Lizeoko edo unibertsitateko ikasle gira, aktibitatean, erretretan edo langabezian gira, elkarte, sindikatu edo alderdiko militante gira ; ozenki erran nahi dugu gaurko krisiari aurre egiteko herriek ez dutela aterabiderik atzemanen eskuin muturrarekin. Lehenbailehen bildu behar gira eta elgarrekin mobilizatu behar gira eskuin muturrak duen ideologia okaztagarria borrokatzeko. Eztabaida demokratikoaren arauak errespetatzen ditugu eta atxikiak gira partikulazki adierazpen askatasunari bainan arrazakeria, sexismoa, homofobia eta beste herra guziak ez dira iritziak. Delituak dira !
Gaur egun, Frente Nazionala egiazko lanjer bat da jendartearentzat. Marine Le Pen eta bere alderdiaren jendarte proiektua atzera pausu ikaraga
rriak dira. Nahiz eta azken urteetan saiatu diren
heien diskurtsoen eztitzea, alderdi sinpatikoa dela sinestarazi nahian, jende « tipiaren » interesen alde lan egiten duena jende « handien » kontra, heien ideologia ez da inundik ere aldatu :
intolerantzia, bazterketa, askatasun publikoen ukat zea… FNk kudeatzen dituen herriak horren lekuko dira. Frente Nazionala ez da « sistemaren kontrako alderdia », bere egitasmoak ez du inondik ere zalantzan jartzen liberalismoa, ez zalantzan jartzen ere ez gaurko sistema aberastasunak guttiengo baten eskutan metatzen dituenak eta ber mementoan ondorio larriak dituenak ekologia mailan
ondoko belaunaldien bizi duin baten eskubidea urratuz gainera.
FNk ez ditu gazteen, emazteen, laborarien, langileen, langabetuen,erretretatuen interesak babesten… Alderantziz nahi ditu zatitu
eta bat bestearen kontra jarri.
Europarrek hurbiletik so egiten dute, beldurturik eta arrangura handiarekin gainera, Estatu Batuetako
lehendakari berria Donald Trump, bainan ohartu behar gira proiektu politiko berdintsua poderetik hurbiltzen ari dela Frantzian.
Horrelako diskurtsoen aitzinean, ezin dugu isilik egon !
Deitzen ditugu Ipar Euskal Herriko eta Hego Landesetako biztanle guziak elkarretaratze batetara heldu den apirilaren 11an Napoléon gelaren aitzinean Baionan (edo, bilkura lekuz aldatzen baldin
bada beste toki hortara) arratsaldeko 4:00tan Marion Maréchal Le Pen bisitaren karietara. Gure manifestaldi harrabot suaren bidez, Frente Nazionalaren diskurtso okaztagarria estaltzeko asmoa dugu.