Barthélémy Camedescasse

Author's posts

Astelehena, Maiatzaren Leheneko Manifa – Kolore bizi eta guziak, faxismoa eta kapitalismoaren kontra

Bizi!k  deitzen du astelehen honetan, maiatzaren lehenean, 10:30tan Baionan manifestatzerat (hitzordua, Santizpirituko zubiaren puntan, Geltokiaren aldean) ondoko lemarekin : «Faxismoaren kontra eta diruaren erreinuaren kontra, gure alternatiba: elkartasuna!». Denak kolore bizi eta batuak dituzten jantzi eta oihalekin parte hartzerat deituak zirezte. Molde horretan gure errefusik ahal bezain argiena adieraziko dugu kapitalismoari eta kolore aniztasun handienarekin aurre …

Continue reading

Panama Papers-en urteburuko, apirilaren 3ko, ekintzarako Deia

Bizi!k deitzen du BNP Paribas helburutzat duen ekintza berri baten burutzerat, astelehenean, apirilaren 3an, BNP-k 468 offshore konpainia sortu zituela ezagutarazi zuen «Panama Papers»-en urteburuaren karietara. Ekintza hori burutua izanen da zerga ihesa den bidegabekeriaren kontrako Elkartasunen Deiari ekarriko den erantzun bat bezala, eta aulkien herritar errekisizioetan parte hartu duen Florent Compain, Amis de la …

Continue reading

Apirilaren 11a : FN-eko diskurtsoen aitzinean, ezin dugu isilik egon !

Frente Nazionalak jakinarazi du bilkura publiko bat antolatzen duela, Marion Maréchal Le Pen gomitatuz, heldu den apirilaren 11an, asteartarekin, Baionan. Lizeoko edo unibertsitateko ikasle gira, aktibitatean, erretretan edo langabezian gira, elkarte, sindikatu edo alderdiko militante gira ; ozenki erran nahi dugu gaurko krisiari aurre egiteko herriek ez dutela aterabiderik atzemanen eskuin muturrarekin. Lehenbailehen bildu behar …

Continue reading

Bizi-k elkartasunen deia izenpetzen du

Bizi!-k elkartasunen deia izenpetzen du. Karia hortara, oraindanik mobiliza gaitezen gure elkartasuna adierazteko maiatzaren 1a arte! Lehen hitzordua bortxa ezazko ekintza batentzat apiriliaren 3an 9:00etan astelehenez Manu Robles-Arangiz fundazioan, 20 Cordeliers karrikan Baiona ttipian : Denen arteko elkartasuna: era guzietako desberdintasunen kontra borroka gaitezen, iruzur eta ihes fiskalaren kontra eta bankuen, politikarien, multinazionalen zigorgabetasunaren aurka …

Continue reading

Lehen Eusko Eguna LAGUNTZAILEEI DEIA

4 urte ospatu dituen Euskoak pausu berri bat eman nahi du numerikora pasatuz. Igandean, martxoaren 19an, goizeko 10etarik goiti, Baionan Euskokartaren martxan ezartzeko besta herrikoi bat iraganan da: EUSKO EGUNA. Egitarauan, etxalde ekoizpenen merkatua eta eskulan feria, pailazo ikusgarria (euskaraz) Luma haurzaindegiak antolatua, pintxo lehiaketa eta bazkari herrikoi handi bat (15 euskotan), Euskokartaren abiatze ospakizuna Patxi …

Continue reading

Ekintzaren bideoa

Ipar Euskal Herriko klimaren desafioa altxatzeko, Trantsizio energetikoaren ardura duen lehendakariordetza bat

Bizi! pozten da sortu berria den Euskal Hirigune Elkargoan trantsizio energetiko eta ekologikoaren ardura ukanen duen lehendakariordetza bat izanen baita. Jadanik, Ipar Euskal Herriko herri guziak biltzen dituen horrelako insituzio baten sortzeak berez ahalbidetzen du funtsezkoak diren lan sailetan (lurralde antolaketa, garraioa, laborantza, energía, etab.) lanen eskala egokian eramaiterat. Eskala horrek kostaldea eta barnekaldearen arteko …

Continue reading

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza azaroaren 11an, ostiralarekin Baionan

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Ostiralean, azaroaren 11n, Baionan Formakuntzarentzat izena emaiten dut! Bizi! eta Action Non-Violente COP21-ek, Baionan, azaroaren 11n, 10:00etarik 18:00k arte, bortizkeriarik gabeko ekintzari buruz formakuntza osoa eta praktikoa  antolatzen dute.. Formakuntza urririk da eta beren burua ekintza deliberatu eta %100 bortizkeriarik gabekoetan kokatzen dutenei idekia da.  Alabainan, horrelako ekintzak biderkatuko dira datozen hilabeteetan, …

Continue reading

Baionako Bestak Bizi!-rekin

Bizi!-k laguntzaile andana bat xekatzen du Baionako Bestentzat (uztailaren 23a asteartetik uztailaren 29a astelehenera): Ostatuan xerbitxatzeko, garbiketa, sukaldea, afitxa kolaketa, etab… Giro ezin hobean! Aste baten buruan hasten dira bestak eta oraindik ez ditugu bete lan itzuli guziak ! Milesker izena emaitea taula betez

Lan legearen kontrako militante bat zanpatua

Ekainaren 23an ostegun huntan 9:15ak airean, Jusqu’au retrait kolektiboko 50 bat militantek ekintza bat burutu dute Baionako suprefeturan. Lan legea eta gobernuak sindikatuen manifestaldia debekatzen entseatu izana salatzea zen asmoa. Poliziak suprefeturaren sarrerak hetsi zituen eraikinaren okupazioa eragozteko. Bainan Bizi!-ko 5 militantek barnera sartzea lortu dute, eta bertatik lan legearen kontrako mezuak agerian eman dituzte …

Continue reading