean bultzatzeko asmoa du”. Herriko beste saltegi batzuekin batzen da beraz, hots okindegia eta …

Continue reading