Alternatiba Garazi : Iparraldeko 3. alternatiben herrixka!

Igandean, urriaren 11n, 9:30tarik goiti, eta egun guzian, Iparraldeko 3. alternatiben herrixka iraganen da Donibane Garazin. Jin numbrian, elgarrekin aldaketa klimatikoari aurre egiteko egiteko molde ezberdinen ezagutzeko, beste giroan. Egun osoko animazioak urririk dira eta deneri idekiak!

Trantsizioaren aktore parrasta bat bildu dituzten  2013ko Alternatiba Baionaren eta 2014ko Alternatiba Zokoaren arrakasta haundietarik landa, jin denak Alternatiba Garazira (Herriko Etxeko plazan, baratze publikoan eta merkatu estalian).

DonibaneGaraz3Besta giroko egun horretan zehar, ber maneran hitzaldiak eta lekukotasunak topatzen ahalko dituzue, aldaketa klimatikoari aterabideen atxemaiteko lanean ari diren hainbat pertsonalitatek, tokiko aktoreek eta herritar militantek segurtatuak.

Jin gustian tailer ezberdinetan parte hartzear: txirrindula konpontzea, etxeko drogeria ekolgista, etab. Edo jin zuen merkatua egiterat tokiko, etxaldeko bidezko ekoizpenekin, trukaketen egiterat, joko kooperatiboetan jostatzerat, eko-apartamendu eredugarriaren bisitatzerat, etab. Jatekoen eta edatekoen bidez tokiko ekoizpenak eta vegan platerak ezagutzeko parada ukanen duzue.

Hainbat artistek egun hori animatuko dute, ttipien eta haundien plazerarrarentzat : Baigorrik zigandeak, hitzaldi ibiltaria (Claude Labat eta Pihlippe Mayté-rekin), musika ibiltaria, kontzertu, kantu eta dantzak… , pour le plaisir des petits et des grands : géants de Baigorri, conf’ambulantes (avec Claude Labat et Philippe Mayté), déambulations musicales et chants, danses, concerts.

Programaren xehetasun guziak ukaiteko, klika hemen
Alternatiba garaziren Prentsa Txostena hemen duzue : Dossier de Presse Socoa

Eta ez huts egin, bezperan Vauban zineman iraganen diren hitzaldiak :  “De l’Urgence Climatique, au changement de système”” larunbatean 17:30 Txetx Etcheverry, Noël Mamère eta Susan George-ekin.

 

ImpressionLarunbateko eguna hasiko da “Hitza Hitz goizaldia, Trantsizioan den Iparraldearekin topaketa” ekitaldiarekin. Iparraldean trantsizio energetikoaren arloan martxan diren herriko etxeen mailako 21 ekintzen aurkezpena egina izanen da Donibane Garaziko Herriko Etxeko Ohorezko Gelan, 10:00etarik goiti.

hitzahitz2eus