Alternatiba 2018: Laguntzaile behar gorria !

Baionan iragan Alternatiba 2013-k gaitzeko oihartzun eta ondorioak ukan ditu. Gertakizun sortzailea eraiki du eta laguntzaileek garrantzi handia ukan dute arrakasta honetan! Geroztik 150 herrixka baino gehiago sortu dira. Ondorioz 700 000 jende baino gehiagok parte hartu dute gertakizun horietan.

Klimari buruzko aipagaietan, 2018 urtea apustu garrantzitsu batzuen urtea izanen da, izan dadin mundu mailan edo tokiko mailan. Horregatik, Alternatiba berriz Baionan eginen da 2018ko urriaren 6 eta 7an.

2013koa baino handi nahiagoa izanen da Alternatiba 2018!

Ekainaren 9an, Parisen egin da Alternatiba Itzuliaren abiatze handia. Lau hilabetez, 200 eskualde zeharkatu eta Baionan izanen du azken etapa Alternatiba herrixkan.

Aldi honetan, ezohiko gertakizun horretan 30000 jende baino gehiago igurikatuak dira, bi egunez milako bat laguntzaile antolatukuntza lanetan arizanen direlarik.

Laguntza guziak ongi etorriak dira, Alternatiba aitzin, egunean berean edo gero!

 

 

Beharrezkoak diren lanpostu eta gaitasunak anitzak eta ezberdinak dira: zerbitzua, sukaldaritza, haurren xokoaren zaintza, elektrizitatea, animazioa, informatika, muntaketa edo desmuntaketa, apainketa, talde mugikorra, etabar. Hortakotz, oraidanik dei hau luzatzen dizuegu: milesker zure laguntzaz zure izena emanez laguntzaile gisa edo batzorde batean, eguna hori arrakastatsua izan dadin. Ez duda, aipa ezazu zure inguruan eta gomita itzazu zure adiskideak, zure ezagutzak, planetaren etorkizunaz axolatzen direnak, gizarte zuzenagoa, iraunkorragoa eta desiragarriagoa eraiki nahi dutenak.

Lantalde anitz plantan emanak dira:

Lurralde mailako Alternatibak; Laborantza, ura, elikadura; Ekofeminismoa; Energia berriztagarriak; Berriz baliatzea, birziklatzea; Birtokiratzea; Neurritasuna; Elkartasuna Partekatzea; Garraioak, Mugikortasuna; Logistika; Aterpeak; Ostatuak; Apairuak, Ogitartekoak; Animazio + kontzertuak; Apainketa; Lan zerrendak / bolondresak Komunikazio orokorra; Inprimatzeko materialen komunikatzea; Mezuak + lan politikoa; Desafioak-Engaiamenduak; Itzuliaren heltzea; Alternatiba Itzulia + Txirrindiraultza

Elkarrekin sekulako indarra gira!

 

Xehetasunak : 05 59 25 65 52 edo https://bizimugi.eu on info@bizimugi.eu