Alternatiba Garaziren programa, lau haizetara!

Klika xinple baten bidez, Alternatiba Garaziren programari buruzko xehetasun guziak topatuko dituzue hemen beherean.

Larunbata, urriaren 10an : Hitzaldien eguna

AltbaGarazi-2015-10-10&11-WEB-rectoImpression

Igandean, urriaren 11n :  Alternatiba Garazi, Alternatiben Herrixka, 9:30etarik goiti! AltbaGarazi-2015-10-10&11-WEB-verso150 laguntzaile, eta zu?

Hori guzia antolatzeko 150 laguntzaile! Laguntzaile bilakatu nahi baduzu, sar harremanetan gurekin barnekalde@bizimugi.eu helbidean edo 06 84 52 74 35 zenbakian edo zure laguntzaile fitxa osa zuzenean hemen klikatuz! Ongi etorri alternatiben bultzatzaile talderat eta aintzinetik milesker haundi bat.

 

2015-10-10&11-AlternatibaGaraziProgramme-Egitaraua1

Esku orrien lehen banaketa egina izanen da “Sacrée Croissance” dokumentalaren proiekzioa kari Iparraldean iraganen diren 3 gaualdi berezietan:

* Ostiralean, irailaren 18an, arratseko 19:30etarik goiti  Atalante zineman, Baionan.
* Ostiralean, irailaren 18an, arratseko 21:000etarik goiti  Maule Baitha zineman, Maulen.
* Larunbatean, irailaren 19an, arratseko 19:00etarik goiti Vauban zineman, Donibane Garazin.