Barthélémy Camedescasse

Author's posts

Jada 22 ordu Biziko kideak atxiloturik atxikiak direla! Berehalako askatzea!

Asteazken honetan, maiatzaren 29an, 18:00etan, sustengu elkarretaratze berria Donibane Lohitzuneko polizia-etxe aitzinean Biziko hainbat kide arrastatuak izan dira eta atxiloturik atxikiak dira Donibane Lohitzuneko polizia-etxean. Arrastatze horiek harremana lukete astearte honetan, maiatzaren 28an, Arrangoitze, Bidarte, Getaria, Donibane Lohitzune eta Senpereko herriko etxeetan kenduak izan diren Macron-en 5 potretekin.  Bada orain 22 oren pasa bortizkeriarik ezaren …

Continue reading

Donibane Lohitzune: Biziko kide batzu garde-à-vue pean- Elkarretaratze solidarioa maiatzaren 28an 18:00tan

Elkarretaratze solidarioa maiatzaren 28an 18:00 tan Donibane Lohitzuneko komisaria aitzinean Biziko kide batzu garde-à-vue pean Bizikide batzu, gutxienez, atxilotuak izan dira eta garde-a-vue pean jarriak Donibane Lohitzuneko komisaldegian. Arrangoitze, Bidarte, Donibane Lohitzune eta Sempereko herrietan astearete honetan, maiatzak 28, gertatu diren Macronen portretaren kentzearekin erlazioa omen lukete. Bizik Donibane Lohitzuneko komisaldegi aurrean elkarretaratzera deitzen du …

Continue reading

Macron ken dezagun! G7rako 125 presidente-potret deslotzeko deia

125. 2019 urte honetan 125 egun behar izan dira frantses Estatuak bere aztarna ekologikoa gaindi dezan. Urtero, gainditze-egun hori gero eta goizago dator urtean zehar. Joan den maiatzaren 5etik, urte batez planetak berriztatzen ahal dituen baliabide naturalak kontsumituak ditugu. Geroztik pasatzen den egun bakoitzeko, ekosistemen gain, gaur egun sortzen diren haurren gain, baina gero eta …

Continue reading

Patxa plazaren estrenaldia

Hona hemen Patxa plaza berriaren estreinaldiaren eguneko egitaraua: Plaza historikoa estreinatzeko asmoz, egun osoko egitarau aberats eta ezberdina antolatu dugu eta urririk da: 11ak Argazki erakusketaren aurkezpena 12ak Aperitifa, QQ Bird eta Baionan Kantuz-ek animaturik 14ak Haurrentzako jokoak Gaia Elkartea 16ak Patxaranga Baionako karriketan 18ak Hip Hop emanaldia Wazza Panda Family 18ak30 Aizkolariak 19ak Estreinaldi …

Continue reading

Bizi-ren 10garren urtemugaren egitaraua!

2009an sortua, Bizik bere 10 urteak ospatuko ditu 2019ko ekainaren 14, 15 eta 16ko asteburuan, Baionan. Egitaraua Laguntzaileei deia Ekainaren 14, 15 eta 16ko esku ukaldi bat behar dugu. Muntaketan, logistikan, bazkarian, ostatuan, garbiketan, komunikazioan, argazkietan, etab. Gustu guzientzat izanen da! Ekintzan parte hartzen dut Bere 10. urtemugaren karietara, Bizik antolatzen du igandean, ekainaren 16an, …

Continue reading

Moriba Koivogui kasua: ez dugu etsiko!

  64 Departamendua, Baionan, Euskal Herrian bizi den Moriba Koivugui ginear umezurtz gaztearen kontra errabiaturik ari da duela urte bat. Jakin behar da eginak izan diren bi hezur neurketek, bere nortasun dokumento ofizial guziek eta bere aitaren eta amaren heriotze agiriek frogatzen dutela adingabea eta umezurtza dela. Departamenduak, publikoki eta hainbat aldiz gaitzetsiak izan diren …

Continue reading

Zer gordetzen du 64 Departamenduak?

Bizi!k susmatzen ditu justiziaren hutsegite batera eramaten ahal duten jukutriak Ostegun honetan, urtarrilaren 31n, Bizi! mugimendua agertu da 64 Departamenduko Paueko Egoitza Nagusira, bertan gaitzesteko Departamenduak Moriba Koivogui, Baionan eskolatua den ginear umezurtz gaztearen aurka erakutsi duen gehiegikeria. 64 Departamenduak dudan ezartzen duelarik gazte hau umezurtz dela, eta instituzioak diolarik azken honek aitortu lukeela 22 …

Continue reading

Isard COSeko zuzendariak hitzeman du Bizirekin bilduko zela

Urtarrilaren 7a astelehen hontan, Bizi euskal mugimenduko 25 aktibistek Isard COSen bulegoak okupatu dituzte Pauen, adingabeko atzerritar bakartuetaz 64 departamenduarentzat egiten dituen ebaluazio batzuk salatzeko. 2 txostenetan aurkitzen diren akats, gezur, manipulazio eta prozeduren ez errespetatzeak biltzen eta analisatzen dituen txosten bat banatu ditu bertan Bizik. 2018ko irailaren 27an 2 ginear gazteetaz egin ebaluaketak dira …

Continue reading

Larunbatean, urtarrilaren 12an: Orain presoak

Bizi!k bere kide eta laguntzaile guziak deitzen ditu saldo handian parte hartzerat larunbatean, urtarrilaren 12an, “Elkarbizitzan eta bakean oinarritutako etorkizun baten alde” lemapean iraganen den Orain Presoak manifestaldian. Hitzordua emana da, 17:00etan, Baionan, Errepublikako plazan (Tren geltoki ondoan). ETA erakundearen armagabetzea ahalbidetu zuen Bakegileen dinamika herrikoiaren ondorioz, frantses gobernuak Euskal Herrian  esperantzari eta bake perspektiba …

Continue reading

Prentsa agiria – Nicolas Hulot-ren kargu uztetik landa Bizi!k mobilizaziorako deia egiten du urriaren 6 eta 7rako Baionarat.  

Bizi! euskal mugimendu altermundialistak  kontuan hartzen du Nicolas Hulot, Trantsizio ekologiko eta sozialaren ardura duen Estatu ministroaren kargu uztea eta mobilizazio orokorraren premia azpimarratzen du larrialdi klimatiko eta ekologikoari aurre egiteko.   Nicolas Hulot-ek baieztatzen du ez dela gehiago urrats ttipien garaia. Alabainan, gaur egun behar da mobilizazio orokor bat, bai erabaki hartzaileen aldetik, bai …

Continue reading